Alaliako itsas gudua

Koordenatuak: 42°06′15″N 9°33′10″E / 42.1042°N 9.55268°E / 42.1042; 9.55268
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alaliako gudua (K.a. 540/535)
Greziar-punikoaren maskaren nahasketa
DataK.a. 540. edo 535.urtean
LekuaKorsikako kostaldean
Koordenatuak42°06′15″N 9°33′10″E / 42.1042°N 9.55268°E / 42.1042; 9.55268
EgoeraBorroka mendebaldeko Mediterraneoa kontrolatzeagatik
EmaitzaGreziar garaipena[1]
* Greziarrek Korsika bertan behera utzi zuten
* Etruskoek Korsika kontrolatu zuten
* Kartagok Sardinia kontrolatu zuen.
Lurralde-aldaketakKorsika
Gudulariak
Alaliako fozear koloniak Kartago
Etruskoak
Indarra
60 pentekontera 120 itsasontzi inguruan
Galerak
40 pentekontera inguruan Ezezaguna

Alaliako itsas gudua K.a. 540 eta K.a. 535 bitartean gertatu zen Korsikako kostaldean Greziarren eta Etruriak eta Kartagok eratutako aliantzaren artean. Fozea 60 ontziz osatutako greziar indar batek 120 itsasontziren flota puniko-etrusko bat garaitu zuen Mediterraneo mendebaldera eta inguruko Alalia (gaur egungo Aléria) koloniara emigratzen zuen bitartean.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feniziarrek Afrikan, Sizilian, Sardinian eta Iberian merkataritza-guneak landatu zituzten K.a. IX. eta VIII. mendeetan, eta monopolio bat antolatu zuten.

Feniziarrak izan ziren Mediterraneoan zehar merkataritzan hasi ziren lehenetariko herri bat, Bronze Aroaren amaieran izan zen gainbehera ekonomikoaren garaiaren ondoren.

Etruskoak tokiko botere gisa sortu ziren K.a. VIII. mendean, haien merkataritza Korsika, Sardinia eta Iberiara zabalduz, eta euren interesak zaintzeko itsas armada indartsu bat sortuz.

Feniziarrek eta etruskoek elkarren artean merkataritza egiten zuten baina, azkenean, arerioak bilakatu ziren, salgaiak trukatzeaz gain, elkarren aurkako sarekada oportunistak egiten zituztelako. Egoera aldatu zen greziarrak mendebaldeko Mediterraneoan agertu zirenean K.a. 750 inguruan.

Mendebaldeko Mediterraneoko greziar kolonizazioa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar kolonizazioaren bigarren olatua (hirugarrena beharbada) K.a. 750ean hasi zen, Italian Kumae sortu zutenean eta Sizilian Naxos K.a. 735ean.

Hurrengo 100 urteetan, zenbait hiri greziarrek koloniak ezarri zituzten Italia hegoaldeko kostaldean eta Sizilia osoan zehar, gune hauen inguruko merkataritza ibilbideak kontrolatzeko eta Messinako itsasartea menderatzeko leku bat sortuz. Etruskoek aurre egin zieten greziarrei, baina ezin izan zuten joera gelditu. Kolonizazio prozesuak ez zuen plan nagusi bat jarraitu, baina ematen zuen zenbait hiri greziarrek aldi berean zihardutelako. Hala ere, feniziarrei eta etruskoei iruditu zitzaien greziar uholde batek Tirreniar itsasertza itotzen zuela.

Greziarrek Sizilia eta Italia hegoaldea kolonizatu zuten, hau da, Magna Graecia. Inguru horretako greziarrak kontinenteko greziarren antzera portatu ziren, euren domeinu politiko eta komertziala auzokoen kontura zabalduz, joniar-doriarra liskarra iraunarazten zuten bitartean.

Kolonizazioak aukera gehiago eman zituen merkataritza, pirateria eta beste gatazka batzuk pizteko etruskoen, feniziarren eta greziarren artean, inguru hartako itsas merkataritza kontrolatzeko lehian ari zirenak.

Kartagotar nagusitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartago hegemonikoa bihurtu zen, neurri batean, feniziarren eragin-eremuko greziar harrapaketei aurre egiteko. Hasiera batean feniziarrek (K.a. 750- 650) ez zieten grekoei aurre egin, baina greziarrak Iberiara itzuli ondoren K.a. 638an, bi mendeetan agertu gabe, Kartago feniziar erresiztentziaren buruzagi gisa agertu zen. K.a. VI. mendean, magoniden dinastiaren buruzagitzapean gehienbat, Kartagok mendebaldeko Mediterraneoa komertzialki menderatuko zuen inperio bat ezarri zuen[2].

K.a. 580an, Siziliako Motia, Panormus eta Solus feniziar hiriak eta elimiarrak elkartu ziren Lilibeotik gertu Selinonte eta Rodas greziarrak garaitzeko, Sizilian erregistratutako lehen gertakaria. Hiri horiek independenteak izan ziren kartagotar menpekoak izan arte K.a. 540[3].

Preludioa: Fozearrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia Txikiko greziar fozearrek (Turkia modernoa) Massaliako kolonia sortu zuten K.a. 600 inguruan[4], kartagotarrek eragotzi nahi izan ez zutena[5]. Massalia merkataritza gune bihurtu zen eta Kartagoren aurkari nagusia Iberiako merkatuetan eta Galietan zehar egindako zinkeko merkataritzan.

Fozearrek ere kolonia bat ezarri zuten Korsikan Alalian, K.a. 562an inguruan. Fozea hiria bera Pertsiako Ziro Handiaren esku erori zenean, K.a. 546 an, fozear gehienak Alaliara joan ziren bizitzera, gehienbat Messinako itsasarteko greziar koloniekin harreman onak zirelako eta doako pasabidea ere eman zietelako. Geroago, guduaren ostean, K.a. 540an, Elea sortu zuten Italiako hegoaldean (Magna Graecia).

Fozearrek beren basea ezartzea lortu zuten Kartago Siziliako kolonia punikoak defendatzen ari zenean (K.a. 580. urtean greziarrak hiri punikoak inbaditzen hasiak ziren) eta Sardinian lurraldeak konkistatzen zituen bitartean[6]. Garai hartan, Tirok persiar menderakuntzari aurre egiten zion, eta etruskoek, haien aldetik, Italia osoan zabaltzeko erabakia hartu zuten, eta horretarako Etruriako elkartea sortu zuten.

Greziarrak Korsikako kartagotar eta etruskoen merkataritza harrapatzen hasi ziren, bost urtez. Hala ere, greziarrek Italiako iparraldeko eta Sardiniako koloniak mehatxatuko zituzten beldurrez, etruskoek eta kartagotarrek indarrak batu zituzten greziarren aurka egiteko K.a. 540 inguruan. Ez da ezagutzen kartagotarrak Etruriako elkartearekin edo etruskoen hiri indibidualekin aliatu ote ziren.

Borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agi denez, greziarrek 60 pentekonter (48 arraun eta bi lema zituztela gidatzeko ontziak) zituztela[6] , ez Salaminako guduan famatua izango zen trirremea, eta aliatuen pentekonterrez osaturiko flota bi aldiz handiagoa zen. Guduaren xehetasunak ez dira argiak, baina jakina da greziarrek aliatuen ontzidia garaitu bazuten ere, ontzidiaren ia bi heren galdu zituztela, hau da, Herodotoren ustez, garaipen pirriko bat[7].

Bizirik zeuden ontzien ahari-buruak oso kaltetuak izan ziren. Beste eraso bat jasan ezin zutela konturatuta, greziarrek Korsika ebakuatu zuten, eta hasieran Italiako Reggion bilatu zuten babesa. Ez dira ezagutzen kartagotar eta etruskoen guduen galerak. Kondaira batek deskribatzen du nola greziar presoak Kaeren harrika hil zituzten etruskoek, kartagotarrek beren presoak esklabotzat saltzen zituzten bitartean. Borroka hau "Sardiniar itsasoko gudua" moduan ere ezagutzen da.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Battle of Alalia and aftermath

Korsika etruskoen eskuetara pasatu zen, Kartagok Sardinia mantendu zuen bitartean. Kartagok beste bi itsas gudu garrantzitsu borrokatu zituen Massaliarekin, biak galduz[6], baina, hala ere, Gibraltarko itsasartea greziar itsasontziei ixtea lortu zuen eta, horrela, greziar hedapena Iberian eutsiz K.a. 480. urtera arte.

Etruskoek Italiako hegoaldeko greziar eremuak konkistatzeko saiakerek egin zituzten, baina Kumas hiri greziarrak K.a. 524an garaitu zituen.

Halaber, Kartagok saihestu zuen Dorieo printze espartarraren Afrikaren iparraldea (K.a. 513) eta Siziliaren mendebaldea (K.a. 510) kolonizatzeko ahalegina.

Bestalde, K.a. 509. urtearen ondoren Kartago Sardinian okupatuta zegoen bitartean, Gelon Sirakusakoa eta Teron Agrigentokoa elkartu ziren Siziliako kartagoarrei aurre egiteko.

Horrek Siziliar gerrak (K.a. 480-307) piztu zituen Kartago eta greziarren artean. Herodotok zioenez, guduaren ostean, fozearrak Italiara joan ziren, eta han, Elea sortu zuten[7].

Zenbait autoreren ustez, Greziako porrotak eta ondorioz Gibraltarko itsasartean greziar merkatarien faltak tartesiar zibilizazioaren hondamendia eragin zuten Iberiaren hegoaldean, presentzia punikoek trabarik gabe jarraitzen zuten bitartean. Galiaren barnealdearekiko ibai-merkataritza eztabaidaezina eta etekinik handiena Frantziako hegoaldeko hiri greziarren ardatz bihurtu zen, hala nola Massalian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Herodoto, Historiak, I, 166.
  2. Markoe, Glenn E., "Phoenicians", p. 54–55 ISBN 0-520-22614-3
  3. Freeman, Edward A., History of Sicily, 1. liburukia, 283-297 orr.– domeinu publikoko liburua.
  4. Alexandridou, Alexandra-Fani (2010). The Early Black-Figured Pottery of Attika in Context (c. 630-570 BCE). Brill Publishers. p. 103. ISBN 978-90-04-18604-0. "Massalia, founded by Phokaians around 600 BC, imported Attic vessels from its inception."
  5. Tuzidides, I.13.6
  6. a b c Casson, Lionel (15 September 1991). The Ancient Mariners. pp. 74–79. ISBN 0-691-01477-9.
  7. a b Herodoto (1920) [c. K.a. 430], Historiak, 1. 166. Translated by A.D. Godley. Cambridge University Press – via perseus.tufts.edu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]