Anoeta estadioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anoetako estadioa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako estadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anoeta».
Anoeta estadioa
[[Fitxategi:
Anoetako estadioa
|280px]]
Kokapena
Anoetako kirolgunea, Amara Berri
Gipuzkoa Donostia, Gipuzkoa
 Euskal Herria
Koordenatuak 43° 18′ 05″ N, 1° 58′ 25″ W / 43.301378°N,1.973617°W / 43.301378; -1.973617Koordenatuak: 43° 18′ 05″ N, 1° 58′ 25″ W / 43.301378°N,1.973617°W / 43.301378; -1.973617
Historia eta erabilera
Jabea Donostiako udaletxea
Kudeatzailea Donostiako udaletxea
Kirola hamabosteko errugbia
atletismoa
futbola
Erabiltzailea Real Sociedad
Edukiera 32.076

Anoeta estadioa Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen estadio bat da. Bertan Real Sociedad talde donostiarrak jokatzen du, aldiz zelaiaren jabegoa Donostiako Udalarena da. Amara Berri auzoko Anoetako kirolgunean dago, Anoetako dorrea, Anoetako geltokia, Josean Gasca pabiloia, Txuri Urdin izotz jauregia eta Anoeta miniestadioaren artean.

2005az geroztik, Biarritz Olympique euskal errugbi taldeak Europako Errugbi Kopa edo Heineken Kopako etxeko partiduak ere bertan jokatzen ditu, 2009tik aurrera Aviron Bayonnais euskal errugbi taldeak ere bertan pare bat partidu jokatu ditu. 2006ko Beteranoen Atletismoko Mundialak ere bertan ospatu ziren.

Anoetako estadioak 1913an inauguratutako Atotxa zelaia ordeztu zuen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoeta estadioa Donostiako Amara Berri auzoko Anoeta Pasealekuaren 1. zenbakian dago, Anoetako kirolgunean, bere postakutxa zenbakia 20014 delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estadioa eraikitzeko lanak 1990ean hasi ziren, 47 milioi euroko aurrekontuarekin, eta 1993ko uztailaren 29an inaugurazioa egin zen, Atletismoko Europako Junior Txapelketa egiteko. Orduan, estadioak 29.000 lagunentzako lekua zuen.

Halere, inaugurazio ofiziala 1993ko abuztuaren 13an egin zuten, "Kaixo Anoeta" izeneko ekitaldipean. Egun honetan, beste zenbait ekintza batzuez gain, Real Sociedad eta Real Madrilen arteko lagunarteko lehia bat ere jokatu zen, 2-2 emaitzarekin amaitu zelarik. Lorenzo Loren Juarros jokalari txuri-urdina estadioan lehen gola sartu zuen futbolaria izan zen.

Musikari dagokionez, Anoeta estadioan kontzertua eskeini zuen lehenbiziko taldea, 1994ko uztailaren 25ean Pink Floyd ingeles rock talde ospetsua izan zen. Orduz geroztik, mundu mailako musika talde ugarik jo izan dute bertan, tartean U2, The Rolling Stones, Bruce Springsteen eta Bon Jovik.

Ordutik, norgehiagoka ugari jokatu dira bertan, besteak beste, UEFA txapelketa eta Txapeldunen Ligakoak.

1998an iparreko eta hegoko hondoak handitzeari ekin zitzaion eta, tarteko oin bat eraikiz, edukiera 32.076 eserlekukoa izatera igaro zen.

Eraldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoeta estadioa eta Amara Berri auzoaren aireko ikuspegia.

2016ko abenduaren 12an Eneko Goia alkateak prentsaurrekoan[1] Anoetaren eraldaketa lana gauzatzeko lizentzia onartua zegoela eta eraldaketa lanei 2017ko martxoan ekingo zitzaiela adierazi zuen [2]. Eraldaketa lanak etenik gabe burutzea erabaki zen, honela Errealak Anoetan ahal bezainbeste partidu jokatu zitzan. Anoeta berriak 42.000 lagunantzeko edukiera izango du. Eraldaketa lanak onako fasetan banatuta burutuko direla aurreiragarri da:

  • 0. fasea: 2017ko martxotik uztailera: kanpoaldeko egokitze lanak burutuko dira.
  • 1. fasea: 2017ko abuztutik 2018ko abuztura: hegoaldeko armailaren eraisketa eta berreraikitzeari ekingo zaio, orduan jasango jasango dute zaleek eragozpen bakarra, 2017-2018 denboraldian zehar edukiera 25.000 izatera jaitsiko baita.
  • 2. fasea: 2018ko maiatzetik abuztura: zelaia jaitsi eta atlestismoko pistak kentzeko lanak egingo dira, baita alboko harmailak handitzeko lanak ere. Beraz, 2018ko abuztuan Anoetak berriro 32.000 lagunentzako edukia berreskuratuko du.
  • 3. fasea: 2018ko abuztutik 2019ko abuztura: Iparraldeko harmailaren bota eta berria egingo da.
  • 4. fasea: 2019ko maiatzean kanpoaldeko bilgarri urdin berria amaituta egongo da.

Hortaz, dena ondo bidean, 2019ko abuztuan eraldaketa lanak amaitu, eta 2019-2020 denboraldirako Anoeta berria 42.000 lagunentzako edukierarekin prest egongo da.

2017ko maiatzaren 23an, asteartez, ofizialki eraldaketa lanak hasi ziren, 0 faseari ekinez. Irailean 1 faseari ekitea aurreikusia dago, hegoaldeko harmailaren eraisketa eta berreraikitzea.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

32.000 pertsonentzako eserlekuak ditu, guztiak teilatupean. Zelaiak 70 metro neurtzen ditu zabalean eta 105 metro luzetara, eta horrez gain, atletismoko pista bat ere badu.

Ohorezko palkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpokaldeko iparraldeko ikuspegia.

Anoetako ohorezko palkoa 120 pertsonentzako gaitasuna duen palko zabal eta moderno bat da. Partiduak jokatu ohi diren egunetan erakunde ezberdinen arteko harreman gunea izan ohi da. Bertan Gipuzkoako futbola, politika, ekonomia nahiz kultura mailako pertsonaiak bildu ohi dira.

Eremu honetan jendaurreko ekitaldiak ere ospatzen dira, adibidez 50 urte baino gehiago daramatzaten bazkideei eginiriko klubaren urrezko dominaren eskeintza, denboraldiko taldearen poster ofizialaren aurkezpena edota pertsonaia nabarmenen jendaurreko harrerak, etab.

Aldagelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoetako estadioko aldagelek beste estadio askoetakoek ez bezala ezaugarri garrantzitsu bat dute: etxeko nahiz kanpoko taldeen aldagelak berdin-berdinak direla. Orokorrean estadio gehientsuenetan hau ez da horrela izaten. Aldagela hauetako ezaugarri nagusia handiak eta erosoak izatean datza. Jazteko eremu handia, masaia gune ezberdindua, baita garbigela ezberdindua ere, eta azkenik dutxa erosoak. Beroketa gune handi bat ere badago. Gusti honen ondorioz, Espainiako Lehen Mailako futbolarien artean burututako inkesta baten ondorioz Anoeta estadioko aldagelak futbol maila horretako onenak zirelako emaitza atera zen.[3]

Aldagela, inongo ezbairik gabe, estadioko gune mugatu edo itxienetakoa da. Partidu egunetan taldetik at dagoen inor ezin da haietarara sartu.

Finantzaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritz Olympique Euskal Herriko errugbi taldearen partidua. 2010eko apirilaren 10a.
Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldearen partidua hasi aurreko kanpoaldeko giroa. 2011ko martxoaren 5a.

Eraikuntzaren finantzazioa Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errealarena izan zen, eta "Anoetako Kiroldegia" izeneko elkarte pribatuak kudeatzen du.

Errugbi partiduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, Anoetako estadioa maiz Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldeen partiduen jokolekua ere izan da.

Biarritz Olympique etxeko talde gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aviron Bayonnais etxeko talde gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiroletik kanpoko ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoeta estadioaren kanpoko ikurrak.

Noizbehinka musika kontzertu zein ekitaldi erraldoien lekuko ere izan da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Anoeta berria gertuago. 2016ko abenduaren 12a. Berria.info (Euskaraz)
  2. Anoetako lanak martxoan hasiko dira. 2016ko abenduaren 12a. Eitb.com (Euskaraz)
  3. http://www.realsociedad.com/euskera/home/real.asp?menu=040104 Horri guztiari esker, orain dela urte batzuk Lehen Mailako jokalari guztien artean egindako galdeketa batean, Anoetako aldagelak hautatu zituzten Lehen Mailako aldagela hoberen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anoeta estadioa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia