Allyson Felix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Allyson Felix
AllysonFelixRio2016.jpg
Bizitza
Izen osoaAllyson Michelle Felix
JaiotzaLos Angeles1985eko azaroaren 18a (36 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSanta Clarita (Kalifornia)
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Los Angeles Baptist High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
400 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua55 kilogramo
Altuera168 zentimetro

allysonfelix.com
Twitter: allysonfelix Musicbrainz: f5ab9e9c-3e97-42de-9957-95996df2ae23 IAAF: 182528 Olympic.org: allyson-felix Edit the value on Wikidata
Dominak
Atletismoa
Joko Olinpikkoak
2. lekua, zilarrezko domina Atenas 2004 200 m.
1. postua, urrezko domina Pekin 2008 Erreleboak 4x400 m.
2. lekua, zilarrezko domina Pekin 2008 200 m.
1. postua, urrezko domina Londres 2012 200 m.
1. postua, urrezko domina Londres 2012 Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko domina Londres 2012 Erreleboak 4x400 m.
2. lekua, zilarrezko domina Rio de Janeiro 2016 400 m
1. postua, urrezko domina Rio de Janeiro 2016 Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko domina Rio de Janeiro 2016 Erreleboak 4x400 m.
3. postua, brontzezko domina Tokio 2020 400 m
1. postua, urrezko domina Tokio 2020 Erreleboak 4x400 m.
Munduko txapelketa
1. postua, urrezko domina Hèlsinki 2005 200 m.
1. postua, urrezko domina Osaka 2007 200 m.
1. postua, urrezko domina Osaka 2007 Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko domina Osaka 2007 Erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko domina Berlín 2009 200 m.
1. postua, urrezko domina Berlín 2009 Erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko domina Daegu 2011 Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko domina Daegu 2011 erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko domina Daegu 2011 400 m.
1. postua, urrezko domina Daegu 2011 200 m.
1. postua, urrezko domina Pekin 2015 400 m.
2. lekua, zilarrezko domina Pekin 2015 Erreleboak 4x100 m.
2. lekua, zilarrezko domina Pekin 2015 Erreleboak 4x400 m.
3. postua, brontzezko domina Londres 2017 400 m.
1. postua, urrezko domina Londres 2017 Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko domina Londres 2017 Erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko domina Doha 2019 Erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko domina Doha 2019 Errelebo mistoa 4x400 m
Pista estaliko munduko txapelketa
1. postua, urrezko domina Doha 2010 Erreleboak 4x400 m.
Joko Panamerikanoak
1. postua, urrezko domina Sto Domingo 2003 Erreleboak 4x100 m.
3. postua, brontzezko domina Sto Domingo 2003 200 m.

Allyson Michelle Felix (Los Angeles, Estatu Batuak, 1985eko azaroaren 18a) estatubatuar atleta da, abiadura-probetan aditua eta hamaika domina olinpiko irabazi ditu. Felix da domina gehien irabazi duen emakumezko atleta, Marlene Otteyri aurreratuz: bederatzi zituzten biek Tokyo 2020 aurretik. Gainera, domina gehien eskuratu duen AEBetako atleta bihurtu zen 2020ko Udako Olinpiar Jokoak eta gero, Carl Lewisek hamar baititu.[1]

2018 amaieran ama izan zen, eta Nike kirol marka hari emandako dirua %70 murrizten ahalegindu zen, haurdunaldian eta ondoren errendimendua apalduko zitzaiolakoan. Felixek salaketa jarri zuen, eta Nikek atzera egin zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko azaroaren 18an jaio zen Los Angelesen, Kaliforniako (Estatu Batuak) herrian. Gaur egun bertan du oraindik egoitza.

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin, Atenasen (Grezia) egindako 2004ko udako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen. 200 metro lauko proban zilarrezko domina irabazi zuen, Veronica Campbell-Brown jamaikarraren atzetik.

Pekinen (Txinako Herri Errepublika) egindako 2008ko Udako Joko Olinpikoetan, zilarrezko domina lortu zuen 200 metro lauko proban, eta, berriz ere, Canmpbell-Brown Jamaikarraren atzetik. Joko horietan, baina, lehen urrezko domina irabazi zuen AEBetako taldearekin, 4x400 metroko errelebu-proban.

Londresen (Erresuma Batua) 2012ko Udako Joko Olinpikoetako abiadura-proba guztietan urrezko domina lortuko zituela espero zen, baina 200 metro lauetan, 4x100 metroko erreleboetan eta 4x400 metroko erreleboetan bakarrik lortu zuen. Lehiaketako proba nagusian, baina 100 metro lauak, bosgarrena baino ez zen izan, diploma olinpikoa lortu zuela.

2016ko Olinpiar Jokoetan 200 eta 400 metroetako probetan parte hartzea espero zuen, baina, hilabete batzuk lehenago, entrenamendu batean, txonkatileko lesioa esuki zuen. Hala ere, Rio de Janeiron (Brasil) 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, 400 metrotako finalean sartzea lortu eta bukaera oso estu batean zilarrezko domina lortu zuen Shaunae Miller-Uiborekin urrezko dominaren lehian egon eta gero. Urte berean Ameriketako Estatu Batuetako bi erreleboen parte izan zen. Bi probetan (4x100m eta 4x400m) urrezko domina lortu zuen eta 2 domin hauekin, atletismoan urrezko domin gehien dituen emakumea izatera pasa zen.

Tokyon (Japonia) 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, 400 metroetako finalean sartu zen eta 9. kaletik 49.46 segunduko denborarekin brontzea lortu zuen. Domin honekin, Carl Lewis-ekin berdindu zuen hamar domin olinpikoekin eta Marlene Ottey-rekin zuen berdinketa hautsi zuen. 4x400m-tako erreleboan ere partu hartu zuen Sydney McLaughlin, Dalilah Muhammad eta Athing Mu-rekin batera. Proba honetan lortu zuen bere 11. domin olinpikoa. Urrea lortu zuten eta Carl Lewis-en marka hautsi zuen.

Atletismoko Munduko Txapelketetan hemezortzi domina irabazi ditu, besteak beste urrezko hamahiru, pista estaliko Munduko Atletismo Txapelketan urrezko domina bat eta Panamerikar Jokoetan bi domina.

Marka hoberenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba Denbora (segundotan) Lekua Data
60 metro 7.10 Fayetteville, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak 2012ko otsailaren 12a
100 metro 10.89 Londres, Erresuma Batua Erresuma Batua 2012ko abuztuaren 4a
150 metro 16.28 Osaka, Japonia Japonia 2007ko abuztuaren 31a
200 metro 21.69 Oregon, Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak 2012ko ekainaren 30a
300 metro 36.23 Fayetteville, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak 2007ko otsailaren 9a
400 metro 49.26 Pekin, Txinako Herri Errepublika Txina 2011ko abuztuaren 29a
  • Infomazio guztia IAAFko profiletik hartuta.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Arratibel Gascon, Ainara. (2021-07-22). «Jokoen olinpoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).
  2. «Allyson FELIX | Profile» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]