Alexandrina Liburutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexandrina Liburutegia
Bibliotheca Alexandrina (logo).svg
Egypt.Alexandria.BibliothecaAlexandrina.01.jpg
CW BibliotechaAlexandrina Inside.jpg
Kokapena
Herrialdea Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaAlexandria Governorate
Portu-hiriAlexandria
Koordenatuak 31° 12′ 32″ N, 29° 54′ 33″ E / 31.208888888889°N,29.909166666667°E / 31.208888888889; 29.909166666667Koordenatuak: 31° 12′ 32″ N, 29° 54′ 33″ E / 31.208888888889°N,29.909166666667°E / 31.208888888889; 29.909166666667
Historia eta erabilera
Irekiera2002ko urriaren 16a
Arkitektura
Arkitektoa Snøhetta (en) Itzuli
Estiloa expressionist architecture (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Alexandrina Liburutegia (arabieraz: مكتبة الإسكندرية‎Maktabat al-Iskandarīyah) liburutegi eta kultura-zentro garrantzitsua da, Egiptoko Alexandria hirian kokatuta, Mediterraneo Itsasoaren ertzean. Antzinaroan bota zen Alexandriako liburutegi zaharraren omenez eraiki zuten, lehenago bertan kokatutako liburutegi zaharraren lekua hartzen du, honek zuen erakargarritasuna berpizteko asmotan.

1987an kultura-proiektua hasi zen martxan: liburutegi berri bat eraikitzea -Alexandrina Liburutegia- Alexandria hirian, antzinaroko gizadiaren ondare bat berpizteko. Hau lehenengo liburutegia desagertu ondoren eta 1600 urte geroago burutu zen. Proiektu izugarri hau aurrera eramateko, hainbat esfortzu ekonomiko batu ziren: Europakoak, Ameriketakoak, Arabiakoak, Egiptoko gobernukoak eta UNESCOkoak (United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization). Urte horretako aurrekontua 230 mila dolarrekoa izan zen. Obrak 1995ko maiatzaren 15an hasi ziren eta 1996ko abenduaren 31an amaitu. 2002ko urriaren 16an, Alexandrina  Liburutegiak ateak ireki zituen. Bere inaugurazio-ekitaldira Estatuko buruzagi batzuez gain hiru erregina joan ziren: Espainiakoa, Suediakoa eta Jordaniakoa.

Eraikina Norvegiako Snøhetta arkitektura-estudio batean diseinatua izan zen, izugarrizko hormigoizko zilindro formarekin egina dago, beirarekin eta granitoarekin batera. Asuanetik ekarritako materialekin burutu zuten fatxada. Honek baditu ia munduko hizkuntz guztiekin sortutako erliebe kaligrafikoak. Alexandriako malekoian kokaturik dago, lehenengo liburutegia kokatzen zen lekuaren hurbil alegia.

Bere azalera 36.770m2-koa da eta bere altuera 33m-koa. Hamaika maila desberdinez osatuta dago, hauetatik lau kaleko mailaren azpitik daudenak. Badauka gela hipostila bat egiptoar estilokoa, hormigoizko eta egur noblezko zutabeekin eutsita. Eraikinaren erdian kokatuta dago, irakurtzeko erabilia eta 2000 pertsonentzako edukiera du. Bere estalkiak forma zirkularra du, Ra (eguzkiaren jainkoa) egiptoar-jainkoa omentzeko asmoz. Estalki hau beirarekin eta aluminioarekin diseinatuta dago argia barrualdera sartu ahal izateko, kanpotik ordea, Mediterraneo aldera erreflexu egiten du, Alexandriako Itsasargiaren oroimen modura.

Gutxi gora-behera hogei miloi liburu egon daitezkeela uste da, nahiz eta hasieran 200.000 liburu egon; liburu hauen gehiengoa dohaintzak dira. 50.000 mapa inguru daude, 10.000 eskuidatzi, 50.000 liburu eta beste zenbait mundu modernoko ale, 10.000 entzunezko multimedia-dokumentu eta 50.000 dokumentu bisual. Hau dena 600 funtzionariok zuzendu eta gainbegiratzen dute.

Liburutegi honi esker beste bi eraikin egin dira, bata konferentziak emateko zentro batean bideratuta eta bestea hiru museok osatzen duten planetarioa. Museoak hauek dira: Zientziarena, Kaligrafiarena eta Arkeologiarena. Gainera badago errestaurazio laborategi bat, baita ezgaitasunak dituzten haurrentzako liburutegi bat eta inprenta moderno bat.

Liburutegi honetan bertan ospatzen da Liburuaren Azoka Internazionala, liburutegia eraiki eta urte gutxira sortua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]