Américo Tomás
Américo de Deus Rodrigues Tomás (Lisboa, 1894ko azaroaren 19a - Cascais, 1987ko irailaren 18a) portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo presidentea izan zen 1958tik 1974ra.
Itsas-Armadako kide izan zen eta kontralmirante maila lortu zuen. 1944tik 1958ra Itsas Armadako ministro izan zen eta 1958ko maiatzean errepublikako lehendakari hautatu zuten. Hala ere, benetako boterea António de Oliveira Salazar lehen ministroak izan zuen.
1968an Tomásek Salazar gaixoa kargutik kendu eta Marcello Caetano izendatu zuen lehen ministro. Erregimeneko burugogorren ordezkari bihurtu zen eta Caetanoren erreformak geldiarazi zituen.
Krabelinen Iraultza 1974an gailendu zen eta Tomás Brasilen erbesteratu zen. 1978an Portugalera itzuli ahal izan zen.