Aitor Bengoetxea
Aitor Bengoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967ko abenduaren 18a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Unai Del Burgo Garcia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Aitor Bengoetxea Alkorta (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko abenduaren 18a) Zuzenbidean doktorea da. UEUko zuzendaria da 2023tik[1][2]. UPV/EHUko GEZKI institutuko zuzendari ohia ere bada (2014-2022)[3]. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko arloan (UPV/EHU) irakaslea da 1991tik[4].
Horretaz gain, Euskadiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kidea izan da, aditu gisa (2006-2014) eta baita Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kidea ere, UPV/EHUren izenean (2014-2022).
“Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea” Ikerketa Taldeko Ikerlari Nagusia da gaur egun [5].
Aditu gisa hainbat hedabidetan kolaboratu izan du (Berria, Gara, Diagonal, Público, Euskadi Irratia, Onda Vasca, SER, Radio Euskadi, ETB 1, ETB 2, Hamaika Telebista, La 2).
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an doktore-tesia defendatu zuen EHUn Juan Pablo Landaren zuzendaritzapean, funtzionarioen negoziazio kolektiboari buruz («La ratio iuris del articulo 37.2 de la ley 9/1987, de 12 de junio, de organos de representación, determinación de las condiciones de trabajo y participación del personal al servicio de las administraciones públicas.»).[6]
Geroago bihurtu zen “Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea” Ikerketa Taldeko Ikerlari Nagusia [7].
Bengoetxearen ikerketa lerro nagusiak enpleguaren zuzenbidea, enplegu kooperatiboa eta gizarte ekonomiaren zuzenbidea dira.
UEUkidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria 2023tik eta talde eragileko kidea 2022tik.[8] Aurretik ere izan da talde eragileko kide (2004-2008). Zuzenbide sailburua ere izan zen (1994-1999). Uztaro giza eta gizarte zientzietako aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea ere bada 2012tik.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]60tik gora argitalpen zientifiko argitaratu ditu euskaraz, gazteleraz zein ingelesez.
Legeak-Leyes bildumako lege testuak eguneratzeko arduraduna izan zen (2008-2012).
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004: Accesit berezia jaso zuen Estudios Financieros Sariaren XIV edizioan lan honengatik: "Los servicios esenciales para la comunidad como límite inmanente del derecho a la negociación colectiva en la función publica", Madrileko Centro de Estudios Financieros elkarteak banatzen du sari hori .[9]
- 2010: Lehen Saria Francisco Javier de Landáburu Universitas[10], Eurobask. Mari Luz de la Cal Barredorekin batera. IX. edizioko gaia Krisi ekonomiko eta finantzarioa izan zen, baita marko horretan Europar Batasunak duen eginkizuna ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hermosilla, Gotzon. «Aitor Bengoetxea hautatu dute UEUren zuzendari urteko batzarrean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-25). «Aitor Bengoetxea Alkorta hautatu dute Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari berri» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ «GEZKI - UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua» www.gezki.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- ↑ «Irakasleak - Graduak - UPV/EHU» Graduak (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- ↑ «GIZARTE EKONOMIA ETA BERE ZUZENBIDEA - Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila - UPV/EHU» Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bengoetxea Alkorta, Aitor. (2003-12-22). «La ratio iuris del articulo 37.2 de la ley 9/1987, de 12 de junio, de organos de representación, determinación de las condiciones de trabajo y participación del personal al servicio de las administraciones públicas.» www.educacion.gob.es (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea - TESEO) (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- ↑ «GIZARTE EKONOMIA ETA BERE ZUZENBIDEA - Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila - UPV/EHU» Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Aitor Bengoetxea Alkorta: “Euskal Herriak behar du ikuspegi nazionala duen eta bere jardunean euskarak zentralitatea duen unibertsitatea”» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premiados y Jurado Premio Estudios Financieros 2004» CEF.- Masters, Cursos, Oposiciones y Libros 2007-01-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «IX Premio de Investigación Francisco Javier Landaburu Universitas 2010 IX. Saria» EuroBasque (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitor Bengoetxea Alkorta Inguma datu-basean (33 erreferentzia)
- «Aitor Bengoetxea Alkorta: “Euskal Herriak behar du ikuspegi nazionala duen eta bere jardunean euskarak zentralitatea duen unibertsitatea”» www.ueu.eus
- «Oso bizirik dago UEU» (Naiz Irratia, 2023ko martxoak 6)
- «Ez dago Euskal Herri osoa eta euskara ardatz dituen unibertsitaterik» (Berria, 2023ko martxoak 7)