Harold Alexander
Harold Rupert Leofric George Alexander, 1. Tuniseko Alexander Kondea landa-mariskala, KG, GCB, OM, GCMG, CSI, DSO, MC, CD, PC (1891ko abenduaren 10a - 1969ko ekainaren 16a), Britainiar Armadako Ofizial Nagusia izan zen, Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen eta, ondoren, Kanadako Konfederazioa sortzetik Kanadako 17. Gobernadorea izan zen. Bi Mundu Gerratan kondekoratua izan zen eta Erresuma Batuko militarrik kondekoratuenetakoa izan da.
Sohn von James Alexander, VI. Earl of Caledon eta Lady Elizabeth Graham Toler en semea izan zen. Londonen jaio zen, familia aristokrata batean. Harrow eskolan ikasi zuen umea zela, eta gero, Sandhurst, Royal Military College-n ikasi zuen.
Lehenengo mundu gerran mendebaldeko frontean borroka egin zuen eta birritan zauritua izan zen.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakume aristokrata batekin ezkondu zen: Lady Margaret Bingham, George Bingham-en alaba. George (V. Earl of Lucan). Ezkontza 1931ko Urriaren 14ean izan zen. 3 seme-alaba izan zituzten eta ume bat ere adoptatu zuten. Seme alabak honako hauek dira:
- Lady Rose Maureen Alexander (1932ko urriaren 28an jaioa, 2017ko abuztuaren 21ean hila)
- Shane William Desmond Alexander (2nd Earl Alexander of Tunis), (1935ko ekainaren 30ean jaioa)
- Hon Brian James Alexander, CMG (1939ko uztailaren 31n jaioa)
- Lady Susan Mary Alexander (1948ko otsailaren 26an jaioa) (adopzio bidez)
Karrera militarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1911n, bigarren teniente gisa hartu zuten Irlandako guardian. 1911ko irailaren 23an, subteniente izendatu zuten. 1912ko abenduan teniente bilakatu zen.
Lehen mundu gerra eta gerra mundialen arteko urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziara bidali zuten hogeita bi urte zituelarik; British Expeditionnary Force moduan bidali zuten, teniente zela.
Mons-eko erretiroan parte hartu zuen, eta laster zauritua izan zen eta etxera bidali zuten. Azaroaren 15ean behin-behineko kapitain moduan hartu zuten eta 1915eko otsailaren 7an kapitain ofizial bilakatu zen. Urte horretako abuztuan frontera itzuli zen Loos-eko gudara.
1916ko urtarrilaren 1ean, bere zerbitzu militarragatik Gurutze Militarra (Military Cross) eskuratu zuen. Urte bereko urriaren 20an Zerbitzu Berezgarriaren Ordenako Bereizpena (Distinguished Service Order) eskuratu zuen Somme-ko guduan parte hartzeagatik. Frantziako Ohorezko Legioan ere sartua izan zen. Breveteko lehenego tenientea izan zen bere kargurik altuena.
1917an Komandate izendatu zuten. Ypreseko hirugarren guduan parte hartu zuen eta zauritua izan zen. Gero, Bourton Wooden (Chambrai-ko guduko zati bat) sekulako sarraskia jaso zituzten bere soldaduek; 400 soldadutik 320 zaurituak edo hilak izan ziren.
1918ko martxoaren hogeita hiru eta hogeita hamar artean, Brigadako guardien 4. batailoia hartu zuen britainiarren erretiroan Alemaniarren Udaberriko erasoarengatik. Gerra 1918ko azaroaren 11ean amaitu zen.
Uztailaren 1919tik aurrera, Baltikoko tropen burua izan zen hilabete batzuez Letonian. Letoniaren independentziagatik borrokatu zuen errusiar Boltsebikeen kontra. 1919ko urriaren 9an zauritua izan zen. 1920an Britainiara itzuli zen "Mayor" gisa. Gero, Kostantinoplan (Turkia) egon zen eta 1922ko urritik aurrera Gibraltarren egon zen. 1922an Irlandako lehenengo batailoaren buruzagi izan zen. 1923ko apiriletik 1926ko urtarrilera Londresen egon zen. Urte horretan bertan, Staff College-an egon zen, Camberley hirian. Gero, erregimenduko komandante nagusi izendatua izan zen, Irlandako guardian. Bertan, bi urte eman zituen. Hori eta gero, 1930ko urtarrilean Imperial Defence College-an sartu zen eta urte batez egon zen.
1931ko urriaren 14an, Lady Margaret Diana Bingham-ekin ezkondu zen. Honen ondoren, hiru urtez egon zen militar bizitzatik kanpo. 1934an, brigadako general izan zen denbora labur batez. Indiako (Britania Handiaren menpe zegoena) mendebaldean dagoen mugako probintzia batean izan zen hori. Bere zerbitzuengatik, bi aldiz saritua izan zen MID batez. 1936an, Indiako Izarreko Ordenean sarrera eman zioten.
1937an, George VI. erregearen kanpuko laguntzailetzat lan egin zuen. Erregeak koroa jazo zuenean, Harold berarekin egon zen, eta urte berean, general nagusi izendatu zuten. 1938ko urtearen lehenengo hilabeteetan Britaina Handira itzuli zen infanteriako lehenengo dibisioaren buruzagi izatera.
Bigarren mundu gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere dibisioarekin, BEF (britainiar expedizio indarra (bigarrena)) atalean sartu zuten eta Frantziara bidali zuten.
1940ko uztalaren 1ean General bilakatu zen. Frantzia armistizioa sinatu ostean eta britainiarrak erretiratu ondoren, Mantxako kanalean zeuden britainiar militarren zuzendari bihurtu zen alemaniarrak ailegatzear baitziren (itsas lehoi operazioa).
1942ko urtarrilaren 17an general izendatu zuten eta Birmaniara bidali zuten. Han zegoela, Martxoan britainiarren erretirada antolatu zuen japoniarren gorakada zela eta. Tropak Indiara eraman zituen. Urte horretako abustuan Afrika Iparraldera bidali zuten. Eisenhowerrekin (gero EEBB-etako presidentea izango zena) egon zen fronte horretan. Azaroaren 11n beste kondekorazio bat jazo zuen; GCB.
1943ko otsailean 8. britainiar ejerzitoa eta EEBBetako lehen ejerzitoa bateratzen zuen taldea hartu zuen agintepean eta Italiako kanpainan egon zen.
1944ko ekainaren 4an Mariskal izendatu zuten. Urte horretako azaroan, Mediterraneoko militar guztien agindua hartu zuen. Barnean Europa egoaldeko frontea eta Mediterraneoko soldaduak zeuden. 1945ko apirilaren 29an, Italian zeuden alemaniar tropa guztien errendizioa jazo zuen.
Ingalaterrara bueltatu zenean, bere zerbitzuengatik teniente general eta hegoaldeko komandante izendatu zuten.
Kanadako Gobernadore Nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]William Lyon Mackenzie King, Kanadako lehen ministroak Kanadako Gobernadore izateko aurkeztu zuen. Horregatik bere karrera militarra utzi zuen baina utzi baino lehen 1946ko urtarrilaren 26an Knight Grand Cross of the Order of Saint Michael and Saint George jaso zuen, meritu handiko domina. Martxoaren batean, Viscount Alexander of Tunis eratu zuen, baita Errigal ere, Donegaleko kondadoan. Apirilaren 12an Senatuan sartzeko ospakizuna egin zen, bere postua ofizialki hartuz.
Oso serio hartu zuen postua eta badirudi bost urtetan 300.000 km inguru ibili zela Kanada ezagutzen. Kanadako Scout nagusia izan zen.
1947an, Albertara joan zen eta Blackfoot tribuak agila buru nagusi bezala hartu zuen.
Atzerrira joan zen bidai ofizialetan- 1947an, EEBBko presidentea, Harry S. Truman ikusi zuen eta 1948ko ekainean Brasilgo presidentea, Eurico Gaspar Dutra ikusi zuen, baita beste hainbat pertsona garrantzitsu ere. Irlandako Taoiseach-ak, John A. Costello, 1948an bisitatu zuen Alexander Kanadan. Momentu horretan, Costellok Irlandako gehiengoak (Irlanda Iparraldea Erresuma Batuan jarraituko zuen) Commonwealth utzi egingo zuela jakinarazi zuen eta Alexanderri momentu txarrak pasarazi zizkion. Erabakia hartuta zegien lehenagotik, eta bat-bateko berriak ekaitz diplomatiko bat eratu zuen. Polemikaren artean Costellok Alexanderrek probokatu zuela esan zuen baina bere memorietan hori gezurra zela eta Alexanderrren jokaera zuzena izan zela idatzi zuen. Polemiken artean, Irlandako Errepublika eratu zen. 1949ko Commonwealth Prime Ministers Conference-ean, bere agindupean zegoen Kanada eta Commonwealth barnean zeuden beste lur guztiak Dominion hitza zeukatenak, member of the Commonwealth, bezela berrizendatu zituzten.
Nahiz eta gerra ondoko hazkundea bizi zuen Kanada 1950ean gerra murgilduta geratu zen berriz ere. Eta Kanadarekin batera, Komandante Nagusia, Alenxander. Koreako gerrara bidali baino lehen berak, tropak bisitatu zituen.
Britania Handiko Defentsa Ministroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1952an, Churhill Defentsako ministroa izendatu zuen eta bere postua utzi zuen Kanadan Londonera itzultzeko. Egun gutxi geroago, George VI.a hil egin zen otsailaren 5etik 6rako gauean. Martxoaren 14an, Earl Alexander of Tunis, Baron Rideau of Ottawa and Castle Derg.[80] bihurtu zen. Alexander Erregina berriaren koronazioko organizazioko komitean egon zen, eta Soberanoaren Orb-ea eraman zuen 1953an egin zen estatuko prozesioan.
Alexanderrek botere gutxi izan zuen defentsako ministro bezala baina ohore handiak hartu zituen errege eta erreginarengandik.
Erretiroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1954. urtera arte Defentsa Ministroa izan zen, eta orduan, politikatik erretiratu egin zen. 1959ean erreginak Order of Merit.[83] eman zion. 1960tik 1965ra, Constable of the Tower of London.[84] izan zen. Kanadara askotan bueltatu zen familia eta lagunak bisitatzera eta 1969an aorta zulatuta hil zen.
Hileta, 1969ko ekainaren 24ean egin zen, St. George's elizan, Windsorreko gazteluan. Bere gorpua Tyttenhangeretik urbil dagoen Ridge herriko hilerrian dago.
- 1891ko jaiotzak
- 1969ko heriotzak
- Londrestarrak
- Erresuma Batuko jeneralak
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Galtzariaren zaldunak
- Erresuma Batuko militarrak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Harrow Schoolen ikasitakoak
- Ingalaterrako Logia Handi Batuko masoiak
- Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kideak
- Lehen Mundu Gerrako Britainiar Armadako pertsonala
- Errusiako Gerra Zibileko Britainiar Armadako pertsonala
- Bigarren Mundu Gerrako landa mariskalak
- Bainuaren Ordenako Gurutze Handiko zaldunak