Emeterio Sorazu
Emeterio Sorazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1937ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Ibarra, 2010eko abenduaren 17a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, irakaslea eta antropologoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Emeterio Sorazu Ugartemendia (Getaria, 1937ko urtarrilaren 17a - Ibarra, 2010eko abenduaren 17a) apaiza, irakaslea eta ikertzailea izan zen.[1]
Saturraranen eta Donostian egin zituen eliza-ikasketak. Valladoliden Irakasle-ikasketak egin zituen, eta Salamancan beste hauek baita ere: Psikologia, Pedagogia Erlijiosoa, Teologia Pastorala eta Gizarte-komunikazioa (1986).
Berastegin Pasaian, Antzuolan eta Zaldibian. 1995 eta 2007 artean, Ibarrako apaiza izan zen, baita euskal erlijio eta antropologia irakaslea ere, Donostiako eta Gasteizko seminarioetan. Irakasle izan zen Donostiako Pio XII San Bartolome Institutuan, Eskoriatzan, eta Zaldibiako Ikastetxe Publikoan.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitalpen ugari izan zituen liturgia katolikoaren, katekesiaren, pastoralen, eta, orokorrean, kultura erlijiosoaren gainean. Bereziki, Euskal Herriko erlijioa izan zuen gairik errepikatuena, prehistoriatik hasita gaur egun arte.
- Antropología y religión en el Pueblo Vasco (1975)
- Antropología y religión del pueblo vasco (1979) Tesis doctoral.
- Escuela de Catequistas (1981)
- Los santuarios y la religiosidad popular (1984)
- Euskalerria, Historia y Sociedad (1985). Hainbatekin.
- Fiestas de la primavera (1988)
- Espacios populares para la religiosidad popular (1988)
- Eguberria euskal tradizio erlijiosoetan (2000)
- Gaintza: Kondaira, ohitura, erlijiotasuna (2009)
- Askizuren kondaira eta bertako familien jatorria (?, 2019an aurkitua) Bere jaiolekua zen Getariako auzoaz argitaratu gabeko lan hori topatu zuten 2019an. Bere guraso eta aitona-amonengandik jaso zuen kultura eta jakinduria transkribatu zuen idazki horretan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sorazu Ugartemendia, Emeterio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
- ↑ Gorosabel Zaldibia, Klara. «Emeterio Sorazu Ugartemendia, jatorrizkotik jatorrira» ereiten.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).