Pontoiko zubia

Koordenatuak: 43°14′N 2°55′W / 43.24°N 2.92°W / 43.24; -2.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pontoiko zubia
Map
Kokapena
Koordenatuak43°14′N 2°55′W / 43.24°N 2.92°W / 43.24; -2.92
Deskribapena

Pontoiko zubia (gazteleraz El Pontón ere deitua) Bolueta eta Abusu auzo bilbotarrak lotzen dituen pasabidea da, barnealdetik hasita Bilboko itsasadarraren gainean dagoen lehenengoa dena. Pontoi Bidetik etorria, Boluetatik, Santa Isabel (Ollargan) inguruan amaitzen da zehazki, bestaldean gaur egungo Abusuko ikastola dagoelarik (Abusu Ikastola), El Pontón okindegia zenaren eraikina hain zuzen ere, aurretik El Pontón errotaren kokaleku ere izan zena.

Oinezkoentzat eta ibilgailuetarako eraikita dago. Aurretik, Arratiako tranbiaren zubia izan zen inguru hortan. Espainiako estatuan porlan armatuz egindako lehen zubia izan zen hori.

2014an estalkia gehitu zitzaion oinezkoentzat dituen bi espaloietako bati, itsasotik gertuen dagoen aldean.


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.



Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]