Adolphe Jauregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adolphe Jauréguy» orritik birbideratua)
Adolphe Jauregi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdolphe Jauréguy
JaiotzaIzura-Azme1898ko otsailaren 18a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Garazi1977ko irailaren 4a (79 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Tarbes Pyrénées Rugby1918-1919
Frantziako errugbi selekzioa1920ko urtarrilaren 1a-1929ko apirilaren 1a
31
42
Stade Toulousain1920-1923
Stade Français Paris1923-1933
Racing 921919-1920
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua78 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

Adolphe Jauregi (Izura-Azme, 1898ko otsailaren 18a -Donibane Garazi, 1977ko irailaren 4a) baxenafar errugbilaria izan zen, hegaleko postuan aritzen zena.[1] Bi aldiz irabazi zuen Frantziako errugbi txapelketa Stade Toulousainekin, 1922an eta 1923an. 1920-1929 bitartean, 31 partida jokatu zituen Frantziako errugbi selekzioarekin eta, besteak beste, 1924ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kidea izan zen.[2]

Haren anaia Pierre ere errugbilaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adolphe Jauregi Izuran jaio zen 1898ko otsailaren 18an. Tarbeko lizeoan ikasi zuen, eta artillerian ibili zen Lehen Mundu Gerraren amaieran.[2] 1918 baino lehen, Stade Bagnèraisen jokatu zuen, Stadoceste Tarbaisen 1918-19 denboraldian, eta Racing Club de Francen 1919-20koan.

1920-1923 bitartean, Stade Toulousainen aritu zen; 1922an eta 1923an Frantziako errugbi txapelketa irabazi zuen talde horrekin, eta azpitxapeldun izan zen 1921ean.[3] 1923an, Stade Françaisek kontratatu zuen, eta bertan aritu zen 1933 arte. 1927an Frantziako txapelketaren finala jokatu zuen Stade Toulousainen aurka, baina okzitaniarrak nagusitu ziren 19 eta 9.[3]

1920ko urtarrilaren 1ean egin zuen debuta Frantziako errugbi selekzioarekin, Parc des Princesen, Eskoziaren kontra.[4] Harrezkero, ibilbide oparoa izan zuen Frantziako talde nazionalean: 31 partida jokatu zituen, eta 14 entsegu lortu. 9 urtez hartu zuen parte Bost Nazioen Txapelketan (1920, 1922, 1923, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928 eta 1929an), eta kapitaina izan zen azken hiruretan. Zilarrezko domina erdietsi zuen 1924ko Olinpiar Jokoetan.[2]

Errugbia utzi ondoren, Finantza ministerioko funtzionarioa izan zen, eta kirolari buruzko zenbait liburu idatzi zituen, besteak beste Pelote basque, non euskal pilotaren jakingarri historikoak eta teknikoak azaltzen dituen. 1949-1968 bitartean, Frantziako Errugbi Federazioko presidenteordea eta selekzio nazionalaren batzordeko presidentea izan zen. Talde nazionalaren entrenatzailea ere izan zen, René Crabosekin batera.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stadoceste Tarbais[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Coupe de l'Espérance: 1919[3]

Racing Club de France[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stade Toulousain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stade Français[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Souvenirs de rugby, le rugby des années 20 au Pays basque, Éditions Atlantica, 2012
  • Souvenirs, Éditions Kra, 1927
  • Qui veut jouer avec moi ?, Éditions Correa, 1939
  • Pelote basque, Les éditions J. Susse, 1944

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Adolphe Jauréguy. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  2. a b c d Adolphe Jauréguy. olympics.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  3. a b c d e f Adolphe Jauréguy. finalesrugby.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  4. Five Nations - Parc des Princes, 1 January 1920. France 0 - 5 Scotland (FT). en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]