Edukira joan

Aitor Bengoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor bengoetxea» orritik birbideratua)
Aitor Bengoetxea

Bizitza
JaiotzaDonostia1967ko abenduaren 18a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Unai Del Burgo Garcia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: aitor-bengoetxea-alkorta

Aitor Bengoetxea Alkorta (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko abenduaren 18a) Zuzenbidean doktorea da. UEUko zuzendaria da 2023tik[1][2]. UPV/EHUko GEZKI institutuko zuzendari ohia ere bada (2014-2022)[3]. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko arloan (UPV/EHU) irakaslea da 1991tik[4].

Horretaz gain, Euskadiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kidea izan da, aditu gisa (2006-2014) eta baita Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kidea ere, UPV/EHUren izenean (2014-2022).

“Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea” Ikerketa Taldeko Ikerlari Nagusia da gaur egun [5].

Aditu gisa hainbat hedabidetan kolaboratu izan du (Berria, Gara, Diagonal, Público, Euskadi Irratia, Onda Vasca, SER, Radio Euskadi, ETB 1, ETB 2, Hamaika Telebista, La 2).

GEZKI taldeko kideak (2019) Bengoetxea bigarrena da ezkerraldean.

2003an doktore-tesia defendatu zuen EHUn Juan Pablo Landaren zuzendaritzapean, funtzionarioen negoziazio kolektiboari buruz («La ratio iuris del articulo 37.2 de la ley 9/1987, de 12 de junio, de organos de representación, determinación de las condiciones de trabajo y participación del personal al servicio de las administraciones públicas.»).[6]

Geroago bihurtu zen “Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea” Ikerketa Taldeko Ikerlari Nagusia [7].

Bengoetxearen ikerketa lerro nagusiak enpleguaren zuzenbidea, enplegu kooperatiboa eta gizarte ekonomiaren zuzenbidea dira.

Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria 2023tik eta talde eragileko kidea 2022tik.[8] Aurretik ere izan da talde eragileko kide (2004-2008). Zuzenbide sailburua ere izan zen (1994-1999). Uztaro giza eta gizarte zientzietako aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea ere bada 2012tik.

60tik gora argitalpen zientifiko argitaratu ditu euskaraz, gazteleraz zein ingelesez.

Legeak-Leyes bildumako lege testuak eguneratzeko arduraduna izan zen (2008-2012).

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2004: Accesit berezia jaso zuen Estudios Financieros Sariaren XIV edizioan lan honengatik: "Los servicios esenciales para la comunidad como límite inmanente del derecho a la negociación colectiva en la función publica", Madrileko Centro de Estudios Financieros elkarteak banatzen du sari hori .[9]
  • 2010: Lehen Saria Francisco Javier de Landáburu Universitas[10], Eurobask. Mari Luz de la Cal Barredorekin batera. IX. edizioko gaia Krisi ekonomiko eta finantzarioa izan zen, baita marko horretan Europar Batasunak duen eginkizuna ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hermosilla, Gotzon. «Aitor Bengoetxea hautatu dute UEUren zuzendari urteko batzarrean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-25). «Aitor Bengoetxea Alkorta hautatu dute Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari berri» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  3. «GEZKI - UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua» www.gezki.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  4. «Irakasleak - Graduak - UPV/EHU» Graduak (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  5. «GIZARTE EKONOMIA ETA BERE ZUZENBIDEA - Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila - UPV/EHU» Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  6. (Gaztelaniaz) Bengoetxea Alkorta, Aitor. (2003-12-22). «La ratio iuris del articulo 37.2 de la ley 9/1987, de 12 de junio, de organos de representación, determinación de las condiciones de trabajo y participación del personal al servicio de las administraciones públicas.» www.educacion.gob.es (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea - TESEO) (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  7. «GIZARTE EKONOMIA ETA BERE ZUZENBIDEA - Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila - UPV/EHU» Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  8. (Ingelesez) «Aitor Bengoetxea Alkorta: “Euskal Herriak behar du ikuspegi nazionala duen eta bere jardunean euskarak zentralitatea duen unibertsitatea”» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  9. (Gaztelaniaz) «Premiados y Jurado Premio Estudios Financieros 2004» CEF.- Masters, Cursos, Oposiciones y Libros 2007-01-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  10. (Gaztelaniaz) «IX Premio de Investigación Francisco Javier Landaburu Universitas 2010 IX. Saria» EuroBasque (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]