2011ko urrian Doktoretza eskuratu zuen, Tamaño, proporción y escala en arquitectura (euskaraz: «Tamaina, proportzioa eta eskala arkitekturan») doktore-tesia aurkeztuta (Manuel Iñiguez irakaslearen zuzendaritzapean). Geroago, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak argitaratu zuen lan hori.[4][5]
Hirigintzan hizkuntzak duen egoera ere kontuan hartu behar dela defenditu du hainbat forotan.[7]
«
Antza, hirigile gehienentzat eraikinek eta naturak soilik osatzen dute ondarea. Hirigintza-planak gelditu edo eraldatu izan dira Igeldoko igeltxoagatik (Donostiako Ibaetako industrialdea), europar bisoiagatik (Ondarroako Aieriko auzoa) edo paduretako ornogabeengatik (Plentziako eta Barrikako Txipioko urbanizazioa), baina Homo vasconicus gaixoaren habitata goitik behera desnaturalizatzeak ez du ia inor kezkatzen. Baina Homo (eta Mulier) vasconicus espezie setatsua, nomadak ez diren zerupeko izaki guztien moduan, lurralde jakin batean bizi da, espazio fisiko zehatz batean: Euskal Herria deitzen duten horren iparraldean, hots, ipar-isurialdean. Eta, bereziki, euskararen arnasguneak diren herri txiki eta ertainetan, non euskaldunen ehunekoa %70ekoa baino handiagoa den, eta, beraz, euskara hizkuntza nagusitzat jo daitekeen.
Unai Fernandez de Betoño jardunaldi hauen sustatzaile, antolatzaile eta batzorde akademiko kidea izan zen lehen jardunaldian 2014an,[9] baita parte hartzailea 2015 eta 2016koan ere.[10] Lehenengo jardunaldi hura Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatu zuten UEUrekin lankidetzan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abiatuta zuen ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektua lantzeko eta gizarteratzeko. Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana aztertzea soziolinguistikarekin batera jaio zen. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografia, lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak ere gehitu zizkioten geroago. Faktore horiek hiztun-komunitatearengan duten eraginaz. “Lurraldea eta hizkuntza” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartu egin da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez. Izan ere, eragin linguistiko arras ezberdina du hiri handi batean mila etxebizitza berri eraikitzeak edo euskararen arnasgune den herri txiki batean berrehun etxe berri egiteak. Kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen.[9] Euskararen arnasguneek euskararen osasunean duten garrantziaz jakitun, arnasguneen garapena aztertu dute lau bider Lurraldea eta Hizkuntzaren jardunalditan. Arnasguneek beren izaera mantendu nahi badute, garatzea ezinbestekoa da eta garapen horrek izan ditzakeen aldagaiak aztertzeko, alor sozioekonomikotik, sozioekologikotik, kulturaletik eta sozioidentitariotik aztertzen dute gaia.[11]
Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-renArkitektura Atlasa,[13]PariciorenArkitekturaren eraikuntza,[14] edo Solà-MoralesenHiri-hazkunde motak[15]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz AldirikDialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[16]
“Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa” graduondokoa antolatu zuen UPV-EHU eta UEUrekin. “Urbanizazio-prozesu garaikidea eta horrek eragindako mugimendu demolinguistikoa hizkuntza-aldaketa eragiten ari dira” eta “problematika horri alor ezberdinetatik” erantzuten ahaleginduko ziren graduondokoak ematen zuen “patxada eta sakontasun akademikoa” lagun.[17]
EH Bilduko lurralde-antolamenduko idazkari moduan, lurraldea antolatzeko legedia eta ekimenak aztertu izan ditu hainbatetan, berak akademikoki menperatzen duen arlotik eta ikuspuntu kritiko batetik.[18]EH Bildukolegebiltzarkidea izan da eta Gasteizko alkatetzarako udal hauteskundeetako zerrendan bigarren postuan joan da.[19]
Tamaño, proporción y escala. Sobre la cantidad en la arquitectura. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Bizkaiko Ordezkaritza (COAVN/EHAEO, 2012)[4]
↑Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN84-8373-813-9. PMC433914880. (kontsulta data: 2020-04-07).
↑Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN978-84-9860-138-1. PMC733696896. (kontsulta data: 2020-04-07).