Indio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Indioa
49 KadmioaIndioaEztainua
Ga

In

Tl
In-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Indioa, In, 49
Serie kimikoa metal txiroak
Taldea, periodoa, orbitala 13, 5, p
Itxura gris zilarkara lustreduna
Indioa
Masa atomikoa 114,818(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Kr] 4d10 5s2 5p1
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 18, 3
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
7,31 g/L
Urtze-puntua 429,75 K
(156,60 °C, 313,88 °F)
Irakite-puntua 2.345 K
(2.072 °C, 3.762 °F)
Urtze-entalpia 3,281 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 231,8 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 26,74 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1.196 1.325 1.485 1.690 1.962 2.340
Propietate atomikoak
Kristal-egitura tetragonala
Oxidazio-zenbakia(k) 3
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna 1,78 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 558,3 kJ/mol
2.a: 1.820,7 kJ/mol
3.a: 2.704 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
155 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
156 pm
Erradio kobalentea 144 pm
Van der Waalsen erradioa 193 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 81,8 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 1.215 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: indioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
113In  %4,3 In egonkorra da 64 neutroirekin
115In  %95,7 4,41x1014 u β 0,495 115Sn
Erreferentziak
Indio-hari xaflakorra

Indioa elementu kimiko bat da, In ikurra eta 49 zenbaki atomikoa dituena. Metal txiro arraro, bigun, xaflakor eta erraz galdatzen den honek aluminioaren eta galioaren antzeko ezaugarri kimikoak dauzka, baina zinkarekin antzekotasun gehiago dauzka (zink meak dira metal honen iturri nagusia). Bere aplikazio nagusia kristal likidozko pantailetan dago, indio-eztainu oxidodun elektrodo gardenak eratuz. Film meheen fabrikazioan ere erabiltzen da, geruza labainkorrak osatzeko. Indioarekin urtze-puntu baxua duten aleazioak ekoizten dira, eta berunik gabeko soldaduren osagaia ere bada.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indioak, galioak bezala, beira bustitzen du. Metal puru gisa, indioak "eztainu-negarra" igortzen du okertua denean. Bere ezaugarri nabarmenetako bat da bere isotoporik arruntena apur bat erradioaktiboa dela; pixkanaka eztainu bihurtu arte degradatzen da beta-igorpen bidez. Erradioaktibitate hau ez omen da arriskutsua, batez ere bere erdibizitza 4,41e urtekoa delako, hau da, Unibertsoaren adina baino lau magnitude handiagoa eta torio naturalarena baino 50.000 luzeagoa. Bere auzokide kadmioa ez bezala, indioa ez da pozoi metakorra.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indio Aldatu lotura Wikidatan