Alde Zaharra (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′57″N 2°40′20″W / 42.8492°N 2.6722°W / 42.8492; -2.6722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alde Zaharra
 Euskal Herria
Alde Zaharraren ikuspegi klasikoa
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′57″N 2°40′20″W / 42.8492°N 2.6722°W / 42.8492; -2.6722
Demografia
Biztanleria8.744 (2019: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)
Harategi kantoia, ilunabarrean. Atzealdean, Otxanda Andrearen dorrea ageri da.
Pintore kaleko bi etxebizitza gotiko, aneka eran.

Gasteizko Alde Zaharra Gasteizko (Araba) auzoa da. 2008ko erroldaren arabera, auzoak 9.824 biztanle dauzka. Hegoaldean Gasteizko Zabalgunearekin egiten du muga, mendebaldean Koroatzea eta Lovainako auzoekin, eta iparraldean Zaramagarekin. Erdi Aroko Gasteiz osatzen zuten kaleak biltzen ditu, eta auzoak almendra itxura dauka.

Gasteizko Alde Zaharra muino batean kokatzen da, eta honen inguruko maldetan. Hiria Alde Zaharraren inguruan hazi da, "olio orbana" izeneko moduan, hau da, alde guztietarantz. Auzoak balio historiko handiko eraikinak biltzen ditu, eta hainbat eraikin kultural. Horrez gain, urteetako utzikeria dela eta, Alde Zaharreko gune batzuk degradazio maila altua daukate gaur egun.

Alde Zaharraren berriztapena

Gasteizko udalak, Alde Zaharrerako plangintza bat eratu du, Barne-eraberrikuntzako Plan Berezia, alegia. Plangintza horren arabera, Alde Zaharreko bizilagunen irisgarritasuna hobetzea premiazkoa da. Horretarako, arranpa mekanikoak jarri dira auzoko kale batean. Horrez gain, eraikinen zahar-berritzea sustatzen ari da, eta prozesu horren barnean Alde Zaharreko gaztetxea behera bota nahi du udalak.

Alde Zaharraren berriztapenarekin batera, arropa eta bestelako denda berriak zabaltzea nahi du udalak. Denda gehienak hiriaren zabalgunean kokatzen dira gaur egun.

2010eko apirilean Europa Nostra izeneko saria jaso zuen Gasteizko Udalak harresiaren eraberritzeagatik[1].

Kale garrantzitsuenak

  • Andre Maria Zuriaren plaza.
  • Aihotz plaza.
  • Aiztogile kalea.
  • Anorbin kantoia.
  • Apaizgaitegiko kantoia.
  • Bakardade kantoia.
  • Errementari kalea.
  • Harategi kantoia.
  • Hedegile kalea.
  • Pintore kalea.
  • San Ildefontso kalea.
  • San Markos kantoia.
  • San Roke kantoia.
  • Santa Ana kantoia.
  • Santa Maria kantoia.
  • Santo Domingo kalea.
  • Santo Domingo plaza.
  • Txikita kalea.
  • Zapatari kalea.

Ondasun nabarmenak

Portalea, Santa Maria katedraletik ikusia.

Bestelako ekipamenduak

"Sunna" eta "Altakua" meskitak ere auzoan kokatuta daude, bertan bizi diren musulmanen kopuru esanguratsuaren erakusgarria.

Erreferentziak

  1. Berria (2010-04-09)

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa