Anastasia Nikolaevna Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anastasia Nikolaevna Errusiakoa
Grand Duchess Anastasia Nikolaevna.jpg
Bizitza
Jaiotza Petergof1901eko ekainaren 18a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Jekaterinburg1918ko uztailaren 17a (17 urte)
Hobiratze lekua San Petersburgoko katedrala
Heriotza modua gizahilketa: fusilamendua
Familia
Aita Nikolas II.a Errusiakoa
Ama Alexandra Feodorovna
Anai-arrebak
Leinua Romanov dinastia
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Santutegia
Uztailaren 17
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Errusiar Eliza Ortodoxoa
Anasig-1-.gif

Anastasia Nikolaevna Romanova (errusieraz: Великая Княжна Анастасия Николаевна Романова, Velikaya Knyazhna Anastasiya Nikolayevna Romanova; San Petersburgo, 1901eko ekainaren 18aJekaterinburg, 1918ko uztailaren 17a) Errusiako Dukesa Handia izan zen. Nikolas II.a azken zarraren eta bere emaztearen Alexandra Fiodorovnaren alabarik gazteena izan zen.

Olga, Tatiana eta María, hirurak Dukesa Handiak, bere ahizpa nagusiak izan ziren eta Alexis Nikolayevich Romanov, Errusiako zarevicha bere anaia gaztea izan zen.

Anastasia, bere familiarekin batera, boltxebikeen polizia sekretuak hil zuen 1918ko uztailaren 17an.

Kondairak denbora luzean zioen Anastasia bizirik zegoela eta Errusiako Iraultzatik bizirik irten zela. XX. mende osoan indar handia izan zuen zurru-murru horrek eta inpostore askok printzesa zirela aldarrikatu zuten. Inpostoreetatik famatuena Anna Anderson izan zen baina nahiz eta Anastasia ezagutu zuten pertsona askok bere alde agertu, Andersonen zapi eta ileari egindako DNA probek Dukesa Handiarekin ez zeukala inolako ahaidetasunik frogatu zuten.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anastasia Nikolaevna gregoriotar egutegiko 1901eko ekainaren 18an jaio zen San Petersburgon, Errusian. Anastasia jaio zenean, bere gurasoak eta etxekoek kamusaturik sentitu ziren laugarren alaba zelako. Bere aita, Nicolas II.a zarra, ez zen zuzenean bere alaba berria ikustera joan, ibilaldi bat egitera joatea erabaki zuelako. Kostatu zitzaion onartzea ez zuela gizonezko oinordeko bat izango. Jaioberriak Anastasia izena jaso zuen, “berpizte” esan nahi duen izen kristau bat, oso erabilia ortodoxoen artean.

Bere noblezia-titulua, itzulpen literal batean, “Printzesa Handi” izango zen. Batzuetan Anastasia Gorentasun Inperial bezala aipatzen da, Europako beste printzesak baino maila altuagoa zeukalako... Beste printzesak Gorentasun Errealak besterik ez ziren. Zarraren alabak ahal izan zen modurik soilenean heziak izan ziren. Ohe gogor tolesgarrietan lo egiten omen zuten, bururdirik gabe, gaixorik zeudenean salbu. Dutxa hotzak hartzen omen zituzten goizetan eta haiengandik espero zen bere logelak beti garbi eta ordenatuak egotea eta joskintzara dedikatzea gero, haien joste-lanak karitate aktoetan saltzeko.

Etxeko bizilagun gehienak, zerbitzariak kontuan hartuta, Anastasia Nikolayevna deitzen zuten eta ez zuten bere “ Printzesa Handi” titulua egunerokotasunean erabiltzen. Askotan bere izenaren bertsio frantses “Anastasie” edo errusiar goitizenekin “Nastia", "Nastás", o "Násteñka" erabiltzen zuten. Beste goitizenak "Málenkaya", “gazteena” eta "shvíbzik", "iratxo" o "deabrutxo" esan nahi duena.

Oso haur kementsua izan omen zen. Altueraz motza eta pixka bat pipor, mozkote, begi urdinekin eta ile gorrixka zuen horia ia-ia. Horrelaxe deskribatzen zuten dokumentuek. Margaretta Eagar-rek, lau Dukesa Handien irakastetxeak, aipatu zuen behin Anastasia ezagutu zuen izaki zoragarriena zela. Sarritan deskribatzen da neskato bikain eta talentu handikoa bezala. Anastasiak ez omen zekien ikasketa orduetako murrizketak onartzen. Bere tutore bik, Pierre Gilliard eta Sydney Gibbes-ek horrelakorik baieztatu zuten. Gibbes, Gilliard eta ohorezko damak Lili Dehn eta Anna Výrubova oso haur bizidun, bihurria eta talentu handiko aktore bat bezala deskribatu zuten. Bere iruzkinak, argiak eta zorrotzak, sentikortasuna zauritu egiten zuen sarritan.

Dokumentu asko daude Anastasia gaztearen portaeraren inguruan, batzuetan onartezinaren muga-mugan, garai hartako ohituren ikuspegitik onargaitzak.

Gleb Botkinen arabera, Jevgeni Botkin mediku errealaren semea, familia inperiala hil eta gero, Jekaterinburgen, Anastasia “bihurrikeria eta familiaren ekintza zigorgarri gehienen arduraduna izaten zen, alderdi horretan benetako jeinu bat zelako”. Anastasia askotan saiatzen omen zen zerbitzariei ziria sartzen edo bere tutoreekin txantxak egiten, adibidez zuhaitz batera igotzen eta jaisteari uko egiten, haur hezkuntzako portaera tipikoa adierazten. Edo bere ahizpa Tatianari elurrezko bola bat jaurtitzen, urrean etzanda uzteko nahikoa indarrarekin.

Lehengusina urrun batek, Nina Gueórguiyevna printzesak, errepikatzen zuen Anastasia “deabrua bezain izugarria eta nazkagarria zela” eta bere jolasetan lagunei ziria sartzea, jotzea eta atzamarkatzea gustatzen zitzaiola. Anastasia irainduta sentitzen zen Nina bera baino altuago zelako nahiz eta gazteagoa izan.

Bere ahizpak baino gutxiago kezkatzen zen bere itxuraz eta irudiaz. Hallie Erminie Rives, AEBetako idazle ospetsuak, diplomatiko baten emazteak, askotan azaltzen zuen nola ikusten zuen Anastasia gaztea, hamar urtekin, txokolatezko bonboiak jaten kezkatu barik bere operako eskularru zuri eta luzeak kentzean, Operaren Etxean, San Petersburgon.

Anastasia eta bere ahizpa, Maria “Bikote txikia” bezala ezagunak ziren familian. Biak logela partekatu zuten, sarritan soineko berdinaren bariazioa janzten zuten eta denbora gehiena elkarrekin egoten ziren. Bi ahizpa nagusiak, Olga eta Tatiana, logela partekatzen zuten eta “Bikote handia” deitzen zieten. Lau ahizpek beraien gutunak OTMA akronimoaren sinatzen zituzten, lau izenen inizialak biltzearen emaitza.