FC Porto

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Futebol Clube do Porto
Ezizena(k) Dragões, Azuis e Brancos
Sorrera 1893
Futbol zelaia Estádio do Dragão
(edukiera: 52.000 lagun)
Presidentea Portugal Pinto da Costa
Entrenatzailea Portugal Jorge Nuno Pinto da Costa
Liga Primeira Liga
2016-17 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Arsenalen aurkako partida 2006ko Txapeldunen Ligan.
FC Porto eta Rapid Vienaren arteko partida elurpean, 2011eko UEFA Kopan.
2013ko Valais Kopako garaipena ospatzen.

FC Porto (Futebol Clube do Porto) Portugalgo futbol talderik onenetakoa da, "hiru handien" artean baitago. Berau da Lisboakoa ez den bakarra, Porto hirikoa baita izatez. Portugalgo txapelketa ugari irabazteaz gain nazioarte mailan punta puntako taldea izan da, tartean Kontinente arteko Futbol Kopa birritan ere irabazi baitu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

António Nicolau de Almeida merkatariak sortu zuen 1893 urtean. XX mendean Portugalgo talde handia izan zen. 30.hamarkadan hiru liga eta Iberiar Kopa bat irabazi zituen, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren 1956 eta 1958an ligak eta kopak lortu zituen.

Nazioarteko lehen garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984 artean Porto zen "Portugalgo hiru handien" artean Europako titulurik ez zeukan talde bakarra. Urte horretan Europako Errekopako finala galdu zuen Italiako Juventus FC-ren aurrean baina 1987an Europako Kopa (FC Bayern Munich 2-1 gaindituz) eta Kontinente arteko Futbol Kopa (CA Peñarol, berriz 2-1) lortu zituen. Urte bikaina bukatzeko Europako Superkopa ere eskuratu zuen Ajax Amsterdami bi partidatan 1-0 irabaziz. Hurrengo urteetan Portugalen puntako taldea izaten jarraitu zuen baina Europako txapelketatan ez zuen emaitza aipagarririk izan.

XXI mendea: Urrezko Aro berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI mendean Portugalgo talde nagusia bihurtu da, 9 Liga, 7 Kopa eta 9 Superkopa irabazi baititu. Azken hiru denboralditan Jackson Martinez aurrelari kolonbiarra golegile nagusia izan da.

Europan ere mende berria indartsu hasi zuen 2003rako UEFA Kopa eskuratuz eta hurrengo urtean berriz ere Txapeldunen Liga (finalean AS Monacori 3-0) eta Kontinente artekoa irabazi zituen, oraingoan 0-0 egin ondoren CD Once Caldas penalti jaurtiketetan gaindituz. 2011ean bigarren UEFA Kopa eskuratu zuen finalean SC Braga gaindituz.

2014an Julen Lopetegi asteasuarra fitxatu zuen entrenatzaile lanetarako. 2014-15 denboraldian Txapeldunen Ligan aritu da eta taldekako fasean Athletic-en talde berean kokatua izan da. Partida bietan portotarrak izan dira nagusi. Final laurdenetaraino iritsi da baina Bayern Munichek kanporatu du. Portugalgo ligan bigarren postuan amaitu du. 2015ean emaitza eskasen erruz Julen Lopetegi bota zute eta Ligan 3. egin duen arren Kopako finala jokatu du eta penaltietan galdu du titulua.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906 inguruan hainbat uniforme erabili zituen baina 1909an Monteiro da Costa-k marra urdin eta zuriak zituen elastikoak diseinatu zituen. Hasiera batean polemika piztu zen hiriko kolore berde eta zuria erabiltzea egokiagoa zela esanez, baina Monteiro da Costak orduko Portugalgo banderaren koloreak hobetsi zituen, urdina eta zuria.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1906
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
'
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
'
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1909-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalen: 67[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Portugalgo futbol liga (27): 1934-35, 1938-39, 1939-40, 1955-56, 1958-59, 1977-78, 1978-79, 1984-85, 1985-86, 1987-88, 1989-90, 1991-92, 1992-93, 1994-95, 1995-96, 1996-97, 1997-98, 1998-99, 2002-03, 2003-04, 2005-06, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2010-11, 2011-12, 2012-13.
  • Portugalgo futbol kopa (16): 1956, 1958, 1968, 1977, 1984, 1988, 1991, 1994, 1998, 2000, 2001, 2003, 2006, 2009, 2010, 2011.
  • Portugalgo Txapelketa (Kopa, 1922-1938) (4): 1922, 1925, 1932, 1937.
  • Portugalgo Superkopa (20): 1981, 1983, 1984, 1986, 1990, 1991, 1993, 1994, 1996, 1998, 1999, 2001, 2003, 2004, 2006, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013.

Porton: 44[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Portoko futbol txapelketa (30): 1914–15, 1915–16, 1916–17, 1918–19, 1919–20, 1920–21, 1921–22, 1922–23, 1923–24, 1924–25, 1925–26, 1926–27, 1927–28, 1928–29, 1929–30, 1930–31, 1931–32, 1932–33,1933–34, 1934–35, 1935–36, 1936–37, 1937–38, 1938–39, 1940–41, 1942–43, 1943–44, 1944–45, 1945–46, 1946–47.
  • Portoko futbol kopa (14): 1915–16, 1916–17, 1947–48, 1956–57, 1957–58, 1959–60, 1960–61, 1961–62, 1962–63, 1963–64, 1964–65, 1965–66, 1980–81, 1983–84.

Nazioartean: 8[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portok partida hauek jokatu ditu euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1956-57 Europako Kopa 1. itzulia Porto
Athletic
1-2
3-2
Athletic
Porto
2014-15 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Porto
Athletic
2-1
0-2
Athletic
Porto

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Porto Aldatu lotura Wikidatan


2015-16ko Portugalgo Liga Flag of Portugal.svg
Arouca | Belenenses | Benfica | Boavista | Braga | Chaves | Estoril Praia | Feirense | Marítimo Funchal | Moreirense
Nacional de Madeira | Paços de Ferreira | Porto | Rio Ave | Sporting Clube | Tondela | Vitória de Guimarães | Vitória de Setúbal