Alicia Valero Delgado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alicia Valero Delgado

Bizitza
JaiotzaZaragoza1978ko martxoaren 31 (45 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Guiomar Calvo (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkimika-ingeniaria, unibertsitateko irakaslea eta zientzia-dibulgatzailea
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea

Alicia Valero Delgado (Zaragoza, 1978ko martxoaren 31) ingeniaritza kimiko arloko doktorea da, Lurreko kapital minerala eta exergia kontuetan espezializatua. Mineral kritikoei buruzko Europako aditu handienetakotzat jo izan da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritza Kimikoan lizentziatua, Zaragozako Unibertsitatean, 2002an. Karrerako azken urteetan, hiru Erasmus egonaldi egin zituen: bi Berlingo Unibertsitate Teknikoan, 4. mailan eta ikasketa-amaierako proiekturako; eta beste bat Okzitaniako Tolosako Paul Sabatier Unibertsitatean, 5. mailan. 2005ean, Ekoeraginkortasun, Energia-aurrezte eta Alternatiba Energetikoei buruzko masterra lortu zuen, Zaragozako Unibertsitatearen berezko titulua.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritza kimikoko doktore gradua lortu zuen Zaragozako Unibertsitatean, Lurreko kapital mineralaren bilakaera exergetikoaren azterketari buruz doktore-tesiarekin[2], 2008an defendatuta. Goiko lurrazal kontinentalaren batez besteko konposizio mineralogikoa kalkulatzeko, Erresuma Batura joan behar izan zuen, British Geological Survey (BGS) Geologia Ikerketa britaniarraren erakunde nagusira, bertatik bertara daturik esanguratsuenak ezagutzera, Europako erreferentziazko zentro geologikora. Espainia, Australia, Frantzia, Errusia eta Poloniako adituei galdetu behar izan zien barreiaturik zebiltzan hainbat datu.

Bere ikerketan ia ez zuen literatura zientifikorik aurkitu, eta opakutasun handia, itxikeria handia, sumatu zuen ateratzen ari den mineral kopuruaz. Aurkitu zuen benetan ez dakigula munduan zer ateratzen den eta zenbat ateratzen den, ez dakigula benetan zer geratzen den meategietan oraindik atera barik. Mineralen erauzketa nazioarteko merkatuaren menpe dago eta informazio garrantzitsua multinazional gutxi batzuen esku dago, oligopolio batzuek kontrolatzen dute eta badirudi ez dutela informazioa partekatzeko interesik.[3]

Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularra da gaur egun, Industria Ekologiaren arloko arduraduna, 'Centro de Investigación de Recursos y Consumo Energías (CIRCE)' horretan, Ikerketa Mistoko Zaragozako Unibertsitateko Institutuan.[4][5][6]

Alicia Valeroren ikerketa-jardueraren ardatza baliabide naturalen erabileran eraginkortasun-soluzioak bilatzea izan da eta Lurraren kapital minerala ebaluatzeko termodinamikaren hatsarreak aplikatzea.

Nazioarteko lau aintzatespen jaso ditu.[7]Energiaren eta materialen azterketa eta optimizazioarekin zerikusia duten hogeita hamar bat proiektutan parte hartu du, horietako asko nazioarteko proiektuak izanik. Lehengai kritikoei buruzko nazioarteko aditu-talde batzuetako kide da.[7]

Zaragozako Unibertsitateko CEMEX Iraunkortasun Katedraren koordinatzailea da eta Raw Materials (2017-2020) enpresako EIPko Operational Groupseko kidea da.[8][9] Halaber, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko “GinTRANS2” Trantsizio Sozioekologikoei buruzko Diziplinaz Gaindiko Ikerketa Taldekoa da 2013tik.[10]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere argitalpenen artean, (Gaztelaniaz) Thanatia. Los límites minerales del planeta (Icaria Editorial, 2021), (Ingelesez) Thanatia: The Destiny of the Earth's Mineral Resources (WSP, 2014), euskarara itzuliko balitz: Thanatia, Planetaren muga mineralak [11] Antonio Valerorekin, aitarekin, lankidetzan egindako liburua nabarmentzen da.[12]

Berrogeita hamar argitalpen baino gehiago ditu zientzia-aldizkarietan eta liburu-kapituluetan, bai eta nazioarteko biltzarretako komunikazioak ere.[7]

Planetako baliabide mineralak agortzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urre meategi bat, Nevadan, AEB.

Bere ikerketetan behin eta berriro agertzen da planetako baliabide mineralen agortzearen gaia eta behin eta berriro aztertzen du hirugarren industria-iraultzaren muga mineralak.[13][14][15]

Ekonomia kapitalistak eta baliabide energetiko klasikoek ekarri zuten hazkunde esponentzial batzuk nolako mugak izango dituzten erakusten du, energia iturri batzuk eta lehengai batzuk nolako mugak ezarriko dizkioten hazkundearen ekonomiari erakusten ditu.

"Ekonomia berdeak" dituen mugak ere salatzen ditu Alicia Valerok (energia berriztagarriekin eta bioerregaiekin, ibilgailu hibrido eta elektrikoekin eta "smart" kontsumo-teknologia eta -objektuekin oinarritua) zeren ekonomia berdeak taula periodikoko elementu guztien material eta mineralak behar ditu. Ekonomia berdeak baino gehiago, "Kolore anitzeko ekonomia" edo "Taula periodikoaren aroa" deitzen dio.[16] Lehengai kritiko deritze, eta oso urriak dira, hala nola litioa, kobaltoa, indioa, teluroa edo lur arraroak. Eta elementu horien erauzketak gatazka armatuak elikatzen ahal ditu, erauzketaren kontrolagatik; ingurumen-kalte handiak eragiten dituzte, eta, beraz, zilegi diren erresistentziak.

Industria modernoan oso erabilgarri diren elementu kimiko horien banaketa geologikoa oso herrialde gutxitan kontzentratu da, eta herrialde horietako batzuk soziopolitiko ezegonkorrak dira. Alicia Valerok egiaztatu du mineralen birziklatzea oso zaila dela, oso zaila da birziklatzea hori egiteko diseinatu ez zen objektu bat.[17][18] Alicia Valerok dioenez, XXI. mendeko ekonomia deskarbonizatua eta digitala mineral-ekoizle handi horien mende egongo da; XX. mendean ekonomia fosilista OPEPekoa izan zen bezala.[16][19] Erregai fosilen kontsumoarekin lotutako exergia gutxitu egingo da, ezinbestean, baina mineralen kontsumo handiagoaren kontura.[16][6]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009 Ohorezko aipamena: UCM Fundazioaren Ingurumen eta Iraunkortasun Saria bere doktore-tesiagatik.[20]
  • 2009 Best paper award SDEWES Conference, UNESCOk A prediction of the exergy loss of the world's mineral reserves in the 21st century, Alicia Valero, Antonio Valero eta Amaya Martínez.[21]
  • 2009 AusIMM Best paper prize 5 paperetako bat da, eta 500 baino gehiago aurkeztu ditu Exergy-A useful indicator for the sustainability of mineral resources and mining. Alicia Valero, Antonio Valero eta Gavin Mudd.
  • 2014 Best paper award ECOS 2014 An exergoecological analysis of the mineral economy in Spain, Antonio Valero, Alicia Valero, Guiomar Calvo eta Oscar Arotz.[22]
  • 2020 Errekuperazioko Berrikuntzari emandako SIGRAUTO sarien II. Saria AWARE - Lehengai kritikoak birziklatzea proiektuagatik.[23]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Se acaba el petróleo: lo tenemos crudo. .
  2. Delgado. Estudio de la evolución exergética del capital mineral de la tierra. .
  3. de 2010, Por: Clemente Álvarez | 25 de junio. ¿Hasta cuándo se podrán extraer minerales?. .
  4. BOE.es - BOE-A-2021-5504 Resolución de 24 de marzo de 2021, de la Universidad de Zaragoza, por la que se nombra Profesora Titular de Universidad a doña Alicia Valero Delgado.. .
  5. Alicia Valero Delgado | Departamento de Ingeniería Mecánica. .[Betiko hautsitako esteka]
  6. a b Alicia Valero: "Nuestra civilización depende de minerales muy escasos en la naturaleza". .
  7. a b c Alicia Valero Delgado | CIRCE. .
  8. catedra. III Jornada de reconocimiento a las cátedras institucionales y de empresa de la Universidad de Zaragoza. .
  9. Memoria de actividades 2018. .
  10. [https://www.congreso.es/docu/comisiones/reconstruccion/documentacion_participacion_ciudadana/20200623_D5.pdf Propuesta a la Comisión para la Reconstrucción Social y Económica (Grupo de trabajo "Reactivación Económica") (Congreso de los Diputados). ].
  11. Thanatia. Los límites minerales del planeta. Entrevista a Antonio Valero y a Alicia Valero.. .
  12. Letona Biteri, Xabier. «Thanatia, baliabide gabeko planeta» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  13. CIRCE y el Club de Roma tratarán el agotamiento de los recursos minerales del planeta durante un ciclo de conferencias. .
  14. Los límites minerales. .
  15. (Gaztelaniaz) «"La escasez que vivimos es solo un aviso de lo que vendrá si no conseguimos cambiar el modelo económico"» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-11-10).
  16. a b c Alicia Valero "Límites minerales a la tercera revolución industrial". Petróleo (1a sesión) - YouTube. .
  17. Alicia Valero. Gaia versus Thanatia: El crepúsculo de los recursos de la Tierra. Peak Oil Barbastro - YouTube. .
  18. Valero Delgado. Gaia versus Thanatia: the twilight of the Earth's mineral resources. .
  19. Santiago, Alicia Valero y Emilio. Minerales críticos: el cuello de botella de la transición ecológica. .
  20. Entrega de los Premios Joven de la Universidad Complutense. .
  21. 20minutos. Un estudio del CIRCE sobre el agotamiento de las reservas minerales recibe un premio internacional. .
  22. CIRCE recibe el premio al mejor artículo científico durante el congreso internacional ECOS. .
  23. 2ª Edición Premios SIGRAUTO. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]