Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa
Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Economic Community of West African States, Communauté économique des États de l’Afrique de l’Ouest eta Comunidade Económica dos Estados da África Ocidental |
Izen laburra | ECOWAS, CEDEAO eta CEDEAO |
Mota | Regional Economic Communities (en) ![]() |
Agintea | |
Lehendakaria | Nana Akufo-Addo |
Idazkari orokorra | Jean-Claude Kassi Brou (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
![]() | |
Historia | |
Sorrera | 1975eko maiatzaren 28a |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa (ingelesez: Economic Community of West African States, ECOWAS) mendebaldeko Afrikako nazioz haraindiko erakundea da, elkarte kideen artean ekonomia, gizarte eta kultura garapena areagotzea helburu duena.
1975eko maiatzaren 28an sortu zuen Lagosko Itunak, eta 1977. urtean hasi zen lanean. ECOWAS erakundeak Lagosen du idazkaritza, Nigerian. Sortu zen une beretik merkataritza askatasuna eta ondasun, zerbitzu eta langileen batetik besterako oztopoen gutxitzea sustatu ditu. Halaber, eskualdeen arteko komunikazio eta garraioen hobekuntza bultzatu ditu. Arlo militarrean nabarmentzekoa da 1990eko hamarkadan erakundeak bete zuen papera, ECOMOG armadaren sorkuntzan bereziki gauzatu zena. Hala, aipagarria da Liberiak 1993 eta 1994. urteetan bizi izan zuen gerra zibilean bake prozesua bultzatzeko armada horrek izan zuen eragina.
Herrialde kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Benin
Burkina Faso
Cabo Verde
Boli Kosta
Gambia
Ghana
Ginea
Ginea Bissau
Liberia
Mali
Niger
Nigeria
Senegal
Sierra Leona
Togo
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez) (Ingelesez) Webgune ofiziala