Gheorghe Gheorghiu-Dej
Gheorghe Gheorghiu-Dej | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1961eko martxoaren 21a - 1965eko martxoaren 19a - Chivu Stoica →
1952ko ekainaren 2a - 1955eko urriaren 2a ← Petru Groza - Chivu Stoica →
1945eko urtarrila - 1965eko martxoaren 19a
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Gheorghe Gheorghiu | ||||||||||
Jaiotza | Bârlad (en) , 1901eko azaroaren 8a | ||||||||||
Herrialdea | Errumania | ||||||||||
Heriotza | Bukarest, 1965eko martxoaren 19a (63 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Belluko hilerria | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | errumaniera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Errumaniako Alderdi Komunista | ||||||||||
Gheorghe Gheorghiu-Dej (Bârlad, Vaslui konderria, 1901eko azaroaren 8a - Bukarest, 1965eko martxoaren 19a) errumaniar politikari komunista izan zen. Errumaniako buruzagi komunista izan zen 1947tik hil zen arte.
1930eko hamarkadaren hasieratik bere aktibismo komunista hasi zen. Bigarren Mundu Gerran Ion Antonescuren erregimenak kartzelatu egin zuen. Gerraren ondoren komunistek boterea lortu zuten. 1947ko abenduan, Gheorghiu-Dej eta Petru Groza lehen ministroak Migel erregearen abdikazioa behartu zuten. Une horretatik, de facto Errumaniako liderra izan zen eta Errumania Sobietar Batasunarekiko estatu satelite leialenetako bat bihurtu zuen.
Errumaniako Alderdi Komunistaren idazkari nagusia (1944-1965), Ministroen Kontseiluko presidentea (1952-1965) eta Estatu Kontseiluko presidentea (1961-1965) izan zen.