Amiano Martzelino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amiano Martzelinoren Accursiusen edizioaren azala (Augsburgo, 1533).

Amiano Martzelino (latinez Ammianus Marcellinus IV. mendean Erromatar Inperioaren gainbehera eta desegitea bizi eta kontatu zuen erromatar historialaririk garrantzitsuena da.

330 eta 335 artean jaio zela uste da, Antiokian finkatutako greziar jatorriko familia aberats batean. Bere burua soldadu bat eta greziar bat bezala definitzen zuen, bere jatorriaz eta Protectores Domestici zeritzenetan armadatik pasa izanagatik harro zegoelako. Hala, Ursizinoren agintepean egon zen Nisibiseko gotorlekuan, pertsiar mugaren ondoan, 353tik. 355ean Ursizinorekin batera joan zen Galian Klaudio Silvanoren aurkako kanpaina batera, bere burua enperadore izendatu zuena. Kanpaina honek hurrengo urterarte iraun zuen, une horretan ekialdeko mugara itzuli zelarik. Han, azken unean ihes egin zuen Amidako gotorlekutik (Diyarbakir) bere emaztearekin batera tokia Sapor II.aren tropek hartu zutenean. Amianok Konstantzio II.a enperadorearen mesedea galdu zuen bere nagusia zen Ursizino zorigaitzean erori zenean, baina bere aurreko ospea eta postua berreskuratu zituen Konstantzio II.a hil eta Juliano Apostata tronuratu zenean.

Amiano Martzelinok bere lanetan Julianori botatzen dizkion lore ugariek historialariak enperadore honi zion miresmena frogatzen dute. Enperadorearekin batera joan zen alamanen aurkako kanpainetara eta 363ko Pertsiaren aurkako espediziora. Grezia eta Egipto bisitatu ondoren, Martzelino berriz finkatu zen Antiokian 371n, non hurrengo zazpi urteetan bizi izan zen. 378an Erromara joan zen, eta behin betiko han geratu zen bizitzen, non geratzen zitzaizkion urteak bizi izan zen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere Res Gestarum Libri XXXI (sarritan Historiak deitua) lana Erroman idazten hasi zen, hasiera batean Kornelio Tazitoren lanen jarraipen bezala, prosa erritmikoan, nabarmengarria latina bere jaiotza hizkuntza ez zela kontutan hartuta. Bere lanek Inperioan 96an Nerva tronuratu zenetik Valente enperadorea Adrianopoliseko guduan 378an hil zen arte gertatu ziren gertakizun guztiak biltzen dituzte, 31 liburukitan banatuta, horietatik lehen 13ak galdu egin direlarik. Horren ondorioz, soilik azken liburukiak ezagutzen dira, 353 eta 378 arteko epea kontatzen dutenak.

Lana, latinez idatzia bere hedapena errazteko (Martzelinok, ohi, grezieraz idatzi eta hitzegiten zuen) ospe handia eman zion Inperio guztian, bereziki Erroman eta Antiokian. Erreferentziazko egile bezala VI. menderarte iraun zuen, Erdi Aroan ahaztua izan zelarik. Galdutako zatiak gora-behera, Martzelinoren Historiak lana derrigorrezko erreferentzia lantzat hartzen da, ia bakarra izateagatik, Konstantzio II.aren azken gobernu urteak, Juliano, Jobiano, Valentiniano I.a eta Valenteren erregealdiak eta Grazianoren lehen urteak ulertzeko, behe Erromatar Inperioaren errealitate politiko eta sozialaren, bere gainbeheraren eta honen arrazoien irudikapen bat ematen duena (gainbehera honen ardura, egileak, biztanleriaren utzikeria, desohorea eta norberekoikeria egozten diolarik), baita barbaro herri askoren antolaketa politiko eta militarrarena ere (hunoak eta godoak barne). Era berean, Amiano Martzelinok bere lanetan uneko egoerak Erromari ekarriko zizkion ondorio lazkarriak ikusarazten ditu, Alariko I.aren arpilaketa kasu, historialariaren heriotzaren ustezko datatik pare bat hamarkadatara gertatu zena, garaikideek ordurarte ezagutzen zen munduaren amaiera bezala ikusi zutena. Amiano Martzelino jentila zen, eta ez zuen oso gogoko kristautasuna, eta, beraz, litekeena da bere ikuspegiak beranduago kristautasuna Erromaren erorketaren erruduntzat ikusi zutenen artean eragin izana, San Agustin bera ere zailtasunetan jarri zuen ideia.

Ez da ezagutzen bere heriotzaren data zehatza. Bizirik zirauela uste daitekeen azken urtea 391 da, Sexto Aurelio Viktor aipatzen baitu Erromako prefektu bezala, nor kargu horretara urte horretan iritsi zen. Ziuraski 400 inguruan hil zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Amiano Martzelino