Edukira joan

Hiri global

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiri globala, batzuetan munduko hiri, alpha hiri edo world center deitua, munduko sistema ekonomikoan nodo garrantzitsutzat hartzen den hiria da. Kontzeptuaren jatorria Loughborough-eko Unibertsitateko geografia departamentua aurkitzen da[1]. Saskia Sassen soziologoak sortu zuen terminoa 1991n argitaratu zuen The Global City liburuan. Globalizazioaren eta hazkuntzaren ondorioz sortu diren zenbait ezaugarri betetzen dituzten hiriekin erabiltzen da. Hiri globalak, mundu mailako gaietan eragin zuzena eta neurgarria duten hiriak dira, ez bakarrik maila sozio-ekonomikoak, baita maila kulturalean eta politikoan ere.

  • Hiriaren ezagutza nazioarte mailan.
  • Nazioarteko ekitaldietan edo mundu mailako garrantzia duten gaietan eragina eta parte hartzea, adibidez, ekitaldi handietan parte hartzea hainbat alorretan: kiroletan (Olinpiar Jokoak, Futbol Mundu Kopa), ekitaldi politikoak edo sozialak; edo nazioarteko erakundeen egoitza izatea.
  • Konurbazio handi baten erdigunea izatea eta metropolitar inguruan populazio tamaina handia izatea.
  • Nazioarteko lotura bezala funtzionatzen duen aireportu bat izatea, hau da, airezko lotura kopuru handia izatea munduko hiri handiekin.
  • Garraio sistema aurreratu bat izatea, bai hiri barnean bai beste hiri batzuekin.
  • Telekomunikazioen mailan azpiegitura aurreratua izatea.
  • Hiri kosmopolita izatea.
  • Berezko giro kulturala izatea, zinemaldi, musika ekitaldi, erakustaldi eta abarren bitartez.
  • Nazioarteko mailako hainbat enpresen egoitza izatea eta negozioetarako gune bezala definituko dituen hainbat jarduera izateak (feriak, burtsa...).

GaWC ikerketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jon Beaverstock-ek, Richard G. Smith-ek eta Peter J. Taylor-ek Globalization and World Cities Research Network (GaWC) sortu zuten. Sailkapen bat egin zuen haiek " lau zerbitzu ekoizle aurreratuen" araberako konexioetan oinarritua: kontabilitatea, publizitatea, bankuak/finantza, eta zuzenbidea. GaWC sailkapenak hiru maila ezartzen zituen eta haien barnean hainbat azpimaila sortzen zituen.

Hau da 2012ko sailkapena:

Global Cities indizea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an American journal Foreign Policy-k, Chicagoko A.T. Kearney aholkulariarekin eta Chicago Council on Global Affairs - ekin batera, hiri globalean sailkapen bat egin zuten, Saskia Sassen-en, Witold Rybczynski-ren eta beste batzuen irizpideak jarraituz.Sailkapena 2010ean, 2012an eta 2014an eguneratzen joan da.[2].

2014 Sailk.
Aldea
Hiria
Puntu
1 Ameriketako Estatu Batuak New York 61.7
2 Erresuma Batua Londres 58.1
3 Frantzia Paris 52.3
4 Japonia Tokio 47.2
5 Hong Kong Hong Kong 41.3
6 Ameriketako Estatu Batuak Los Angeles 38.0
7 Ameriketako Estatu Batuak Chicago 36.8
8 6 Txinako Herri Errepublika Pekin 35.1
9 2 Singapur Singapur 34.3
10 Ameriketako Estatu Batuak Washington 33.4
11 2 Belgika Brusela 32.9
12 4 Hego Korea Seul 32.6
13 3 Kanada Toronto 32.4
14 2 Australia Sydney 32.3
15 3 Espainia Madril 31.8
16 3 Austria Viena 30.3
17 2 Errusia Mosku 29.5
18 3 Txinako Herri Errepublika Shanghai 29.4
19 1 Alemania Berlin 29.4
20 2 Argentina Buenos Aires 28.9
21 6 Ameriketako Estatu Batuak Boston 28.6
22 5 Ameriketako Estatu Batuak San Frantzisko 27.2
23 Alemania Frankfurt 26.7
24 Katalunia Bartzelona 26.7
25 7 Australia Melbourne 26.7
26 Herbehereak Amsterdam 26.3
27 2 Arabiar Emirerri Batuak Dubai 26.3
28 9 Turkia Istanbul 26.0
29 7 Ameriketako Estatu Batuak Miami 25.5
30 Kanada Montreal 25.4
2014 Sailk.
Aldea
Hiria
Puntu
31 6 Suitza Zürich 25.4
32 4 Italia Roma 24.1
33 6 Suedia Stockholm 23.5
34 1 Brasil São Paulo 23.4
35 1 Mexiko Mexiko Hiria 23.0
36 3 Ameriketako Estatu Batuak Atlanta 22.7
37 6 Alemania Munich 22.4
38 Ameriketako Estatu Batuak Houston 22.3
39 4 Suitza Geneva 21.7
40 Taiwan Taipei 21.3
41 4 India Mumbai 20.9
42 1 Thailandia Bangkok 20.7
43 1 Danimarka Kopenhage 20.6
44 3 Italia Milan 20.0
45 1 Irlandako Errepublika Dublin 18.1
46 NA Hungaria Budapest 17.5
47 NA Txekia Praga 17.5
48 NA Kanada Vancouver 17.5
49 1 Egipto Kairo 17.5
50 NA Ameriketako Estatu Batuak Dallas 17.4
51 3 Indonesia Jakarta 17.2
52 3 Kolonbia Bogota 16.4
53 4 Malaysia Kuala Lumpur 16.3
54 8 Israel Tel Aviv 15.9
55 8 Japonia Osaka 15.8
56 3 Brasil Rio de Janeiro 15.6
57 9 India New Delhi 15.2
58 NA Txile Santiago 14.7
59 7 Hegoafrika Johannesburg 14.2
60 NA Polonia Varsovia 13.6
2014 Sailk.
Aldea
Hiria
Puntu
61 NA Peru Lima 13.6
62 NA Arabiar Emirerri Batuak Abu Dhabi 13.3
63 12 Filipinak Manila 12.7
64 NA Qatar Doha 12.4
65 NA Saudi Arabia Riyadh 11.5
66 6 Txinako Herri Errepublika Guangzhou 11.0
67 12 Venezuela Caracas 10.9
68 12 Kenya Nairobi 10.5
69 11 India Bangalore 10.2
70 9 Vietnam Ho Chi Minh Hiria 8.9
71 NA Hegoafrika Lurmutur Hiria 8.9
72 NA India Chennai 7.6
73 8 Txinako Herri Errepublika Shenzhen 7.2
74 15 Nigeria Lagos 7.2
75 12 Bangladesh Dhaka 7.1
76 14 Pakistan Karatxi 6.9
77 NA Bahrain Manama 6.8
78 NA Maroko Casablanca 6.3
79 15 India Kalkuta 6.0
80 NA Etiopia Addis Abeba 5.7
81 NA Tunisia Tunis 5.3
82 NA Pakistan Lahore 4.8
83 NA Kongoko Errepublika Demokratikoa Kinshasa 4.7
84 18 Txinako Herri Errepublika Chongqing 3.8

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Globalization and World Cities Study Group and Network (GaWC), Loughborough University. «The World According to GaWC 2008» Txantiloi:(en)
  2. 2014 Global Cities Index and Emerging Cities Outlook

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]