Kontzeju
Itxura
(«Administrazio batzar» orritik birbideratua)
Kontzejua, Araban eta Nafarroa Garaian, toki-entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna ditu, eta bere interesak kudeatzeko autonomia. Araban, 335 kontzeju daude: 16 kontzeju itxi eta 319 kontzeju ireki. Nafarroa Garaian, 345 kontzeju zeuden 2023an.[2]
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Administrazioa kontzeju irekian edo itxian egin daiteke.
- Kontzeju irekia da, baldin gobernatzeko eta administratzeko organotzat auzo-alkatea eta hautesle guztien artean osatutako auzo-batzarra baditu. Zuzeneko demokraziaz funtzionatzen du, beraz. Arabako kontzejuetan, gobernu- eta administrazio-organo dira auzo-batzarra, administrazio-batzarra, eta errejidore-batzarburua. Nafarroako kontzejuetan, berriz, auzo-batzarrak eta lehendakaria.[3]
- Kontzeju itxia da, baldin auzotarrek aukeratutako administrazio batzar batek gobernatzen eta administratzen badu.[4] Kontzejuaren administrazio batzarrak osaera hau izaten du: kontzejuburua (kontzejuko lehendakaria edo presidentea ere deitzen zaio), idazkaria, diruzaina eta batzordekide soilak.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kontzeju. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- ↑ Nafarroako toki entitateen bilatzailea. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- ↑ Kontzeju irekia. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- ↑ Kontzeju itxia. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- ↑ 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- ↑ 11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko herri-batzarrei buruzkoa. eudel.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).