Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abd al-Malik ibn Qatan al-Fihri» orritik birbideratua)
Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri
Al-Andaluseko valia

741 - 741
Al-Andaluseko valia

732 - 734
Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi
Bizitza
HerrialdeaOmeiatar Kaliferria
HeriotzaKordoba, 742 (egutegi gregorianoa)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra

Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri (arabieraz: عبد الملك بن قطن الفهري‎; ?- Kordoba, 741) al-Andaluseko hamabosgarren eta hamazazpigarren valia izan zen (732-734 eta 741).

Ifrikijako valiak Al-Andalusko vali izendatu zuen, Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi Poitiersetik gertu hil ondoren, Tourseko guduan. Porrot honek, iparraldean kanpaina militarrak jarraitzea eragozten zuen, baina soilik aldi baterako. Ez zion musulmanen botereari amaiera ematen, eta ezin zituen etorkizuneko erasoak saihestu.

Abd al-Malikek beste espedizio bat antolatu zuen 733an, eta tropa arabiarrak Narbonatik Rodanoraino joan ziren eta ibai hau igo zuten, garrantzi militar gutxiko eskualdean arpilaketak eginez.

734an, Abd al-Malik Iruñea okupatzen saiatu zen, non, litekeena zen gudaroste franko bat ezarri izana (Akitaniara beste erasoaldi batzuk saihestea helburua zuena, 732koa kasu). Hiriaren aurkako erasoak porrot egin zuen. Arabiar armadaren zati bat setioaz arduratu zen, eta gainontzekoek iparralderantz jarraitu zuten, Pirinioak zeharkatu eta Gaskonian sartu ahal izan ziren, non gutxienez garaipen bat lortu zuten, baina soilik baskoiek osatutako indar militar batek erabat garaituak izan ziren. Abd al-Malikek bizia salbatu zuen eta al-Andalusera itzuli ahal izan zen.

Izendatu eta bi urtera, kargutik kendu zuten, porrot militarragatik, eta vali berri batek ordezkatu zuen, Uqba ibn al-Hajjajek hain zuzen ere.

Honek, heriotza gertu sentituz, Abd al-Malik bere oinordeko izendatu zuen (edo izendatzera behartu zuten) eta honek kargua, 741ean bete zuen. Une horretan, Magrebeko bereber matxinada al-Andalusera hedatu zen, eta Abd al-Malikek aurre egin nahi izan zion Balj ibn Bishr al-Qushayri tropa siriarren laguntzarekin. Al-Qushayrik, behin bereber matxinada itzalita, Abd al-Malik kargutik kendu zuen, eta bere burua vali aldarrikatu zuen.

Abd al-Malik Kordoban espetxeratu zuten, eta urte horretan bertan doitu zuten, Algecirasen bahitu siriar batzuekin izandako arazo baten ondorioz.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Collins, Roger. (1983). Early Medieval Spain. New York: St. Martin's Press, 168 or. ISBN 0-312-22464-8..