Edukira joan

Amadeo I.a Espainiakoaren erregetza

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Amadeo I.a Espainiakoaren erregetza
Reinado de Amadeo I de España
1871 – 1873
Monarkia
bandera

armarria

Goiburua
Plus Ultra
Geografia
HiriburuaMadril
Ekonomia
DiruaPezeta
Kultura
Hizkuntza(k)Gaztelania
Historia
Amadeoren proklamazioa1871ko urtarrilaren 2a
Amadeoren abdikazioa1873ko otsailaren 11a
Aurrekoa
Espainiako behin-behineko gobernua 1868-1871
Ondorengoa
Espainiako Lehen Errepublika

Amadeo I.aren erregetza Espainiako historian monarkia parlamentarioa praktikan jartzeko lehen saiakera izan zen ("monarkia herrikoia" edo "monarkia demokratikoa", garai hartan deitu zen bezala), baina porrot entzutetsu batekin amaitu zen. Bi urte baino ez zituen iraun, 1871ko urtarrilak 2an Gorte Konstituziogileek Amadeo I.a errege izendatu zutenenik, 1873ko otsailaren 10era arte, abdikatu zuenean.

Porrotaren arrazoien artean aipatzen da errege berria Espainiara iritsi zen egunean bertan hil zen Prim jenerala Madrilen hil zela, hiru egun lehenago izandako atentatu baten biktima. Prim, errege berriaren balore nagusia izateaz gain, Alderdi Progresistako buruzagia zen, koalizio monarkiko-demokratikoaren indar politiko garrantzitsuenaM honen heriotzak Práxedes Mateo Sagasta eta Manuel Ruiz Zorrillaren arteko oinordekotzaren lehia ireki zuen, azken honek, azkenean, koalizio haren "deskonposizio traumatikoa" eragin zuena[1]. Mª Victoria López-Cordón historialariak adierazi zuen bezala, "Sostengatu behar zuten [indarren] desertzioak esperientzia ezinezko egin zuen"[2]. Bestalde, Amadeo I.aren monarkiak ez zuen lortu integratzea errege berriaren zilegitasuna aitortzen ez zuten eta euren proiektu politiko propioa defendatzen jarraitu zuten oposizioko talde politikoak — Errepublika, monarkia karlista edo monarkia alfonsista —.

Amadeo I.aren erregealdia Seiurteko Demokratikoaren (1868-1874) garaiaren zati da, 1868ko Iraultzarekin hasi eta Espainiako Lehen Errepublikarekin (1873-1874) amaitzen dena.

Erregearen aukeraketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1868ko Iraultzaren ostean errege bat aurkitzea barne arazo larria bihurtu zen, izan ere Elisabet II.a eraitsi zuten indar politikoak ez ziren ados jartzen nork ordezkatu behar zuen erabakitzeko: Montpensierreko dukea, unionistek; Fernando Saxonia-Coburgekoa, aurrerakoiek; eta baita nazioartekoa ere, Europako potentzia nagusien arteko lehia piztu baitzen (monarkiak guztiak), bakoitza bere lekuan "jartzeko". Espainiako gobernuak Leopoldo Hohenzollern-Sigmaringenkoa printze prusiarraren hautagaitza iragarri zuen, baina laster aurkitu zuen Napoleon III.aren ezezkoa, Prusiarekin erabateko lehian, gertuko mehatxutzat hartzen zuena Frantziarekin muga egiten zuten bi lurralde errege etxe bereko kideak buru izatea. Hemendik ere sortu zen 1870-1871ko franko-prusiar gerraren hasierarako aitzakia, eta honen emaitza prusiar garaipena izan zen (honen ondorioz Alemaniar Inperioa jaioko zelarik), Napoleon III.aren suntsipena eta Frantziako Hirugarren Errepublikaren aldarrikapena. Era berean, Napoleon III.a Antonio Orleansekoa Montpensierreko dukearen hautagaitzaren aurka agertu zen, Frantziako etxe dinastikoen (Bonapartetarren eta Orleanstarren) arteko antagonismoa zela eta; gainera, Montpensierren eta Borboien arteko familia-loturak (Isabel II.a suntsituaren koinatua zen) aukera hau Espainiako alderdi monarkiko-demokratikoek oso gutxi babestea eragin zuen. Geratzen zen hautagaitza bakarra Savoiako etxe italiarrarena zen, Primek bultzatua 1870eko udatik bere baliodun nagusi bihurtu arte[1][2].

1870eko azaroaren 16an, Gorte Konstituziogileek Amadeo Aostakoa, Viktor Emanuel II.a Italiakoa erregearen bigarren semea, aukeratu zuten Espainiako errege berri bezala, Amadeo I.a izenarekin; alde 191 diputatuk bozkatu zuten, kontra 100 (60, errepublika federalaren alde; 27, Montpensierreko dukearen alde; eta 8, Espartero jeneralaren alde) eta 19 abstentzio egon ziren[1][2][3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Bahamonde Magro, Angel.. (1996). España en democracia : el Sexenio, 1868-1874. (1. ed. argitaraldia) Información y Revistas, Historia 16 ISBN 8476793162. PMC 38930432. (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  2. a b c López-Cordón, María Victoria, 1942-. (1976). La revolución de 1868 y la I República. (1. ed. argitaraldia) Siglo Veintiuno Editores ISBN 8432302384. PMC 2797051. (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  3. Historia de España. Crítica ©2007-<2017> ISBN 9788484329176. PMC 180188063. (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]