Mário Soares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mário Soares
Mário Soares (2003) portrait.jpg
Europarlamentaria


Minister of Foreign Affairs

1977ko urriak 12 - 1978ko urtarrilak 30
Portugalgo lehen ministroa

1983ko ekainak 9 - 1985eko azaroak 6
Francisco Pinto Balsemão - Aníbal Cavaco Silva
Portugalgo presidentea

1986ko martxoak 9 - 1996ko martxoak 9
António Ramalho Eanes - Jorge Sampaio
Bizitza
Jaiotza Lisboa1924ko abenduaren 7a
Herrialdea  Portugal
Heriotza Lisboa2017ko urtarrilaren 7a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Maria Barroso
Hezkuntza
Heziketa University of Lisbon
Hizkuntzak portugesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Enplegatzailea(k) University of Rennes 2 - Upper Brittany  (1970 -  1972)
Jasotako sariak
Kidetza Academia Brasileira de Letras
Sinesmenak
Erlijioa unknown value
Alderdi politikoa Alderdi Sozialista
AssinaturaMárioSoares.svg

Mário Alberto Nobre Lopes Soares (Lisboa, 1924ko abenduaren 7a - Ibidem, 2017ko urtarrilaren 7a) portugaldar politikaria izan zen, bitan Portugalgo lehen ministro eta 1986-1996 bitartean presidentea izan zena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abokatua da lanbidez, eta Portugalen diktaduraren aurka borrokan ari izandako askoren abokatu izan zen. 1952tik 1960ra Portugalgo alderdi sozialdemokratako buruetako bat eta diktaduraren aurkako ekintza eta jarduera askoren bultzatzaile izan zen. 1968an atxilotu eta São Toméra erbesteratu zuten, baina urte hartan bertan itzuli zen Portugalera Marcelo Caetanok Salazarren ordez aginpidea eskuratu zuenean. 1970ean Parisa erbesteratu behar izan zuen.

1973an Portugalgo Alderdi Sozialista (PSP) sortu zuen Alemanian. 1974ko apirilean, diktadura erori eta berehala, Portugalera itzuli zen. Kanpo Harremanetako ministro izendatu zuten behin-behineko gobernuan, eta ordu arte Portugalen kolonia izandakoen burujabetasuna negoziatu zuen. 1975eko eta 1976ko hauteskundeetan bere alderdiak botoen gehiengoa eskuratu zuen, eta Soares lehen ministro izendatu zuten. Militarren eragina gutxitzen etaAlderdi Komunista baztertzen saiatu zen. 1976an Alderdi Sozialistako idazkari nagusi izendatu zuten. 1977an, Kanpo Harremanetako ministro izendatu zuten berriro ere. 1978an koalizio-gobernu bat egin behar izan zuen kontserbadoreekin, eta, haiek laguntza ukatu ziotenean, gobernua utzi behar izan zuen.

1979ko hauteskundeak galdu zituen, baina 1983an lehen ministro hautatu zuten, eta kargu hori izan zuen 1985 arte. Errepublikako lehendakaria izan zen 1986-1996 bitartean. 1996. urtean, lehendakaritzako hauteskundeetan, Aníbal Cavaco Silva sozialdemokrata irten zen lehendakari[1], eta Soaresek kargua utzi behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mário Soares Aldatu lotura Wikidatan