Alfred Döblin
Alfred Döblin (Stettin, 1878ko abuztuaren 10a - Emmendingen, 1957ko ekainaren 26a) alemaniar eleberrigilea izan zen. Lehen eleberrietan bere garaiko mugimendu historikoak islatu nahi izan zituen. Die drei Sprünge des Wang-Lun (1915, Wang-Lunen hiru jauziak) eleberri espresionista Txinako gizaki eta izadiari buruzko obra da. Sozialista izan zen, baina 1918an marxismoari uko eginez katoliko bihurtu zen. Nazismoa aginteaz jabetu zenean, Frantziara erbesteratu behar izan zuen Alfredek (1933-1940) lehenbizi, eta Estatu Batuetara (1940-1945) gero. Azken hamabi urteak, berriz, Alemanian eman zituen. Gizarte-arazoetan oinarrituriko eleberri ugari idatzi zuen, espresionismoaren ildotik betiere. Lan nagusiak: Berlin Alexanderplatz (1929, Berlin Alexanderplatz, Anton Garikanok euskaratua); Perdon wird nicht gegeben (1935, Ez da barkamenik izango); Der blaue Tiger (1936, Tigre urdina); Der unterbliche Mench (1946, Gizon hilezkorra); Novembre 1918 (1948-1950).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Döblin |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.