Edukira joan

J. L. Austin

Wikipedia, Entziklopedia askea
J. L. Austin
Bizitza
JaiotzaLancaster1911ko martxoaren 26a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaOxford1960ko otsailaren 8a (48 urte)
Heriotza modua: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaBalliol College
Shrewsbury School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, pedagogoa, hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakAristoteles
Mugimenduafilosofia analitikoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

John Langshaw Austin (Lancaster, 1911ko martxoaren 26a - Oxford, 1960ko otsailaren 8a) ingeles filosofoa izan zen.

Oxfordeko Balliol Collegen ikasi zuen. Hizkuntza klasikoak ikastea gogoko zuen. Bigarren Mundu Gerran, MI6an aritu zen, Erresuma Batuko inteligentzia-zerbitzuan.

Oxforden, 1952-1960 urte-bitartean, Filosofia Moraleko katedratiko izan zen. Oxford Eskolako filosofia analitikoaren izen nagusietako bat zen. Mintzaira arruntaren arauak aztertu zituen. Hari zor zaio hizkuntza ekintza kontzeptua.

Austinen lanak hura hil ondoren argitaratu ziren: How to do things with words (1962), Sense and sensibilia (1962). Austinentzat, Quinerentzat eta era oso desberdinean Wittgensteinentzat bezala, hizkuntzalaritzak eta semantikak teknikoki azterturiko mintzaira arrunt horren analisiak funtsezko garrantzia du filosofia eta logikarako.

Erreferentziak