Edukira joan

Hirialde elkargo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hirialde elkargoa (frantsesez Communauté urbaine) frantses estatuko berezko fiskalitatea duen EPCI[1] motako udalerriak elkartzeko egitura bat da. Mota horretako hiru mailetatik gorena da, hirigune elkargo eta herri elkargoa baino maila goragokoa.

1999ko uztailaren 12ko 99-586 legeak[2] araututa, zenbait udalerri elkartzetik sortzen da eta "elkartasun espazio baten barruan hiri garapenerako eta beren lur eremuetarako proiektu komun bat elkarrekin definitzeko" balio du.

Legeak dio 500000 biztanle baino gehiagokoa izan behar duela eta gutxienez 50000 biztanle baino gehiagoko udalerri batek egon behar duela bere baitan; hala ere, egun dauden asko legearen aurretik eratu zirenez, horietako batzuk ez dira inolaz ere heltzen biztanleria hau izatera[3].

Hirigune elkargo eta herri elkargoetatik ez bezala, hiri elkargo batetik udalerri bat ezin da askatasun osoz atera.

Egiteko nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzen denean kide diren udalerriek zenbait arlotan konpetentziak elkargoari pasatzen dizkiete:

  • garapen ekonomiko, sozial eta kulturala: industria eremuak, ekipamenduak...
  • espazioaren kudeaketa: hirigintza planak, garraio publikoa...
  • etxebizitza sozialaren kudeaketa.
  • interes kolektiboko zerbitzuak: ura, saneamendua, hilerriak, hiltegiak, merkatuak.
  • ingurumena eta bizitza kalitatea: zaborraren kudeaketa, airearen kutsadura, zarata.

Egungo elkargoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, mota honetako 15 elkargo dira:

Frantziako 15 hirialde elkargoak, 2017an
Izena Egoitza Sortze data Herri
kopurua
Biztanleak
(2013)[4]
Lehendakaria
(2014-2020)
Grand Paris Seine et Oise Aubergenville 01-01-2016 73 401.845 Philippe Tautou
Saint-Étienne Métropole Saint-Étienne 01-01-2016 53 390.550 Gaël Perdriau
Grand Reims Reims 01-01-2017 144 298.046 Catherine Vautrin
Tours Plus Tours 01-01-2017 22 295 404 Philippe Briand
Clermont Communauté Clermont-Ferrand 01-01-2017 21 283.680 Olivier Bianchi
Perpignan Méditerranée Métropole Perpignan 01-01-2016 36 283.173 Jean-Marc Pujol
Orléans Métropole Orléans 01-01-2017 22 273.878 Charles-Éric Lemaignen
Angers Loire Métropole Angers 01-01-2016 30 272.124 Christophe Béchu
Caen la Mer Caen 01-01-2017 50 256.181 Joël Bruneau
Le Grand Dijon Dijon 01-01-2015 24 248.028 François Rebsamen
Dunkerque grand littoral Dunkerque 21-10-1968 18 200.704 Patrice Vergriete
Le Mans Métropole Le Mans 19-11-1971 14 199.095 Jean-Claude Boulard
Communauté urbaine d'Arras Arras 01-01-1998 39 102.649 Philippe Rapeneau
Communauté urbaine Creusot-Montceau Le Creusot 13-01-1970 27 94.210 David Marti
Communauté urbaine d'Alençon (CUA) Alençon 31-12-1996 36 54.366 Joaquim Pueyo
Guztira 609 3.653.933


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Établissement public de coopération intercommunale, "udalerrien arteko kooperaziorako elkarte publikoa".
  2. "Chevènement legea" izenez ezaguna, orduan Barne Ministroa zenarengatik.
  3. 1966tik hasiak ziren horrelako esperientziak sortzen; aurretik zeuden guztiek, bete beharreko ezaugarriak izan gabe ere, mantendu zuten estatus hori.
  4. Résultats du recensement de la population, sur le site de l'Insee

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]