Amos Tutuola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amos Tutuola
Bizitza
Jaiotza Abeokuta1920ko ekainaren 20a
Herrialdea  Nigeria
Talde etnikoa Joruba
Heriotza Ibadan1997ko ekainaren 8a (76 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea eta eleberrigilea

Amos Tutuola (Abeokuta, Nigeria, 1920ko ekainaren 20a - Ibadan, Oyo, Nigeria, 1997 ekainaren 8a) nigeriar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora labur batez joan zen eskolara. Gaztetan kobrearen galdaketan lan egin zuen, Laosko gobernuaren zerbitzura, eta gero Nigeria Irratiaren biltegi batean zaindari aritu zen, Ibadanen. Bigarren Mundu Gerran, Britainia Handiko Aireko Armadan jardun zuen.

1952an, Nigeria Britainia Handiaren kolonia zela, "Palma-ardoaren edalea" eleberria argitaratu zuen, eta jende askoren arreta erakarri zuen bere fantasia eta originaltasunagatik. Nigeriar literatura, poesia eta haur-ipuinen halako nahasketa bat da, palma-ardoa zerbitzatzen zion pertsona hil zenean, hura aurkitzeko hamaika proba gainditu behar dituen heroi mitiko baten gorabeherak kontatzen dituena. Eleberri haren ondoren, beste zenbait obra idatzi zituen: "Nire bizitza espirituen basoan" (1954); "Simbi eta oihan beltzeko satiroa" (1955); "Afrikar ehiztari adoretsua" (1958); "Urrutiko hiriko sorgina" (1962).

Tutuola herri-kontakizunetan oinarritzen da bere narrazioak sortzeko: ahozko tradizioa afrikar kulturen historiaren barruan topatzen da literaturarekin. Magiaren goraipamenak eta mitoaren tratamenduak halako freskotasun eta originaltasun berezi bat ematen diote, gainera. Tutuolaren obra joruberaz (Nigeriako hizkuntza ofiziala) eta ingelesez idatzia dago. Bere herrikide eta etnia-kide Wole Soyinka idazlearen arabera, 1986ko Literaturako Nobel Saria, Amos Tutuolaren obra Afrikako kulturak XX. mendeko literaturari eginiko ekarpenik handienetako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]