Edukira joan

Nekropoli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suna no onna (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:41, 15 otsaila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Erregeen harana, Menfiseko erregeen nekropolia, Egipton.

Nekropolia hildakoak ehorzteko hilerria edo hilobi multzoa da. Nekropoli hitza, egungo hilerri handiei buruz hitz egiteko erabil daiteke[1], baina gehienetan, Historian eta Arkeologian erabiltzen den hitza da. Nekropoli hitza grezierazko "nekro" (heriotza) eta "polis" (hiria) hitzen elkartea da. Normalean, hiri handien edo antzinako zibilizazioen ehortz-lekuei esaten zaie nekropoli.

Nekropoliak antzinatik erabili izan dira; Paleolitoan haitzuloen inguruan hilobiak aurkitu badira ere, Neolitoan agertzen dira lehen nekropoliak, gizon-emakumeak herri sedentarioak agertzen direnean[2] edo lehenago, Mesolitikoan[3].

Hilerri gisa bereziki aukeratutako tokietan eraiki ziren nekropoliak, tenplu eta santutegien inguruan batez ere. Europako Burdin Aroan nekropoliak populamendu guneetatik kanpo paratzen ziren. Antzinaroan, Mediterraneo inguruko antzinako hirietan nekropoliak hiriz kanpo jarri ohi zituzten ere eta mendeetan zehar inguru berean jarritako hilerri txikiek osatuak ziren askotan. Egiptoko Nilo inguruko hirietan, kasu, nekropoliak hiriaren parean eraikitzen zituzten, ibaiaren beste ertzean, eta Erroman eta Grezian hiriaren kanpoaldean, bide bazterrean. Erromatar legeak, adibidez, oso zorrotzak ziren, eta hilobiak, beti, hiritik kanpo eraiki behar ziren.

Erdi Aro hasieran, elizen aldamenean agertzen dira. Horrelako da, adibidez, Argiñetako nekropolia edo Irungo Ama Xantalengoa. Gerora ere, Europa kristauan, nekropoliak elizen lurrazpikoan egiten hasi ziren[4], Aro Modernoaren amaieran higiene legeek praktiko hori debekatu zuten arte[5].

Nekropoli nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekropoli aipagarrienak Giza, Erregeen harana, Erreginen Harana, Egipton, eta Sumerreko Ur hirikoa, egungo Iraken, dira. Ur hiriko errege nekropolian, Sumerreko historia ezagutzeko objektu asko eman zituen[6], Ur hiriko zutoihala besteak beste.

Arkeologian funtzio garrantzitsua izaten dute; gune populatuak ez bezala, askotan deuseztatu gabe iritsi zaizkigunez, eta, gainera, milaka urtetan hildakoan hainbat objekturekin ehortzi zirenez, informazio ugaria eman izan dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Larousse, Éditions. «Définitions : nécropole - Dictionnaire de français Larousse» www.larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  2. (Frantsesez) «Quelles sont les origines des sépultures ?» Muséum national d'Histoire naturelle 2024-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  3. (Gaztelaniaz) Barcelona, Universitat Autonoma de. «Identificada la necrópolis más antigua de la Península Ibérica UAB Barcelona» www.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  4. «Santa Elena Nekropolia» Gipuzkoa Turismoa (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  5. «Prohibiciones legales de sepultar en iglesias - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  6. (Gaztelaniaz) Carvajal, Guillermo. (2021-03-23). «La tumba de la reina Puabi, única del Cementerio Real de Ur encontrada intacta con todos sus tesoros» La Brújula Verde (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]