Abusu Ikastola

Koordenatuak: 43°14′N 2°55′W / 43.24°N 2.92°W / 43.24; -2.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Abusu Ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°14′N 2°55′W / 43.24°N 2.92°W / 43.24; -2.92
Map

Abusu ikastola Bilboko ikastoletako bat da. 0-16 urte bitartean, bi lerrodun ikastetxea.

Abusu Ikastola. Eraikin historikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastola 1976 - 1977 ikasturtean sortu zen guraso talde txiki baten eskutik. Oraindik legalizatzeke zela, Karmele Arruti irakasleari kontsumo kooperatiba baten izenean kontratua eginda abiatu zen; hurrengo ikasturtean hasi zen beharrean Amaia Alboniga. Hasera batean, Abusuko parrokiaren beheko solairuan kokatua zegoen eta, beranduago, Arrigorriagako udalaren lokaletara pasa zen.


1980.ean Zaratamoko udalerrian eskualderako Ikastola bat eraiki zen. Bertara joaten ziren inguruko umeak hau da, Abusu, Ugao, Arrigorriaga (erdialdea) eta Zaratamokoak Lehen Hezkuntzako ikasketak egitera. 2 urtekoak eta Haur Hezkuntzakoak berriz, haien herri eta auzoetan jarraitzen zuten.

1993an Zaratamoko Eskualde Ikastolak, hezkuntza sare publikoan sartzea erabaki zuen, Abusu Ikastolak berriz, Ikastolen sare pribatuan jarraitzea. Orduan, soilik Haur Hezkuntzako ikastetxe bat izatetik, ziklo guztien eskaintza luzatzea erabaki zen.

Horretarako lekurik egokienak auzoan bertan edo hurbil behar lukeela eta, Ibaizabal ertzeko antzinako irin fabrikan ikusmira jarri eta bertan eraikuntza berria egiteko tramiteak hasten dira, Pontoiko zubiaren ondoan, alegia. El Pontón errota bost mende lehenago izan zen tokian.

1994an Lehen Hezkuntzako 1go maila martxan zegoen Abusu Ikastolan. Lehen Ibilaldia ospatu zen garaian, Arrigorriagako Santa Isabel auzoan, Bilboko udalak lagatako lonja batzuetan kokatzen zen Ikastola. 1997rako Lehen Hezkuntzako 4.mailara arteko ikasleak zituen eta, hortik aurrera, pixkanaka pixkanaka eskaintza zabalduz. Egungo eskaintza 0tik 16 urte bitartekoa da eta 2013ko ekainean eraikin berria inauguratu zen, aurrekoaren alboan, haur txikienentzat.

2013an 600 ikasle inguru zituen Ikastolak, 800 ingurura iristeko helburuz.

2015ean, ikastolaren hastapenetatik jardundako bi irakaslek erretiroa hartu zuten: Amaia Alboniga eta Karmele Ayo.

2015-2016 ikasturtetik, bi lerro ditu Ikastolak, 0-16 urte bitartean, DBHraino.

2018an 700 ikasletik gora eskolatu zituen.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastola, bi eraikuntzek osatzen dute, ondare historiko gisa katalogatua dagoen aintzinako Irin Fabrika (El Pontón okindegia) eta 2013an haren ondoan inauguratutakoa, Alex Sardui lekuko zela.

Eraikin historikoa ikastetxe gisa egokitzeko proiektua 1995ean egin zuten Federico Arruti eta Anton Boyra arkitektoek.

Ikastolaren aldeko jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilaldia hirutan antolatu du zuzenean Abusu ikastolak (1994, 2001 eta 2022) eta beste ikastola batzuekin lankidetzan 2015ean, Harrobia Fundazioaren partaide baita.

1994ko maiatzak 29: Ibilaldiak "Bilbon badabil bada, Bilbon zer dabil?" leloa izan zuen. Kantaren hitzak Santutxuko Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa bertsolariak egin zituen, "Zubipeko swing" taldeak jotzen zuen Jon Etxandiaren doinua. Logotipo koloretsua Angel Vadillo Rekalde marrazkilariak egin zuen. 120 mila lagun elkartu zituen, 5 kilometroko ibilbidean (Boluetako zubitik, San Cristobal irla, Korta Parkea, Zamakola, Ollargan eta Abusu).

2001eko maiatzak 27an bigarrengoz antolatu zuen Ibilaldia Abusu Ikastolak. "Hemen da geroa" lelopean, Xabier Amurizaren hitzak eta Kepa Junkeraren kanta izan zituen. 125 mila lagun elkartuta, marka ezarri zuen Abusu eta Ollarganeko ibilbideak. Besteak beste, Alaitz eta Maider eta Egan taldea izan ziren bertan.

2015eko maiatzak 31n "Harro Ibili" leloa izan zuen Abusu ikastola bazkide duen Harrobia fundazioak antolatutako Ibilaldiak. Zea Maysek egin zuen kanta. Bilboko gune nagusiez gain, Bilbo Zaharretik eta Harrobiaren kokagunetik ere pasa zen ibilbidea.

2022ko maiatzak 29an, "Erro harri har" lelopean, pandemia osteko lehen Ibilaldia antolatu zuen, milaka lagun bertan zirela. Lau guneko zirkuitua izan zen: Bilbon zeuden lehen biak, Ikastolan eta Ibaieder Parkean (Erro gunea) eta Arrigorriagan beste biak: Ollargan (Harri) eta Montefuerte (Har). Mikel Clementek ondutako bideoklipean, Mihailovic musikariak egindako kantari, Onintza Enbeita Magurekik jarri zizkion hitzak eta lau abeslari euskaldunberrik kantatu zuten: Iker Villa, Afrika Bibang, La Basu eta Yogurinha Borova.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8858763/ibilaldia-2022-maiatzak-29-bilbo-inguruan-abusu-ikastolak-antolatuta-erro-harri-har-leopean/ or..</ref>:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]