Burgu (hirigintza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iruñeko Nabarreriako hiribildu eta San Zernin eta San Nikolas burguen marraketa Iruñeko Udaletxearen plazaren zoladuran.

Burgua (latinez burgus) Erdi Aroaren bukaerako hiri-hazkunde forma mota bat da. Hiribilduaren menpeko herrixka erdi-antolatua zen, eskuarki harresiez gotortua. Erdi Aroaren hasieran gaztelu txikiei ere burgu esaten zitzaien. Ingelesezko borough termino administratiboaren jatorria da ere bai. Herrixka gotortu horiek izan ziren ondorengo burgu-hiri askoren hazia. Burgu izendatzeak ez zuen zerikusirik herriaren tamainarekin edo ondasunekin, erregeak hartutako erabakiarekin baizik[1].

Hazkundearen ondorioz burguek tamaina esanguratsua lortzen zutenean, merkataritza-funtzioak bereganatzen zituzten, eta aldameneko hiribilduarekin liskarrak sortzen ziren maiz, Iruñean gertatu bezala, non ika-mikek Nabarreriako Gerra eragin baitzuten.

Burguan bizi zirenei burgesak esaten zitzaien, geroago terminoaren esanahia denboraren poderioz erabat aldatu den arren. Burgesek estatus zibil berezia zuten, liber burgus izenekoa (burgu askea), zeinak eskubide eta betebehar jakinak ekartzen baitzituen[2].

Burguaren harresien inguruko eremuari faubourg esaten zitzaion (non "fau" latinezko "foris" terminotik datorren: kanpo). Denborarekin, faubourg-a eraikiak burgua inguratzen zuen maiz, harekin batera herri handiago bat sortuz.

Alemaniako Rottweil hiria, 1643an. Hondoan, hiribildua; lehen planoan, berriz, burgu gotortua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Morris, A.E.J. (1996), History of Urban Form: Before the Industrial Revolution (3. argitaraldia), Prentice Hall, ISBN 0582301548  .
  2. (Ingelesez) Ertaroko hiri ingelesen inguruko terminoen glosategia (ikus borough, burgage eta burgess).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]