Ula Iruretagoiena
| Ula Iruretagoiena | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bilbo, 1979 (46/47 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Lan nabarmenak | |
| Kidetza | Aldiri. Arkitektura eta abar Udako Euskal Unibertsitatea |
Ula Iruretagoiena Busturia (Bilbo, 1979). Arkitekto hirigilea eta Arkitekturan doktorea da. Donostiako Arkitektura Eskolan irakaslea da,[1] Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Sailean. Bere ikerketa lerro nagusiak lurraldea, politika, hezkuntza pedagogiak eta harreman afektiboak dira. Hiria eta bestelako politikak: logika komunitarioa (Tabakalera, 2014)[2] argitaralpenaren egilea da. Hezkuntza, Hiria, Dibertsitatea ikerketa taldearen zuzendaria eta Aldiri aldizkarian erredakzio-kontseilukide da.[3]
Arkitekto ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean bukatu zituen arkitekturako ikasketak Donostiako Arkitektura Eskolan. Geroago bere ikerketetan hausnarketa egin du arkitekturak espazioen materializazioaren bidez izan dezakeen eraldatzeko gaitasunaz. Zein da lurraldearen antolakuntzak herri baten identitatearen eraketan, lurraldetasunean, joka dezakeen papera? Alegia, dimentsio politikoa azterzea arkitekturaren eragin-eskala guztietan.[1]
Aldiri aldizkariaren sortzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki hartako parte-hartzaileen artean zeuden Iruretagoiena eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Kepa Iturralde, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, Ander Gortazar eta Anartz Ormaza. Geroago ere kidea aldizkariko erredakzio-kontseiluan.[4]
Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[5] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[6] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[7]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[8]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldiri aldizkarian gutxienez 12 artikulu idatzi ditu.[9] Beste 10 baino gehiago aurkitu daitezke nazioarteko forotan.[10]
- “Resisting The Demolition Of Basque Frontons In Euskadi” Ibon Salaberriarekin. The Funambulist 16 Proletarian Fortresses (Mar-Apr 2017)[11]
- “Mugaren gorpuzkerak. Corporalización de la frontera. The Embodiment of Boundaries” A Fine Line: Scenarios for bordering, 78-92, 2017.[12]
- “Building relationships: A Strategy for Resilience”AIARG Conference 2016, Cork Irland-Eire.
- Hiria eta Bestelako Politikak II: logika komunitarioa[2]
- “Trans-hirigintza eta herri eraikuntza” Igor Ahedo-rekin Aldiri. Arkitektura eta Abar. Komunitaterako Hirigintza, 2014, 4, 18-20. Udako Euskal Unibertsitatea.[13][14]
Berritzailea da Kultura afektiboaren arkitekturaz 2019an Jakin aldizkarian argitaratu zuen artikulua.[3]
| « | Mundua hankaz gora jarri duen [Koronabirus] zomorroa oso arkitektonikoa da, eta espazioei begira jarri gaitu. Bestelako espazioetan erabilgarria den gogoeta hezkuntza espazioetarako ere baliogarria dela esan genezake: espazioen antolaketak malgutasuna izan behar du aurreikusi gabeko egoerak jasateko (gaur eguneko pandemia eta etor daitekeena). | » |
—Ula Iruretagoiena[15] | ||
Lan eraiki nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira arkitekto moduan Iruretagoienak burutu dituen proiektu nagusiak:[1]
- Zazpi Landako parkea, Zorrotza, Bilbo. Bilboko Udala,2012-2015.
- EHUko Leioako Bizkaiko Campusean espazio publikoen plana eta objektu publikoen eraikuntza, 2014.
- NIZU bulegoak, Donostia 2014,
- Bilboko Errekalde auzoaren espazio publikoen berrantolatzeko plana, Errekaldeberriz auzo elkartearekin batera, Bilbo, 2012
- Nabarnizko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra, 2012-2018.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Ula Iruretagoiena Busturia - Arkitektura Saila - UPV/EHU» arkitekturasaila (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ a b Iruretagoiena, Ula. (L.G. 2015). Hiria eta bestelako politikak. 2, Komunitate logika = Ciudad y otras políticas. 2, La lógica comunitaria. Tabakalera ISBN 978-84-608-2666-8. PMC 1122991911. (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ a b «Ula Iruretagoiena Busturia - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ «Kepa Iturralde: "Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena" :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ «Ula Iruretagoiena Busturia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ Iruretagoiena, Ula. (2020). «Google Acadèmic» scholar.google.com (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ (Ingelesez) «The Funambulist 16 (Mar-Apr. 2018) Proletarian Fortresses» THE FUNAMBULIST MAGAZINE (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ Scenarios for bordering conditions : a project for I International Architecture Biennial, Donostia, Mugak, 2017. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-84-697-8692-5. PMC 1107207796. (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ Ahedo, Igor; Iruretagoiena, Ula. (). Trans-hirigintza eta herri-eraikuntza. Udako Euskal Unibertsitatea PMC 932812014. (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ Trans-hirigintza eta herri eraikuntza (Deskargatu). ALDIRI - UEU.
- ↑ «Ula Iruretagoiena: "Coronavirusa oso arkitektonikoa da, eta espazioei begira jarri gaitu” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (kontsulta data: 2020-06-01).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ula Iruretagoiena. Google Scholar. (10 artikulu zientifiko arkitekturaz-eta)
- Aldiri bloga (UEU)
- Arkitektura Hiztegia (EHUren zerbitzarian,
TikiWikiMediaWiki pean)