Mesolitoa
Historiaurreko aroak |
---|
Mesolitoa (antzinako grezieraz: mesos=erdia eta lithos=harria) Harri Aroko Paleolito eta Neolito aroen artean dagoen garaia da.
Duela 10.000-9.000 urte hasita, Mesolitoren garapena Europako basoei lotuta dauden ekonomia- eta gizarte-aldaketa ugarik markatu zuten. Klima berotzeak eraginda, hainbat natura-aldaketa gertatu ziren Europan: barazkijale migratzaile handiak, elur-oreina kasu, desagertu ziren... Hortaz, giza-taldeek ingurumenarekiko jokabidea aldatu zuten: Europako baso erraldoietara sartuta, kudeatzen hasi ziren. Neolitoren etorrerak, K.a. VIII. eta IV. milurtekoen artean, Mesolitoren amaiera ekarri zuen.
Kultura material mesolitikoaren ezaugarri nagusia Paleolitikoan baino berrikuntza eta aniztasun handiagoa da. Harrizko lanabesen forma berrien artean mikrolitoak egon ziren. Harri leundua izan zen Mesolitoko batzarretan gertatu zen beste berrikuntza bat.
Uztaia eta geziaren erabilpena ugaldu zen Europan zein Afrikan. Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen: mikrolitoak, silexezko lanabes geometriko txikiak ekoiztu ziren: ertz zerratu bat sortzeko ardatz baten gainean muntatzeko harrizko lanabes txiki-txikiak.[1] Ugaztun txikien ehiza eta moluskuen (barraskiloak etab.) kontsumoa garatu zen. Arte-irudiak sinbolikoak eta ez-figurazkoak ziren gehienbat.
Kronologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesolitikoak, kultura nanomaterialaren bidez identifikatzen dena, kokapenarekin aldatzen den kronologia bat du. Europa ipar-mendebaldean, adibidez, Mesolitoa K.a.10.000 inguruan hasi zen, Pleistozeno Aroa amaitu ondoren eta K.a. 2.700 arte iraun zuen. Ekialde Hurbilean, Mesolitoak (edo Epipaleolitoak) 25.000 eta 11.600 BP artean hartu zuen, gutxi gorabehera, nekazaritza iritsi aurreko eskualdeko garapen kulturalak islatuz. Beste leku batzuetan, mesolitoaren datak zertxobait ezberdinak dira.[1]
Epipaleolitoa, Mesolitoa eta terminologiaren nahasmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitz bat ala bestea zehazki aplikatzeko irizpideetan adostasunik ez dago. Batzuentzat, garai berean garatzen dira baina eskualde ezberdinetan, eta beste batzuentzat, aldiz, Mesolitoa Epipaleolitoaren ondoren sortu zen[2]. Glaziarrek eragin mugatua izan zuten lekuetarako, Mesolitoa baino, Epipaleolitoa izendapena hobesten da. Oro har, Ekialde Hurbileko (Asia mendebaldeko) kulturetarako Epipaleolito hitza erabili izan da.
Goi Paleolitoaren amaieran sortu zen mikrolito-nagusitasuna duen industria oro epipaleolitotzat jotzen da, nahiz eta, kasu batzuetan, azken aldi glaziarraren amaiera baino lehenagokoa izan (K.a. 8300)[3]. Europa hegoalderako Epipaleolitoa izena erabiltzen da gehienbat, bertan, Paleolitikoarekiko jarraitasun kulturala aurki baitaiteke, hau da, aurreko aldiko tresna litikoen forma asko erabiltzen jarraitzen da, baina, formatu txikiagoan.
Mesolitoa Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Würm glaziazioaren azkenaldian epeltzen hasi zuen giroa, landareak han eta hemen ugaldu ziren eta mendi gorenetan baizik ez ziren geratu izotza eta elurra. Jendea leizeetatik atera eta lur behereak, haranak eta ibarrak hasi zen betetzen.
Bi aldi nagusi bereizten dira Mesolitoan: Azil aldia da lehen garaia[oh 1] (K.a. 9000-K.a. 6000. Frantziako Ariègeko Mas-d'Azilgo aztarnategiak eman dio izena), Madeleine aldiaren jarraian, eta Goi Mesolitoa edo Tardenoisiar aldia da bigarrena, Neolitoaren atean (K.a. 6000-K.a. 4000. Asturiar aldia izena ere ematen zaio). Aziliar aldiko gizakia ehiztaria zen eta fruituak eta itsasoko soinberak jaten zituen, halaber.
Ez zuen leizea erabat utzi eta Madeleine aldian bezalako tresnak lantzen zituen, harriz nahiz hezurrez. Ez zituen irudiak eta grabatuak egiten haitzuloetako hormetan, eta badirudi aldakuntza handiak gertatu zirela Cro-Magnon arrazako jende haren sinesteetan eta gizarte antolamenduan. Garai horretakoak dira Itziarko Urtiagako leizean aurkitu ziren giza hezurrak. Goi Mesolitoan soinbera eta arrain gehiago jaten zen eta lan espezializazioa areagotu zen.
Gizarte antolamendua konplexuagoa zen eta badirudi garai haietan hasi zirela lehen migrazioak, Europatik eta Afrika aldetik. Aipagarri dira garai honetako kutun eta apaingailuak. Mouligna (Biarritz), Izturitze, Bolinkoba (Abadiño), Berroberria (Urdazubi), Ermitia (Deba), Urtiaga (Itziar), Lumentza (Lekeitio), eta Santimamiñeko (Kortezubi) leizeetan aurkitu dira Mesolitoko aztarna garrantzitsuenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Ingelesez) «Mesolithic | Definition, Technology, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2025-01-23 (Noiz kontsultatua: 2025-02-18).
- ↑ The Penguin archaeology guide. London : Penguin Books ; New York, N.Y. : Penguin Putnam 2001 ISBN 978-0-14-029308-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Sivignon, Romain. Chronologie générale de l'épipaléolithique, mésolithique et néolithique. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
Bibliografia gehigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mesolitoa. Arkeologia Ondarea. Ondarea. Kultura ondarea. Eusko Jaurlaritza.
- Laborda Martínez, Mª Amparo. 2020. "Evidencias de uso en la industria lítica de sílex recuperada en el nivel Mesolítico geométrico del abrigo de La Peña (Marañón, Navarra)" Trabajos de arqueología de Navarra, 0211-5174, 31-32 zk., 13-55 or
- Iriarte-Chiapusso, M.-J., Arrizabalaga, Álvaro, Etxeberria, F., Herrasti, L., & Álvarez Fernández, E. 2010. "Una ocupación con conchero en el norte de la Península Ibérica: nuevos datos acerca del abrigo mesolítico de J3 (País Vasco, España)". Zephyrvs, 65, 117–127.
- Cava Almuzara, Ana eta Alday Ruiz, Alfonso: "La Unidad de Muescas y Denticulados del Mesolítico en el País Vasco: la formalización de un modelo cultural", In: Alfonso Alday Ruiz, (koord.) 2006. El Mesolítico de muescas y denticulados en la cuenca del Ebro y el litoral mediterráneo peninsular, 84-7821-659-6, 223-300 or.
- Fano Martínez, Miguel Angel. 2004. "Un nuevo tiempo. El Mesolítico en la región cantábrica". In: Fano Martínez, Miguel Angel (koord). 2004. Las sociedades del Paleolítico en la región cantábrica 337-402 or.
- Barandiaran, I. (1967). «El Paleomesolítico del Pirineo Occidental» . Monografías Arqueológicas, III. 355 or. + 33 lam. Zaragoza.
Dibulgatiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022-04-25. "El abrigo mesolítico de Aizpea (valle de Aezcoa, Navarra) y su enterramiento" El blog de marianosinues.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikerlari batzuek Epipaleolitoa garaian klasifikatzen dute. Ikus: Epipaleolitoa/Mesolitoa eztabaida.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Ivorra, Carlos. «El origen de la civilización» Historia Universal. Valentziako Unibertsitatea
- (Gaztelaniaz) 2029-07-17. CEST «Los cambios ambientales del Mesolítico modificaron el diseño de utensilios». SNIC. Ciencia contada en español
- (Gaztelaniaz) «El Mesolítico». Canal UNED [podcast] UNED
- (Gaztelaniaz) «Mesolítico y Neolítico (Arate rupestre levantino) Cultura y Patrimonio Cultural. Generalitat Valenciana.
- (Gaztelaniaz) «Mesolítico o Epipaleolítco.Prehistoria Historia universal» [Youtube]
- (Frantsesez) «Mésolitique». Universalis.fr
![]() |
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |