Aníbal Cavaco Silva

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aníbal Cavaco Silva
Cavaco Silva 2007.jpg
Member of the Assembly of the Republic


Ministry of Finance


113. Portugalgo lehen ministroa

1985eko azaroak 6 - 1995eko azaroak 28
Mário Soares - António Guterres
19. Portugalgo presidentea

2006ko martxoak 9 - 2016ko martxoak 9
Jorge Sampaio - Marcelo Rebelo de Sousa
Bizitza
Jaiotza Boliqueime1939ko uztailaren 15a (78 urte)
Herrialdea  Portugal
Familia
Ezkontidea(k) Maria Cavaco Silva
Hezkuntza
Heziketa Technical University of Lisbon
University of York
Hizkuntzak portugesa
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Universidade Nova de Lisboa
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Sozialdemokrata
Signature Aníbal Cavaco Silva-edit.svg

Aníbal Cavaco Silva (Boliqueime, Loulé, 1939ko uztailak 15) portugaldar politikaria da. 2006tik Portugalgo presidentea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi Sozialdemokratako (PSD) kide egin zen 1974an, eta finantza-ministro izendatu zuten 1980an, Sa Carneiroren agintepean. Diputatu ere izan zen sasoi berean, PSDren zerrendetan hautatua. 1985ean, Lehen ministro kargua bereganatu zuen, Alderdi Sozialistarekiko koalizioa hautsi ondoren. 1987an, gehiengo osoz irabazi zituen hauteskundeak, eta berriro hautatu zuten gobernuburu, baita 1991n ere. Portugalgo alor publikoko zenbait sektore (garraioak, finantzak) pribatizatu zituen agintean izan zen garaian, betiere Europar Batasunera biltzeko baldintzak betetzeko asmoz. 1996an, Jorge Sampaio sozialistak lehendakaritzako hauteskundeak irabazi ondoren, aldi baterako erretiratu egin zen politikatik.

2006ko presidentetzarako hauteskundeak lehenbiziko itzulian irabazi zituen, botoen %50,8 eskuraturik, Manuel Alegre eta Mario Soares ezkerreko hautagaien aurretik[1]. 2011ko hauteskundeetan ere garaile irten zen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aníbal Cavaco Silva Aldatu lotura Wikidatan