Bukraa
Bukraa بو كراع ⴱⵓⴽⵔⴰⵄ | ||
---|---|---|
rural commune of Morocco (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Txantiloi:Herrialde info Mendebaldeko Sahara, Maroko, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa | |
Wilaia | Aaiungo probintzia | |
Izen ofiziala | بوكراع | |
Jatorrizko izena | بو كراع ⴱⵓⴽⵔⴰⵄ | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 26°19′22″N 12°50′59″W / 26.3228°N 12.8497°W | |
Altuera | 205 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.171 (2024) 613 (2014) | |
Etxebizitzak | 200 | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Castro Urdiales | |
Hizkuntza ofiziala | arabiera |
Bukraa[1] (arabieraz بوكراع) Mendebaldeko Saharako herri bat da, lurralde honetako iparraldean dagoena, Aaiun hiriburutik 100 bat kilometrotara hego-ekialderantz jota. Bere fosfato meategiengatik ezaguna da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Bukraa" hitzaren esanahia "oinena" da (arabieraz “kraa”=oin). Bere inguruan oin itxurako mendi bat dagoelako horrela deitua[2].
Mendebaldeko Sahara okupatuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947an Espainiak, orduko estatu kolonizatzaileak, fosfatoa aurkitu zuen bertan eta horrek Mendebaldeko Saharako okupazioa errentagarri bihurtu zuen, baita deskolonizazioa atzeratu ere.
Zinta garraiatzailea 1970eko hamarkadan hainbeste aldiz saboteatu zuen Fronte Polisarioak, Espainiarekiko independentziaren aldeko borrokan. Espainiak deskolonizatu beharrean lur-eremu hauek Marokoren eskuetan utzi zituenean erresuma horrek harresi batzuk eraikitzeari ekin zion. Ez kasualitatez, egindako lehenak[3] Aaiun hiriburua, Smara barnealdeko hiri nagusia eta Bukraa, ekonomikoki inportanteena, inguratzen zituen. Bere aldirietan mina ugari dago.
Egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ofizialki Marokok osatu dituen eskualdeetako batean dago, Aaiun-Bujdur-Sakia El Hamra delakoan; horren barruan Aaiun probintzian dago. 2004an 2519 biztanle zituen[4].
Fos Bucraa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947an aurkitu eta gero, espainiarrek 1962an ENMINSA (Empresa Nacional Minera del Sahara) sortutako enpresa Fosfatos de Bucraa, S. A. bihurtu zen 1968an. Hurrengo urteetan kostalderaino doan zinta garraiatzailea (ezaugarri horiek dituen munduko luzeena, 96 km) egin zuten. Oso kalitate oneko fosfatoak dira eta lurraren azalean bertan daude, beraz ustiatzeko erraztasuna dago.
Madrilgo akordioetako sekretupeko zati batzuetan enpresaren %65 Marokori ematen zitzaion. 1976tik, beraz, Office chérifien des phosphates (OCP) enpresa marokoarraren esku dago kopuru hori[5].
1979 eta 1986 artean ustiapena geldirik egon zen[6]. Azken urteetan Marokok eskuratu du enpresaren akzio-kopuru osoa, Espainiako INIk zituenak uzten joan direlako bere ordez sortu ziren elkarteak: lehen TENOE eta gero SEPI[7].
Tinduf aldeko kanpamentuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saharar gehienek bere lurraldetik alde egin beharrean aurkitu zirenean Aljeriara jo zuten, mugatik hurbil dagoen Tinduf aldera. Bertan kanpamentuak osatu zituzten eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko (SAED) barne-antolaketarako lurralde okupatuetako herri eta hiriekin bataiatu zituzten. Hori dela eta, horietako batek Bukraa izena darama; daira edo udalerri estatusa du eta Aaiungo wilaia edo probintzian (daira batzuk biltzen dituena) dago, lurralde okupatuetan gertatzen den ber gisan.
Herri senidetuak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko zenbait udalerrik senidetze akordioak[8] dituzte Bukraa dairarekin, adibidez Berriz, Gizaburuaga, Larrabetzu, Laudio eta Loiu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Iturria: Laudion bizi diren ikasle saharauiek esana.
- ↑ Ikus kokapen mapa artikulu honetan.
- ↑ Stefan Helders, Morocco - largest cities (per geographical entity), World Gazetteer, 2009.
- ↑ Nazioarteko ikerketa mandatalgoa Mendebaldeko Saharan. Fondation France Libertés eta AFASPA elkartea. 2002ko azaroa.
- ↑ Mendebaldeko Saharako fosfatoei buruzko datuak.
- ↑ 1996an %35etik %12ra jaitsi zen eta 2002an hori ere galdu zuen. Gaur egun Phosboucraa enpresa marokoarra, monopolioa duen Office chérifien des phosphates delakoaren filiala, da ustiapena garatzen duena. 1997an 1860000 tona ekoitzi zuen[1].
- ↑ Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko dairekin senidetutako EAEko udalerriak Euskal Fondoaren webgunean; ikus 40.or.[Betiko hautsitako esteka]