Michaela Blyde
Michaela Blyde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New Plymouth, 1995eko abenduaren 29a (28 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Plymouth Girls' High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Michaela Blyde (New Plymouth, Zeelanda Berria, 1995eko abenduaren 29a) Zelanda Berriko Zazpiko errugbi jokalari profesionala da.
Izaera fisikoa
1.63 zentrimetro neurtzen ditu, eta altuera hori errugbi jokalaria izateko, altuera oso eskasa dela diote. Pisua, berriz, 63 kilogramo.
Ibilbidea
2018an, urrezko dominak irabazi zituen Commonwealth Jokoetan, Rugby World coup sevens txapelketan eta Tokioko olimpiadetan.
Blydek hamazazpi urterekin jokatu zuen lehen aldiz Zelanda Berriarekin, 2013ko Ozeaniko Emakumeen 7ko errugbi txapelketan[1].
2016/17 World Rugby Women's Sevens serieetako neska gauzatzailerik onena izan zen[2][3], eta, 2017an eta 2018an, World Rugby Women's Sevens Player of the Year urteko jokalaririk hoberena izaendatu zuten, bi urtez jarraian[4].
Bizitza personala
Bere ama Cherry Blyde da. Michaelak hiru anaia ditu: Cole, Christian eta Liam. Bere anaia txikiak ere, Liamek, errugbian jokatzen du gizonen Zazpiko taldeko garapen-proiektu gisa, eta Taranaki Bulls taldean jokatzen zuen 2021ean[5]
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek[6][7].
Emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Zazpiko-errugbia emakumeak[8]. |
Gainerako lorpenak
Commonwealth Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | Gold Coast Australia |
Zazpiko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | San Frantzisko AEB |
Lorpenak eta ohoreak
- 2017, Canada Sevens Langford dream taldea[9].
- 2017ko Emakumeen Zazpiko errugbiko Munduko Urteko Jokalari[10].
- 2018ko Emakumeen Zazpiko errugbiko Munduko Urteko jokalari[10]
- 2018, Taranaki Kirol Sariak Urteko Kirolari eta Urteko Kirolari Orokorra[11]
- 2019, Australian, Zazpiko errugbiko emakumeen errendimenduaren jarraitzaile txandako jokalaria[12]
- 2021, 2021eko Taranaki Daily News Person of the Year sariaren irabazlea Gayle Broughton-ekin[13].
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Taranaki's Michaela Blyde in Sevens heaven» Stuff 2013-10-03 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «Michaela Blyde reaches her goals and some» Stuff 2017-07-05 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «New Zealand dominates World Rugby Awards» RNZ 2017-11-27 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «World Rugby Awards: Michaela Blyde best sevens player for second successive year» Stuff 2018-11-26 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «Sevens rugby runs in family for All Blacks hopeful Liam Blyde» Newshub (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ «Michaela Blyde» olympedia.org 2022-02-18an. begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Michaela Blyde» Olympics.com 2022-02-18an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ (Ingelesez) «Canadians dominate Langford Dream Team» Americas Rugby News 2017-05-29 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ a b worldrugby.org. «World Rugby Sevens Players of the Year 2019 nominees announced - HSBC World Rugby Sevens Series» www.world.rugby (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «Gold medallist takes home top Taranaki award» Stuff 2018-11-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ worldrugby.org. «DHL Impact Player | World Rugby Sevens Series» www.world.rugby (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «Blacks Ferns Sevens stars Blyde and Broughton share Taranaki Daily News Person of the Year 2021» Stuff 2021-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).