Ahotsak (telebista saioa)
Ahotsak | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Julian Iantzi |
Iraupena | 60 minutu |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | Baleuko |
TB Katea | ETB1 |
Ordutegia | Astelehenetan 22:00etan |
Emisioa | 2019ko irailaren 2a – 2019ko abenduaren 12 |
Denboraldia(k) | 2 |
Atal kopurua | 15 |
Audientzia | %2,1 (euskaldunak %5,3) |
Ahotsak Euskal Telebistako programa musikala da. Julian Iantzi da aurkezlea eta berari laguntzen Hibai Etxebarria musikari eta aditua izaten du. ETB 1en emititzen da astelehenero, 22:00etan eta euskaraz.[1]
Lehenengo denboraldia 2019ko irailaren 2an hasi zen eta urriaren 28an amaitu. Formatuari ez zioten inolako atsedenik eman eta aste bat geroago, azaroaren 4an, bigarren denboraldiari ekin zioten. Abenduaren 12an amaitu zen bigarren denboraldia, 6 atalekin eta aurreko sasoia baino audientzia datu eskasagoekin.
Saioaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Programaren helburua Euskal Herriko abesbatzarik onena aurkitzea da. Guztira 24 taldek hartuko dute parte denboraldian zehar. Programa bakoitzean hiru abesbatzak.
Atal bakoitza herri ezberdin batean grabatzen da, kalean eta abesbatza bakoitzak 3 proba pasatu beharko ditu. Lehenengo bietan bideoklipen bidez abestiak aurkeztuko dituzte eta hirugarren proba zuzenean izango da. Kalean, Julianen eta Hibairen aurrean emanaldia eskainiko dute.
Guztira 9 saio izango ditu programak. Lehenengo zortzietako irabazleak azkeneko saioan, Donostian elkartuko dira final handian.
Irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1. denboraldiko irabazlea: Etxarri Aranatzeko abesbatza.
Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
1 | 9 | 2019ko irailaren 2a | 2019ko urriaren 28a | ----- | %2,3 (%6,0) | |
2 | 6 | 2019ko azaroaren 4a | 2019ko abenduaren 9a | 13.700 ikusle | %1,8 (%4,2) | |
Guztira | 15 | 2019ko irailaren 2a | 2019ko abenduaren 9a | ----- | %2,1 (%5,3) |
Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1. denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
1 | 1 | Bermeo | 2019ko irailaren 2a | 24.000 ikusle | %3,5 (%9,3) |
2 | 2 | Gasteiz | 2019ko irailaren 9a | 16.000 ikusle | %2,3 (%7,2) |
3 | 3 | Elorrio | 2019ko irailaren 16a | %1,8 (%5,1) | |
4 | 4 | Lizarra | 2019ko irailaren 26a (osteguna) | %0,8 (%2,1) | |
5 | 5 | Hernani | 2019ko irailaren 30a | %2,3 (%6,5) | |
6 | 6 | Zarautz | 2019ko urriaren 7a | %2,6 (%6,4) | |
7 | 7 | Ordizia | 2019ko urriaren 14a | %2,2 (%5,0) | |
8 | 8 | Lekeitio | 2019ko urriaren 21a | 19.000 ikusle | %2,6 (%5,9) |
9 | 9 | Donostia (finala) | 2019ko urriaren 28a | %2,4 (%6,8) |
2. denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
10 | 1 | Amurrio | 2019ko azaroaren 4a | 8.000 ikusle | %1,0 (%3,0) |
11 | 2 | Ordizia | 2019ko azaroaren 11a | 17.000 ikusle | %2,3 (%6,2) |
12 | 3 | Donostia | 2019ko azaroaren 18a | 14.000 ikusle | %1,7 (%4,5) |
13 | 4 | Donostiako Zurriolako hondartza | 2019ko azaroaren 25a | 11.000 ikusle | %1,4 (%3,0) |
14 | 5 | Erriberri | 2019ko abenduaren 2a | 15.000 ikusle | %2,0 (%4,7) |
15 | 6 | Gasteiz | 2019ko abenduaren 9a | 17.000 ikusle | %2,2 (%3,6) |