Alba Vergés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alba Vergés
Alba Vergés retrat oficial 2018.jpg
(2018)
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako osasun-kontseilaria

2018ko maiatzaren 29a -
Antoni Comín i Oliveres
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
17. Kataluniako Parlamentuko laugarren idazkaria

2018ko urtarrilaren 17a - 2018ko ekainaren 4a
Ramona Barrufet i Santacana - Adriana Delgado i Herreros
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilaren 17a - 2018ko ekainaren 14a - Lluïsa Llop i Fernàndez
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2012ko abenduaren 17a - 2015eko abuztuaren 4a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Bizitza
Izen osoa Alba Vergés i Bosch
Jaiotza Igualada1978ko irailaren 3a (42 urte)
Herrialdea  Katalunia
Bizilekua Igualada
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea Ekonomian lizentziatua
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ekonomialaria, ingeniari teknikoa eta administrazio-kudeatzailea
Lantokia(k) Bartzelona
Kidetza Assemblea Nacional Catalana
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa

Alba Vergés i Bosch (Igualada, 1978ko irailaren 3a)[1] Kataluniako ekonomialari eta politikari kataluniarra da, Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) alderdikoa. 2012tik Kataluniako Parlamentuan diputatu da, XI. legegintzaldian Junts pel Sí-ren (JxSí) diputatu izandakoa, ERCren eskutik, 2018ko maiatzetik aurrera Quim Torra-ren gobernuko osasun-kontseilaria da, Kataluniako Generalitatearen parte.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vergés 1978ko irailaren 3an jaio zen, Igualadan (Katalunia). Ekonomian lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik, ordenagailu-kudeaketaren ingeniaritza teknikoan graduatua da ere, Kataluniako Unibertsitate Irekian.[3][4]

Agure-etxe batean egiten zuen lan, ekonomista modura, bai eta programatzaile modura, arropa-denden software diseinuan eta informazio- eta komunikazio-kudeaketan. Anoian, Colegio Oficial de Agentes Comerciales de Barcelona-ko bulegoan egiten zuen administrazio-lan, Igualadako Osasun-Konsortzioan ekonomista-lanak egiten. Agure-etxe publikoen kudeaketa-erakunde honetan 2008tik 2012ra arte egin zuen lan.[4][5]

Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alba Vergések Kataluniako Ezker Errepublikanoaren (ERC) kide 2011an bihurtu zen, 2012an Igualadako batzarraren buru bihurtuz.[3][4] La Teixidora eta Assemblea Nacional Catalana-ko (ANC) kide da ere.[6][7] 2011ko Udal-Hauteskundeetan Kataluniako Ezker ErrepublikanoaReagrupament–Acord Municipal (ERC-RI-AM) koalizioaren zerrendaren hirugarren postuan aurkeztu zen; haatik, koalizioak soilik bi eserleku eskuratu zituen, hautagai ez-hautatua bilakatuz.

Alba Vergés, Junts pel Sí (JxSí) alderdiaren presentazioan (2015eko abuztua)

Vergés 2012ko Kataluniako Hauteskundeetara aurkeztu zen, Esquerra Republicana de Catalunya–Catalunya Sí (ERC-CatSí) koaliziopean eta Bartzelonako probintziatik, hamargarren postuan, parlamentu-eserlekua lortuz.[8][9] 2015eko zein 2017ko Hauteskundeetan berrautatua izan zen,[10][11][12][13][14] Kataluniako Parlamentuko laugarren idazkari bihurtuz 2018ko urtarrilaren 17an.[15][16]

Kataluniako Parlamentuko XI. legegintzaldian zehar eta Junts pel Sí-ren (JxSí) parte, Kataluniako Parlamentuaren osasun-komisioaren zein Katalunia Operazioaren inguruko ikerketa-komisioaren buru izan zen.[17][18][19]

Alba Vergés, Torraren Gobernuaren argazki ofizialean (2018ko ekaina)

2018ko maiatzaren 19an, inbestitutako Quim Torra Lehendakari berriak Toni Comín osasun-kontseilari modura zuen govern legítim bat izendatzen saiatu zen, garaian exiliatua.[20][21][22] Aitzitik, Espainiako Gobernuak "probokaziotzat" hartu zuen gobernukidetzat exiliatu edo preso politikoak izendatzea, eta, ondorioz, Torraren izendapenak ez zituen onetsi.[23][24] Hala, Torrak 2018ko martxoaren 29an gobernu-izendapen berriak publikatu zituen, exiliatu edota kartzelan sartu gabeak,[25][26] non Alba Vergés osasun-kontseilari berria izendatzen zen,[27][28][29] urte bereko ekainaren 2an Katalunuako Generalitateko Jauregian berretsi bezala.[30][31][32] Lortutako kargu berriaren ondorioz, bere diputatu- zein idazkari-karguak utzi zituen, ekainaren 14 eta 4ean, hurrenez hurren.[33][34]

Hauteskunde-historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alba Vergésen hauteskunde-historia
Hauteskundeak Barrutia Alderdia Koalizioa # Emaitza
2011[35][36] Igualada Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) Kataluniako Ezker ErrepublikanoaReagrupament–Acord Municipal (ERC-RI-AM) 3 Ez-hautatua
2012[8][9] Bartzelona Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) Esquerra Republicana de Catalunya–Catalunya Sí (ERC-CatSí) 10 Hautatua
2015[10][11] Bartzelona Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) Esquerra Republicana de Catalunya–Catalunya Sí (ERC-CatSí) 23 Hautatua
2017[12][13] Bartzelona Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) Esquerra Republicana de Catalunya–Catalunya Sí (ERC-CatSí) 6 Hautatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. H. Sra. Alba Vergés i Bosch - Parlament de Catalunya. .
  2. (Katalanez) «Resultats i fitxa» Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya . Noiz kontsultatua: 2020-09-04.
  3. a b (Katalanez) «ERC situa Alba Vergés a la Mesa del Parlament» www.diaridegirona.cat . Noiz kontsultatua: 2020-09-04.
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Alba Vergés asume Salud tras presidir la comisión de esta área del Parlament» La Vanguardia 2018-05-29 . Noiz kontsultatua: 2020-09-04.
  5. (Gaztelaniaz) «Alba Vergés, de la Mesa del Parlament a la Conselleria de Salut» La Vanguardia 2018-05-29 . Noiz kontsultatua: 2020-09-04.
  6. (Katalanez) «Des de llistes municipals a presidir la comissió de salut al Parlament per acabar de consellera de Salut: el recorregut d'Alba Vergés en sis anys» El Diari de la Sanitat 2018-05-30 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  7. «Esquerra - Partit - Organigrama - Alba Vergés» anterior.esquerra.cat . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  8. a b https://portaldogc.gencat.cat/utilsEADOP/PDF/6239/1266225.pdf
  9. a b http://dadeselectorals.gencat.cat/electes/A20121.pdf
  10. a b https://portaldogc.gencat.cat/utilsEADOP/PDF/6947/1441559.pdf
  11. a b http://dadeselectorals.gencat.cat/electes/A20151.pdf
  12. a b https://boe.es/boe/dias/2017/11/19/pdfs/BOE-A-2017-13305.pdf
  13. a b «Composició del Parlament - Resultats provisionals - Eleccions al Parlament de Catalunya 2017» web.archive.org 2017-12-22 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  14. (Gaztelaniaz) «Elecciones Catalanas: Los nuevos 135 diputados del Parlament de Catalunya» La Vanguardia 2017-12-22 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  15. (Gaztelaniaz) «La nueva Mesa del Parlament de Catalunya, presidida por Roger Torrent» La Vanguardia 2018-01-17 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  16. (Katalanez) Ubieto, Gabriel. (2018-01-17). «Així és la nova Mesa del Parlament» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  17. (Gaztelaniaz) «Alba Vergés, nueva presidenta de la Comisión de Salud» Redacción Médica . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  18. (Gaztelaniaz) Julve, Rafa. (2017-04-21). «El Parlament constituye las 'comisiones del yin y el yang procesista'» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  19. (Gaztelaniaz) «‘Operación Cataluña’, por Enric Juliana» La Vanguardia 2016-07-10 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  20. (Ingelesez) Bathgate, Rachel. «Torra nominates new government including jailed and exiled officials» www.catalannews.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  21. (Gaztelaniaz) «Torra nombra en su Govern a Aragonès, Artadi, Turull, Rull, Comín, Puig y Maragall» La Vanguardia 2018-05-19 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  22. (Gaztelaniaz) Puente, Arturo. (2018-05-19). «Torra nombra a los encarcelados Turull y Rull consellers de su nuevo Govern» El Diario . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  23. «Spanish PM Mariano Rajoy​ urges Catalonia to form 'viable' government» The New Indian Express . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  24. (Ingelesez) Day, Paul. (2018-05-20). «Spain to maintain control of Catalonia - El Pais» Reuters . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  25. (Ingelesez) Rolandi, Alex. «Torra proposes new nominations to overcome Spain’s block on forming government» www.catalannews.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  26. «Torra unblocks new Catalan government, replacing ministers in exile and prison with new names» In English . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  27. «El president Quim Torra signa un nou decret de nomenaments per formar el Govern de Catalunya. Generalitat de Catalunya» web.archive.org 2018-05-30 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  28. (Gaztelaniaz) «Quim Torra sustituye a los cuatro consellers vetados para desbloquear el Govern» La Vanguardia 2018-05-29 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  29. (Katalanez) Redacció. «Torra nomena nou govern per superar el bloqueig - 29 maig 2018» El Punt Avui . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  30. (Ingelesez) Jordan, Guifré. «Catalan government takes office in emotional event, lifting direct rule» www.catalannews.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  31. (Gaztelaniaz) «Catalunya: El nuevo Govern de Torra toma posesión en un acto reivindicativo» La Vanguardia 2018-06-02 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  32. (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2018-06-02). «Los consellers toman posesión y prometen "lealtad" a Quim Torra» El Diario . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  33. https://www.parlament.cat/document/bopc/262818.pdf
  34. (Gaztelaniaz) «Los consellers Alba Vergés y Chakir El Homrani renuncian a sus escaños» La Vanguardia 2018-06-14 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  35. https://bop.diba.cat/temp/04_062011002015.pdf
  36. «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.