Amathus

Koordenatuak: 34°42′45″N 33°08′31″E / 34.7125°N 33.1419°E / 34.7125; 33.1419
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amathus
Amathuseko Agora.
Datuak
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaLimasolgo barrutia
Community of Cyprus RepublicAyios Tykhonas
Koordenatuak34°42′45″N 33°08′31″E / 34.7125°N 33.1419°E / 34.7125; 33.1419
Map
Historia
GaraiaK.a. 1100
Uztea1191
KulturaZipretarrak
Altitudea35 m

Amathus (antzinako grezieraz: Ἀμαθοῦς) antzinako hiria eta Zipreko antzinako errege hirietariko bat izan zen K.a. 300 arte. Gaur egun, hondakin ikusgarriak daude hegoaldeko kostaldean Agios Tychonasen aurrean, hegoaldeko kostaldean, Larnakatik 40 kilometrora mendebaldean eta Limasoletik 10 kilometrora ekialdean. Afroditaren gurtza zaharreko santutegia Zipreko, bere aberriko, bigarren garrantzitsuena izan zen Pafosekoaren ondoren[1].

Arkeologia lanak duela gutxi berritu egin dira eta aurkikuntza ugari Limasoleko museoan erakusgai daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazkera eteozipretarra.

Amathus hiriaren sorrera mitoaren eta arkeologiaren bidez azaltzen da[2].

Mitoen inguruko baieztapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologiaren arabera Cinyras heroiak fundatu zuen hiria eta bere amaren izena jarri zion, Amathous. Plutarkoren arabera, Teseok Amathousen utzi zuen Ariadna eta honek haurra izan zuen bertan. Erditzean ordea Ariadna hil egin zen eta Amathousen hilobiratu zuten[3]. Amathousiarrek leize sakratua deitzen zioten Ariadnaren omenez zegoen aldareari. Beste kondaira heleniar batek Heraklesen seme batek sortu zuela dio eta Herakles bera ere gurtu izan zen hirian.

Antzinako iturriek diote Amathuseko biztanleak autoktonoak zirela, pelasgotarrak izatez[4], eta grezierazkoak ez diren hizkuntzaren idazkiak (Eteozipreraz) aurkitu izanak hori baietzatzen du. Idazkera zipretarrak Brontze Aroaren amaierararte iraun zuen Egeoaldeko munduan, K.a. IV. menderarte hain zuzen ere.

Amathuseko hondarrak itsasertzean.

Amathus kostaldeko labarren gainean eraiki zen eta itsas-portu naturala zuen. Berehala handitu zen eta hainbat hilerri eraiki behar izan zituzten. Eubeako greziarren K.a. X. mendeko keramika aurkitu da. K.a. VIII.mendean jauregia eta itsas-portua eraiki ziren eta greziarrekin eta Ekialde Hurbilarekin merkataritza sareak eratu zituen. Heleniarrentzako Afroditaren omenezko tenplua eraiki zen labarren gainean eta Afrodita Amathusia jaikosaren ondoran Afroditos izeneko gizon bizarduna ageri zen[5]. Indusketa arkeologikoetan Afroditaren tenpluaren azken fasea aurkitu zen, K.a. I. mendekoa. Dirudienez bertan Adonia jaialdia ospatzen zen; atletek basurdeak harrapatzen zituzten eta Adonisen ohoretan dantza eta abestu egiten zuten.

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeologiaren esanetan giza jardueraren aztarnak K.a. 1100 urtean hasten dira, Burdin Aro goiztiarrean[6]. Asiriako Asarhaddon erregearen tributo zerrendatan (K.a. 668) Amathus hiria Kartihadasti hiriarekin (fenizieraz "hiri berria") identifikatzen da[7]. Feniziarrekiko harreman estuak izan zituen eta uko egin zion Salaminako Onesilus greziazalearekin bat egiteari. Onesilusek Amathus setiatu zuen baina amathustarrek harrapatu eta exekutatu egin zuten[8].

Zipreko erreinuen garaian Amathus erreinu aberatsa eta populazio handikoa izan zen. Nekazaritza eta artzaintza oparoak zituen eta Kalavasosen ipar-ekialdean kobre meategiak zituen[9].

Aro heleniarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. V. mendeko hilkutxa.

K.a. 385-380 inguruan Salaminako Evagoras I.a heleniarzaleak Kition eta Soli erreinuekin bat egin eta Amathus anexionatzen saiatu zen[10]. Alexandro Handiaren ondoren ere hiriak anexionatua izateari eutsi zion baina Seleuko I.a Nikator jeneralari ostatu ematera behartu zuten[11]. Ordurako hiriaren garrantzia politikoa amaiturik zegoen baina Adonia tenpluko Afrodita Amathusiaren ospeak jarraitu zuen, baina erromatarren garaian ere.

Oraindik mantentzen dira Amathusko azken basileoaren (Androkles) bi semeen (Orestes eta Andragoras) eskulturetako oinarriak. Eteozipreraz eta grezieraz idatzita daude izenak.

Amathusen gainbehera K.a. 170-160 urtean Argosi egindako opariekin neurtzen da sarritan; Kition eta Salaminak 208na drakma eman zizkioten, Kourionek 172, Pafosek 100 eta Amathusek 40 drakma baino ez. Dena dela honekin bat ez dator Amathus garai hartan altxatutako eraikin berri garrantzitsuen aurkikuntza, balneiona, bainua, gimnasioa eta Akropiloisa gotortzeko egiturak, tartean dorre berri bat[12].

Erromatarren aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek lau eskualde administratibotan banatu zuten Zipre eta Amathus eskualde horietako baten hiriburua izan zen. K.o. I. mendean tenplu erromatar bat eraiki zen aurrez zegoen helenistiko baten gainean. Tenplua oso garrantzitsua izatera iritsi zen, garai hartan Amathusiar izena zipretar izenaren sinonimo gisa erabiltzerainokoa.

Bizantziar aroa eta Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV. mendean Amasus apezpiku kristauaren egoitza bihurtu zen eta Bizantziar Arorarte hiri oparoa izan zen. Apezpiku hauen artean Heliodorus 451. urtean Kaltzedoniako kontzilioan izan zen eta Alexandro 787. urtean Nizeako II. kontzilioan. Egiptoko Sinaiko Santa Katalina monasterioko VII. mendeko monje ezagunena izandako Anastasius Sinaita Amathusen jaio zen. 649an arabiarrek Zipre erasotu zutenean ihes egin eta Sinain monje bihurtu zen[13].

Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1191. urtean Zipre eskuratu zuenean Amathusen amaiera iritsi zen eta erabat despopulatu zen. Hilobiak harpilatu zituzten eta etxe politetako harriak Limasolen eraikin berriak altxatzeko erabili ziren. Beranduago, 1869an Amathuseko harri bloke ugari Suezko kanala egiteko erabili ziren.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amathusen ondoan, kostaldetik barnealdera sartuta Agios Tychonas herria sortu zen. Amathuseko Tychon apezpiku santuaren izena darama. Limasol hiriaren zabalkunde turistikoak Amathusen hondarrak arriskuan jarri ditu eta jakina hotel batzuk Amathuseko nekropoliaren gainean eraiki direla.

Indusketa arkeologikoak eta aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akropoliseko kutxa handia.

Amathus ia erabat desagertu da. Harresiaren zati batzuk eta akropoliseko harrizko kutxa handia baino ez dira gelditzen[8], K.a. VI.mendekoa. Antzeko beste kutxa bat Louvre museora eraman zen 1867an. 1'85 metrotako altuera du eta 14 tona pisatzen ditu. Harrizko pieza bakarrean eginda dago eta lau helduleku ditu, zezenen irudiak dituztenak. 1870. hamarkadan Luigi Palma di Cesnola Estatu Batuetako konsulak Amathuseko nekropolian indusketak egin zituen (Zipreko beste toki askotan bezala) eta objetu gehienak New Yorkeko Metropolitan Museum of Art museorsa eraman zituan, batzu Londresko British Museumean daude. 1927-1931 artean suediarrek Zipre osoan zehar espedizio arkeologiko garrantzitsua egin zuten eta Amathusen ere izan ziren indusketak egiten.

1980. urtean Zipre eta Frantziaren artean elkarlanean indusketak hasi ziren eta oraindik ere aurrera jarraitzen dute. Akropolisa, Afroditaren tenplua, agora, hiriaren harresiak, basilika eta kaia induskatu dituzte. Agoran espiralekin apainduriko marmolezko zutabeak daude eta harlauza karratu handiak. Hiriaren kostaldeko eremuan basilika kristau goiztiar bat dago eta harri erdi-preziatuz apainduriko zorua dauka. Tenplura daraman aldapan heleniar garaiko hainbat etxeren aztarnak aurkitu dira. Hiriaren mutur bietan akropoleisak daude eta hilobi ugari aurkitu dira, asko ukitugabeak.

Greziar-feniziar garaiko terrakotazko opariak dituzten bi santutegi aurkitu dira baina Adonis eta Afroditaren aldareak identifikatu gabe jarraitzen dute oraindik[8].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Burkert, Walter. (1985). Greek Religion. John Karageorghis, La grande déesse de Chypre et son culte, 1977, 153 or..
  2. T. Petit. (1999). Eteocypriot myth and Amathousian reality. JMA 12, 108-20 or..
  3. Plutarch. vita of Theseus (20.3-.5),. citing the lost text of an obscure Amathusan mythographer, Paeon..
  4. Catling, Hector William. (1996). Amathus. Oxford Classical Dictionary (3.edizioa). Oxford: Oxford University Press ISBN 0-19-521693-8..
  5. Saturnalia III. 8. Hesychius s.v Ἀφρόδιτος. Catullus 68, 51, calling the Amathusian Aphrodite duplex, confirms the attribution to Amathus..
  6. Aupert, Pierre. (1997-11-01). «Amathus During the First Iron Age» Bulletin of the American Schools of Oriental Research 308: 19–25.  doi:10.2307/1357406. ISSN 0003-097X. (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  7. E. Oberhummer. (1902). Die Insel Cypern. , 13-14 or..
  8. a b c Myres, John Linton. (1911). Amathus. In Chisholm, Hugh (ed.). Encyclopædia Britannica. 1 (11th ed.). Cambridge University Press., 783 or..
  9. Ovidio. (1767). Metamorphoses. , 220, 227. 531. or..
  10. Diodorus Siculus xiv. 98. .
  11. Diodorus Siculus xix. 62. .
  12. Papantoniou, Giorgos. (2012). Religion and Social Transformations in Cyprus. From the Cypriot Basileis to the Hellenistic Strategos. Brill, S. 221 or..
  13. A. Binggeli, 'Anastasius of Sinai' in D. Thomas (ed.) et al., Christian-Muslim Relations. A Bibliographical History. Volume 1 (600-900). Brill 2009, pp. 193-202; K.H. Uthemann, 'Anastasius the Sinaite' in A. Di Berardino, Patrology: the Eastern fathers from the Council of Chalcedon (451) to John of Damascus (+750). Cambridge 2006, 313-331..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]