Alien: Isolation

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Alien: Isolation The Creative Assemblyk sortutako survival horror generoko bideo-jokoa da. Sega enpresak Microsoft Windows, Linux, Play Station 3, Play Station 4, Xbox 360 eta Xbox One-erako argitara atera zuen 2014ko urriaren 7an. Alien izeneko film-sagaren parte da.

Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikularekin erlazionatuta dauden jokoak ez bezala, Alien: Isolationen hilezina den xenomorfo bakarra dago. Hau dela eta, jokalariek sigilio-teknikak erabili behar dituzte bizirauteko. Xenomorfo hau protagonista usaina, mugimendua eta soinua erabiliz ehizatzeko programatuta dago.

Jokalaria hainbat objektuen ondoan makurtu ahal da. Handik jokalariak bere inguruan gertatzen dena ikus dezake burua makurtuz gero. Jokalariak korrika egiteko aukera du, baina honek soinua sortzen du eta xenomorfoak aurki dezake. Bestalde, jokalariak piztiaren leku-aldaketen berri izateko mugimendu-detektagailu bat eramaten du; aitzitik, argia eta soinua sortzen ditu. Hori gutxi izango balitz bezala, protagonistak mahaien azpian eta kutxatilategien barruan ezkuta dezake eta arnasketari eutsi ahal dio soinuak egitea saihesteko.

Jokoak ez dauka heads-up display; beraz, jokalariak informazioa batzeko inbentarioa erabili behar du. Jokoan protagonistak bere burua defendatu ahal izateko erreminta eta armak fabrikatzeko sistema bat du. Espazio-ontzian zehar hackeatu daitezkeen ordenagailu eta bestelako dispositiboak aurki daitezke. Honen bidez, jokoaren hainbat jarduera aktibatzen dira.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Weyland-Yutani enpresako Amanda Ripley ingeniaria eta desagertutako Ellen Ripleyren alabaren istorioa kontatzen da. 2137an Christopher Samuel androideak U.S.C.S.S. Nostromoren; hots, Ellen desagertu baino lehen lan egin zuen ontziaren, kutxa beltza berreskuratu dutela esaten dio. Weyland-Yutaniko taldeak Sevastopol espazio-geltokira abiatzen dira. Zoritxarrez, ez dute harekin harremanetan jartzen lortzen. Waits mariskalaren abisu-mezu bat jasotzen dute soilik.

Espazio-ibilaldi bat egitea erabakitzen dute, baina leherketa batek tripulatzaileei eusten zien kablea apurtzen du, Amanda bakarrik geratuz. Geltokira heltzean, Ripleyk ia hutsik dagoela antzematen du. Geratzen diren pertsona bakarrak nahiko beldurtuta daude, dauden lehengai bakarrengatik borrokatzen dira eta haien taldekoak ez direnei tiro egiten diete.

Amandak Axel izeneko gizon bat ezagutzen du. Hasieran hiltzeko mehatxua egiten dio, baina Amandak U.S.C.S.S. Nostromoren kutxa beltza aurkitzen laguntzeko konbentzitzen du. Ibiltzen ari diren bitartean, Axelek ikusten duen edonor hiltzen duen munstro bati buruz hitz egiten dio. Geroago, izaki honek Axel hiltzen du. Hau, xenomorfo izenez ezagutzen den kreatura estralurtarra da. Amandak hegaldiaren grabazioa aurkitzen du, baina bere datuak hondatuta daudenez ezin ditu irakurri.

Alien eta androideak saihestu eta protagonistak Samuelsekin hitz egiteko aukera du. Laguntza behar duela eta Nina zaurituta dagoela jakinarazten dio. San Cristobalgo medikuntza-estaziora joaten da, Khulman medikua aurkituz. Honek ingeniariari ebakuntza-gunean sendagaiak egon litezkeela esaten dio, baina harrera-lekua utzi bezain pronto xenomorfo batek hiltzen du.

Xenomorfoaren mehatxutik ihes egiteko Amandak lehergailu bat erabiltzea erabakitzen du. Zoritxarrez, uxatzea lortzen du soilik. Ripleyk Samuels eta Nina berriz topatzen ditu, Waits mariskala eta Ricardo izeneko laguntzailearekin daudela. Ripleyk mariskalari azalpenak eskatzen dizkio eta honek alien hura U.S.C.S.S. Nostromoren kutxa beltza ekarri zuen ontzidian, Anesidoran, etorri zela esaten dio. Amandak Marlowri, Anesidoraren kapitainari, hainbat gauza galdetzen dizkio eta hurrengo historioa kontatzen dio: Marlow eta bere eskifaia Ripleyren ama duela 15 urte lurreratu zen planetoide berberean egon ziren. “Ingeniari” izeneko izakien ontzidia aztertu eta esploratu ondoren, arrautzez beteriko gela bat aurkitu zuten. Bere emakumea, Catherine Foster, aurpegi-besarkatzaile izeneko organismo batengatik kutsatu zen, Anesidorara bueltatu, eta, han, Lingard medikuak Marlowren emakumearen barruan parasito ezezagun bat zegoela jakin eta ordutik gutxira xenomorfoa Catherinen gorputik atera zen.

Istorioa eta gero, Waitsek Amandari Geminis Konponbide Exoplanetariora joateko eskatzen dio, Sevastopoletik banandu daitekeena. Mariskalak Ripley traizionatzen du eta modulua bera barruan dagoela banatzen du. Zorionez, ihes egitea eta estaziora bueltatzea lortzen du. Xenomorfoaren arazoa konponduta Amanda mariskalaren bulegora bueltatzen da, aurretik androide batzuk saihestuz. Androide batek Waits hiltzen duela ikusten du; Ricardo izan ezik bidaiari guztiak hilda daude. Ripleyk Sebastopolen komunikazioekin laguntzeko konbentzitzen du.

Androideen inguruko inkognita argitzen saiatu eta hurrengoa ondorioztatzen dute: Apoloren, Sevastopolen sistema teknologiko eta telekomunikazioaz arduratzen den inteligentzia artifizialaren, agindua izan zen. Samuelsekin hitz egiten dute. Amanda honengana joaten da eta Apolorekin hitz egiten saiatzen ari dela ikusten du. Apolok androidea akabatzen du. Hau baino lehenago, Samuelsek Apolorengana heltzeko bideak irekitzen ditu. Zerbitzarian eta interfazean sartuta, Amandak ez du lortzen androideak desaktibatzea Weyland Yutaniko lege batengatik. Lege honek xenormorfoa bizirik mantentzea eskatzen du ere. Amandak xenomorfoak Sebastopoletik alde egin duela esan baina honek erreaktoreak ikertuak izan ez direla erantzuten dio. Ripley horra joan eta alienaren habia aurkitzen du, honek bahitutako pertsonekin batera. Pertsona horiei esker xenomorfo berriak jaio dira. Habia suntsitzeko asmoz Amandak erreaktoreak hondatzen ditu, baina alien batzuk ontzigainera heltzea lortzen dute.

Ricardo Amandarekin harremanetan jartzen da Nina eta Marlowren arteko elkarrizketa bat erakusteko. Nina Weyland Yutaniren langilea da, eta xenomorfoarengatik Sebastopolera joan zen. Gainera, Marlowri askatasuna eskaintzen dio Anesidora hurbil dagoela baliatuta. Ripleyk kapsula baten bidez ontziditik ateratzen da, Anesidoraren korrontea aktibatu, Taylor bahitu duela esan eta Nostromoren kutxa beltza erakusten du. Amandak Ellenen, bere amaren, mezu bat entzuteko aukera du. Bertan, Nostromon gertatutako guztia azaltzen dio. Mezu hori entzun ostean, Marlowk leherketa baten bidez alien guztiak hiltzea erabakitzen du. Erreaktoreak gainkargatzen ari denean, Ninak kolpe bat ematen dio eta seko geratzen da. Bi emakumeek prozesua ezeztatzeko leherketaren potentzia jaistea lortzen dute. Ripleyk Nina hil eta alde egitea lortzen du, Anesidora suntsituz.

Nahiz eta ontziarekin betirako amaitzea ez lortu, nahiko kaltetuta dago. Amanda Torrensekin harremanetan jartzen da eta Ricardoren bila joatean, aurpegi-hartzaile batek eraso egin duela ikusten du. Sebastopoletik ateratzean, alien batek bahitu eta habia berri batera eramaten du. Zorionez, Amandak hortik alde egin eta haize esklusara heltzen da. Ontzidia Sevastopoletik era manualean aingurak goratu behar ditu. Tamalez, bizirik ateratako xenomorfoek inguratzen dute. Amandak Torrensera salbu heltzea lortzen du. Hor dagoela, xenomorfo bat ontzidian sartu dela eta Verlaine eta Connor hil direla konturatzen da. Ripleyren asken itxaropena konporta irekitzea da: aliena eta berarekin espaziora kanporatzeko. Amanada espazioan flotatzen ikusten da. Bat-batean begiak irekitzen ditu: ontzidi bat gerturatzen ari da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]