Al Jarreau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Al Jarreau
Al Jarreau 10.jpg
Bizitza
Jaiotza Milwaukee1940ko martxoaren 12a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Los Angeles2017ko otsailaren 12a (76 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Heziketa University of Iowa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, egile abeslaria, jazz musikaria eta gizarte-langilea
Lantokia(k) Los Angeles
Jasotako sariak
Influentziak Johnny Mathis
Genero artistikoa Jazza
soula
Musika instrumentua Perkusio instrumentua
Diskoetxea Reprise Records
IMDb nm0418886
http://www.aljarreau.com/

Alwyn López "Al" Jarreau (Milwaukee, Wisconsin, AEB, 1940ko martxoaren 12aLos Angeles Kalifornia, AEB, 2017ko otsailaren 12a)[1] abeslari egokikorra izan zen, batez ere jazz estiloan aritzen zena, baina baita soul, rhythm and blues eta pop estiloetan ere. Lau Grammy sari irabazi zituen. Nat King Cole abeslariaren eragin zuzena izan zuen. Oso ezaguna egin zen Moonlighting telesaileko kanta nagusia interpretatzeagatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentistaren partaidea eta kantari ona; ama, aldiz, pianojole ona. Al Jarreauren lehen musika esperientzia eliz horren abesbatza batean izan zen, Wisconsinen dagoen Milwaukeeko elizan. Dena dela, bere ikasketak psikologia alorrekoan izan ziren, 1962an lizentzia eskuratuz. Ondoren, alkoholismo eta drogomenpekotasun arazoak zein gaigabezi fisiko zituzten pertsonekin San Frantzizkon lan egin zuen.

Musika munduan bere lehen esperientzia The Indigos taldearekin izan zuen. Geroago George Dukeren teklistaren taldearekin Club Half Noten jo zuen; halaber, psikologo bezala egunean zehar lan egiten zuen. Tommy LiPuma eta Al Schmitt ekoizleen laguntzaz lehenego diskak plazaratu zituen.

Hasierak ez ziren errazak izan. 1968an Los Angelesera joan zen eta han Julio Martínez gitarra-jotzailearekin elkartu zen. 1975an, Los Angelesen, Warner Brosen talentu bilatzailea zen Ian Samwell ekoizleak ikusi zuen eta We Got By albuma plazaratzen lagundu zion. Albumak harrera ona jaso zuen, batez ere Alemanian non Echo Award saria jaso zuen. 1976an Echo albuma grabatu zuen eta berriro ere sari bera jaso zuen. Hurrengo lana zuzeneko albuma izan zen, Look To The Rainbow, eta horrekin mundu mailako bira egin zuen, lehenengo Grammy Saria jasoz, ordukoan Jazz kantari onenari eskainitakoa. 1977an Dave Brubeck eta Paul Desmond-en "Take Five" abesti arrakastatsua kantatu zuen. 1978an All Fly Home albuma beste arrakasta suposatu zitzaion. Hortik aurrera bere musika-karrera arrakastatsua izango zen.

2010eko uztailaren 23an, arritmiak eta arnasketa arazoak zituela, Frantzian oso larri ospitalizatu zuten. 2012ko ekainan neumonia harrapatu zuen eta ondorioz kontzertu asko bertan behera utzi behar izan zituen. Kantaria errekuperatu zen baina 2017ko otsailan berriro ere ospitalizatua izan zen eta 12an hil egin zen, 77 urte bete baino hilabete bat lehenago.

Al Jarreu Poloniako Wroclaw hirian, 2006ko ekainaren 25ean.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1965 (Bainbridge) - 1965
  • The Masquerade Is Over - 1973
  • 1975: We Got By (Reprise) US# 209
  • 1976: Glow (Reprise) – US# 132, R&B No. 30, Jazz# 9
  • 1978: All Fly Home (Warner Bros.) – US# 78, R&B# 27, Jazz# 2
  • 1980: This Time (Warner Bros.) – US# 27, R&B# 6, Jazz# 1
  • 1981: Breakin' Away (Warner Bros.) – US# 9, R&B# 1, Jazz# 1, UK# 60
  • 1983: Jarreau (Warner Bros.) – US# 13, R&B# 4, Jazz# 1, UK# 39
  • 1984: High Crime (Warner Bros.) – US# 49, R&B# 12, Jazz# 2, UK# 81
  • 1985: 1965 (Bainbridge Records, jatorriz My Favourite Things - Circa 1965 izenburuaz)
  • 1986: L Is for Lover (Warner Bros.) – US# 81, R&B# 30, Jazz# 9, UK# 45
  • 1988: Heart's Horizon (Reprise) – US# 75, R&B# 10, Jazz# 1
  • 1992: Heaven and Earth (Warner Bros.) – US# 105, R&B# 30, Jazz# 2
  • 2000: Tomorrow Today (Verve) – US# 137, R&B# 43, Jazz# 1
  • 2002: All I Got (Verve) – US# 137, R&B# 43, Jazz# 3
  • 2004: Accentuate the Positive (Verve) - Jazz# 6
  • 2006: Givin' It Up (George Bensonekin) (Concord) – US# 58, R&B# 14, Jazz# 1
  • 2008: Christmas (Rhino) - Jazz# 5
  • 2014: My Old Friend: Celebrating George Duke (Concord)

Zuzeneko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1977: Look to the Rainbow (Warner Bros.) – US# 49, R&B# 19, Jazz# 5
  • 1984: In London (Warner Bros.) – US# 125, R&B# 55, Jazz# 10. Baita ere Live in London izenburuaz ezaguna.
  • 1994: Tenderness (Warner Bros.) US# 114, R&B# 25, Jazz# 2. Estudioan publikoarekin grabatuta.
  • 2012: Al Jarreau and The Metropole Orkest: LIVE (Concord)
  • 2011: Al Jarreau And The George Duke Trio: Live At The Half/Note 1965, Volume 1 (BPM Records).

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1996: Best Of Al Jarreau (Warner Bros.)
  • 2008: Love Songs (Rhino)
  • 2009: An Excellent Adventure: The Very Best Of Al Jarreau (Rhino) (Bilduman honetan "Excellent Adventure" kanta sartu zuen ere bai.)

Kanta ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "My Favorite Things" (5:02, Hammerstein, Rodgers)
  • "Stockholm Sweetnin'" (5:50, Jones)
  • "A Sleepin' Bee" (5:52, Arlen, Capote)
  • "The Masquerade Is Over" (6:34, Magidson, Wrubel)
  • "Sophisticated Lady" (4:14, Ellington, Mills, Parish)
  • "Joey, Joey, Joey" (3:42, Loesser)

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grammy Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grammy izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.eluniversal.com/noticias/musica/fallece-cantante-jazz-jarreau-los-anos_639401 «Fallece el cantante de jazz Al Jarreau a los 76 años.»


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]