Bohuslav Martinů

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bohuslav Martinů
Martinu 1945.jpg
Bizitza
Jaiotza Polička1890eko abenduaren 8a
Herrialdea  Txekia
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Basilea1959ko abuztuaren 28a (68 urte)
Hobiratze lekua Q55652850 Itzuli
Q55652893 Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Prague Conservatory Itzuli
Hizkuntzak txekiera
Irakaslea(k) Albert Roussel
Arthur Honegger
Josef Suk
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, musikaria eta libretista
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Lan nabarmenak Ariane Itzuli
Concerto for Oboe and Small Orchestra Itzuli
Les Larmes du couteau Itzuli
What Men Live By Itzuli
The Opening of the Wells Itzuli
Julietta Itzuli
The Epic of Gilgamesh Itzuli
The Greek Passion Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoa opera
Sinfonia
musika klasikoa
ballet Itzuli
Musika instrumentua biolina
IMDb nm0554194
www.martinu.cz

Bohuslav Martinů (Policka, Txekia, 1890eko abenduaren 8a - Liestal, Basilea inguruan, Suitza, 1959ko abuztuaren 28a) txekiar musikagilea eta biolinista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pragako Kontserbatorioan ikasi zuen Josef Sukekin, eta 1923an, Parisen osatu zituen konposizio-ikasketak Albert Rousselekin. Parisen Stravinski ezagutu zuen, Martinuren musikagintzan eragin handia izan zuena.

1941ean, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Estatu Batuetara joan zen ihesi, eta 1953. urtea arte ez zen itzuli Europara.

Oso musikagile emankorra izan zen, eta fintasun handiko lanak utzi zituen. Musika diatonismoan oinarritu zuen gehienbat, baina irudimen harmoniko handia zuen eta erritmo bizia. Txekiako herri-musikaren eragina ere izan zuen.

Lan aipagarrienak ditu: orkestrarako Policka (1925, Atsedenaldia), eta La Bagarre (1928, Iskanbila); Julieta (1938), Mirandolina (1954) eta Ariadne (1958) operak.

Balletak, pianorako, biolinerako eta biolontxelorako kontzertuak, koru-musika, ganberako musika, pianorako lanak eta kantuak ere idatzi zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bohuslav Martinů Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]