Alison Lurie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alison Lurie
Bizitza
Jaiotza Chicago1926ko irailaren 3a (90 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Radcliffe College
Harvard Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, eleberrigilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Cornell Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0527081

Alison Lurie (Chicago, AEB, 1926ko irailaren 3a -) estatubatuar eleberrigilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Massachusettseko Radcliffe College eskolan egin zituen ikasketak. 1968. urteaz geroztik Cornelleko Unibertsitateko irakasle da. Bere lehenengo eleberriak unibertsitatearen giroa dute oinarri. Luriek kronika bat egiten du bere lanetan, umore puntuarekin, jende-jantziaren artean dagoen nahigabeagatik. Irudizko lagunak (1967) lanean erlijio-gurtza bitxi bati buruz hitz egiten du, eta Benetako jendea (1969) lanean, berriz, idazle-kolonia bati buruz idazten du. Bizitza sozialaren fabula horietan ohiko gaiak dira leialtasunik eza eta sexu-porrota. Maitasuna eta adiskidetasuna (1972) lana unibertsitateko maitasun-harreman baten kronika da; Gerra familian (1974) lanean, berriz, senar-emazte batzuen haustura kontatzen du, atzean Vietnamgo gerra ikusten dela; Bakarrik umeak (1979), ume baten begiradaren bidez helduen mundu hertsiaren irudia erakusten du. 1984an idatzi zuen Kanpoko arazoak (1984) lanak Pulitzer saria jaso zuen. Azkeneko lanen artean nabarmentzekoa da Lorin Jonesi buruzko egia. Saiakera liburuak ere idatzi ditu: Soinekoaren hizkuntza (1981) eta Ez kontatu helduei (1990). Luriek, bestalde, hainbat antologia antolatu ditu, hala nola Gaur egungo maitagarri ipuinen Oxfordeko liburua.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1962 Love and Friendship (eleberria).
  • 1965 The Nowhere City (eleberria).
  • 1967 Imaginary Friends (eleberria).
  • 1969 Real People (eleberria).
  • 1974 The War Between the Tates (eleberria).
  • 1979 Only Children (eleberria).
  • 1981 The Language of Clothes (saiakera).
  • 1984 Foreign Affairs (eleberria).
  • 1989 The Truth about Lorin Jones (eleberria).
  • 1990 Don't Tell the Grownups (saiakerak).
  • 1991 The language of clothes (saiakera).
  • 1994 Women and ghosts (ipuinak).
  • 1998 The Last Resort (eleberria).
  • 2003 Boys and girls forever (saiakerak).
  • 2006 Truth and Consequences (eleberria).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]