Aljeriar arabiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aljeriar arabiera
دزيرية
Datu orokorrak
Hiztunakama-hizkuntza: 29.400.000 (2019)
35.000.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
arabiera
Maghrebi Arabic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoaarabiar alfabetoa eta Arabic script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3arq
Ethnologuearq
Glottologalge1239
Wikipediaarq
IETFarq

Aljeriar arabiera (arabieraz: الدارجة الجزائرية‎ad-Dārja al-Jazairia), Dziria, Darja edo Derja (arabieraz: الدارجة‎) tokiko izenak dituena,[1][2] arabiera dialektaleko aldaeren multzotik datorren hizkuntza bat da, Aljerian eta inguruko herrialdeetan mintzatzen dena.[3] Aljeriako biztanleen % 97,3k hitz egiten du aldaera horretan. Aljerian, beste herrialde batzuetan bezala, ahozko arabiera eta idatzizkoa oso desberdinak dira; bere hiztegiak amazigeraren, turkieraren eta frantsesaren neologismo eta mailegu ugari baititu, eta, arabieraren gainerako aldaerek bezala, hizkuntza idatziaren kasuen amaierak galdu ditu.

Aljeriako arabieraren barruan ere tokiko aldaketa esanguratsuak daude; jijel arabiera, bereziki, qaf kaf gisa ahoskatzeagatik eta amazigeraren mailegu ugariengatik nabarmentzen da, eta portuko zenbait hiritako dialektoek Al-Andaluseko errefuxiatuek ekarritako andalustar arabieraaren eragina erakusten dute.

Aljeriako arabiera magrebtar arabieraren dialektoen continuumaren zati da, pixkanaka-pixkanaka marokoar arabierarekin eta tunisiar arabierarekin nahastuz.

Fonologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aljeriar arabierak 27 kontsonante ditu:

/b/ /t/ /dʒ/ /ɡ/ /ħ/ /ʕ/ /d/ /p/ /r/ /z/ /s/ /ʃ/ /sˤ/ /dˤ/ /tˤ/ /ɣ/ /f/ /v/ /q/ /k/ /l/ /m/ /n/ /h/ /x/ /w/ /j/
b t j g ε d p r z s š γ f v q k l m n h x w y
ب ت ج ڨ ح ع د پ ر ش ص ض ط غ ف ڥ ق ك ل م ن خ و

/q/ hitzaren ahoskera aldatu egiten da, batzuetan [g], [k], [ʔ] (hamza) edo [ɢ] izanda.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wehr, Hans. (2011). A Dictionary of Modern Written Arabic. .
  2. Harrell, Richard S.. (1966). Dictionary of Moroccan Arabic. .
  3. (Ingelesez) Kees Versteegh, et al.. (2006). Encyclopedia of Arabic Language and Linguistics. BRILL.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.