Tyla Nathan-Wong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tyla Nathan-Wong

Bizitza
JaiotzaAuckland1994ko uztailaren 1a (29 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Talde etnikoaMaoria
Hezkuntza
HeziketaLynfield College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzazpiko errugbi jokalaria, hamabosteko errugbilaria eta hamahiruko errugbilaria
Posizio edo espezialitatearunning back (en) Itzuli
Pisua58 kilogramo
Altuera1,63 metro

Instagram: tylanathanwong Edit the value on Wikidata

Tyla Nathan-Wong (Auckland, Zeelanda Berria, 1994ko uztailaren 1a), Zeelanda Berriko Zazpiko errugbiko ordezkari profesionala da, eta, bi bider, medalista olinpikoa. Zilarrezko domina lortu zuen Rio de Janeiroko 2016ko Udako Olinpiadetan, eta, urrezkoa irabazi zuen [[Zazpio errugbia 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan|Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.

2015 eta 2019an, Zeelanda Berriko Zazpiko urteko-jokalari izendatu zuten[1]. Lynfield Collegera joan zenean hasi zen errugbian jokatzen[2][3]. Ngσpuhi tribukoa da, baina baita txinatar eta europar jatorrikoa ere. 2012. eta 2013. urteetan, urteko emakume-kirolari Maori Junior saria irabazi zuen, eta sari berako finalista izan zen 2014. urtean[4][5].

Nathan-Wong, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako, zazpiko emakume-talderako aukeratu zuten[6].

2018an, Nathan-Wongek eta bere taldeak irabazi zituzten, bai Australiako Gold Coast-en egindako Commonwealth 2018ko Jokoak, bai Seven Munduko Errugbi Kopa San Frantziskon (AEB).

2019an, Nathan-Wong Munduko Zazpiko errugbiko taldeko jokalari izendatu zuten, eta, denboraldia, txapelketako entsegu-ostikolari nagusi gisa amaitu zuen[7]. Super Rugby Aupiki txapelketaren inaugurazio-lehiaketan, parte hartu zuen Bluesekin (Aucklandeko taldea)[8].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil, zilarrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzioarekin, Australiaren atzetik (urrezkoa) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabaziko du Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek[9][10].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina Zazpiko-errugbia
emakumeak[11].
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Zazpiko-errugbia
emakumeak[12].

Gainerako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina
2018 Gold Coast
Australia Australia
1. postua, urrezko domina
Zazpiko errugbi Mundu Kopa
Urtea Lekua Domina
2013 Mosku
Errusia Errusia
1. postua, urrezko domina
2018 San Frantzisko
Ameriketako Estatu Batuak AEB
1. postua, urrezko domina

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Smith, Simon. (14 January 2016). «Nathan-Wong gives it her all» Stuff.co.nz.
  2. «Rugbygirl – Tyla Nathan-Wong» www.rugbygirl.co.nz.
  3. Mentjox, Lauren. (2010-04-27). «Talented Tyla has a touch of class» The New Zealand Herald ISSN 1170-0777..
  4. Te Kāea. (30 November 2013). «2013 Māori Sports Awards winners list» maoritelevision.com.
  5. Day, Wikitōria. (18 November 2014). «Womens Rugby Sevens player Tyla Nathan-Wong finalist for Te Tamāhine-a-Papatūānuku award» maoritelevision.com.
  6. «New Zealand sevens squads named for Olympics» All Blacks.com 3 July 2016.
  7. worldrugby.org. «World Rugby Sevens Players of the Year 2019 nominees announced» www.world.rugby.
  8. «Black Ferns Sevens star joins Blues' Super Rugby Aupiki squad» allblacks.com 2021-12-06.
  9. «Tyla Nathan-Wong» olympedia.org 2022-02-19an. begiratua(Ingelesez)
  10. «Tyla Nathan-Wong» Olympics.com 2022-02-19an begiratua (Gaztelaniaz)
  11. "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  12. "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]