Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Herrialde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurralde» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Geografiaren ikuspegitik, herrialdea eskualde geografiko bat da. Hala ere, normalean lurralde baten banaketa politiko bat izendatzeko erabiltzen da, dela estatu bat, dela nazio bat, dela eskualde bat. Alta, lurralde txikiagoetarako ere baliatzen da batzuetan. Erabilera arruntena nazio-estatuez aritzeko da.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko herrialdeak.

Euskal Herria osatzen duten herrialdeak zazpi hauek dira: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Batzuetan, sei herrialde zenbatzen dira, Estatuen mugez gaindi Nafarroa herrialde bat bera dela hartuta.

Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako bakoitzari (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia) foru lurralde deritzo; eta Euskal Autonomia Erkidegoko bakoitzari (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) lurralde historiko ere bai.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herrialde Aldatu lotura Wikidatan
Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.