Akoris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Akorisen esfingea. Louvreko Museoa

Khenemmaatra-Hakor edo Akoris, Egiptoko XXIX. dinastiako faraoirik garrantzitsuena izan zen. K.a. 391tik K.a. 379 arte hedatu zen bere erregealdia.

Manetonek, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera, Akoris deitzen du, eta hamairu urteko erregealdia izan zuela aipatzen du. Kronika Demotikoan aipatua da.

Egipto, Greziako Esparta hiriaren aliatua izan zen. Elkarrekin borrokatu zuten Persiaren aurka 400 urtez. Baina Akorisek aliatu berriak topatu behar izan zituen. Salaminako errege zen Ebagoras I.arekin aliantza bat hitzartu zuen, erbestean zegoena, eta Akorisek berriz Ziprera eraman zuen K.a. 387an, non Egiptoko erregeorde bezala zerbitzatu zuen. Atenasekin ere hitzarmen bat sinatu zuen K.a. 389an, itsas armada handi ba zuena.

Hiru aliatuek, Mediterraneo itsasoaren ekialdea kontrolatu zuten, Egipto, persiarren erasoen aurrean ia menderakaitz bihurtuz. Artaxerxes II.ak, bere armada, kostaldean zehar bidali beharko zuen, Gaza eta Pelusium artean, bere soldaduak, itsasoz erasotzera bidaliz, bere galdutako Egipto berreskuratu nahi bazuen.

Artaxerxesek, bake hitzarmen bat sinatu zuen Esparta eta beste hiri greziar batzuekin K.a. 386an, Egiptoren aurkako gerran murgiltzeko. K.a. 385ean eta K.a. 383an, persiar errege honen jeneralek Egipto eraso zuten. Baina Kabrias jeneral atenastarrak zuzendutako mertzenario greziarrek eta soldadu egiptoarrek kanporatu zituzten. Akorisek kontraeraso zezakeen, eta egiptoar armadak Fenizian eta Zilizian borrokatu zuten. Egiptorentzat, garaipen honek, oparotasun handiko garai baten hasiera suposatzen zuen. Garai honetan egin ziren mertzenarioei ordaintzeko lehen egiptoar txanponak.

Akorisek, eraikuntza egitarau anbiziotsu bat agindu zuen Karnak, Letopolis, Menfis, Elefantina, Medinet Habu eta Saqqara bezalako tokietan.

Greziar eta erromatar garaian, Egiptoko herri batek ere, Akoris izena jaso zuen.

Akorisen kapera, Karnakeko tenpluaren lehen pilonoaren ondoan


Aurrekoa
Psamutis
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXIX. dinastia
Ondorengoa
Neferites II.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akoris Aldatu lotura Wikidatan