Andoni Sarriegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andoni Sarriegi
Bizitza
JaiotzaBeasain1946ko abuztuaren 13a (77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: andoni-sarriegi-eskisabel Literaturaren Zubitegia: 136

Andoni Sarriegi Eskisabel (Beasain, Gipuzkoa, 1946ko abuztuaren 13a - ) euskal idazlea, euskalaria, euskararen sustatzailea eta itzultzailea da. Mekanikako ingeniari teknikoa (1967) eta Hizkuntza Plangintzako diplomaduna (1995) da ikasketaz. 1966tik 1980ra, euskara irakasle izan zen; eta, 1980az geroztik, hizkuntza teknikari eta itzultzaile. Beasaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko buru izan zen urte askoan. 2007an, erretiroa hartu zuen Administrazioko lanetatik. Hala ere, bere bizi guztian bezala, euskalgintzan dihardu orain ere.[1][2][3]

Bost libururen egile, bakarka; beste 11ren egilekide, talde lanean; 27 liburu euskaratuak eta argitaratuak (teknikoak asko); beste 21 euskaratu eta webgune batean jarriak; eta argitaratutako beste 9 liburu, itzultzailekide gisa, talde lanean. UZEIko eta Elhuyarko hainbat lanetan partaide. Zeruko Argia, Argia, Elhuyar, Goierritarra, Beasain jaietan eta Senez aldizkarietan argitaratuak ditu hainbat artikulu.[2]

1990. urtean, Euskaltzaindiak emandako Azkue saria jaso zuen, Ikerketa atalean, bere Materialen erresistentzia liburuarengatik.[4][1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hizkuntz ordezkapena Goierrin (1992, Gerriko)
  • Alfabetatzearen hastapenak Goierrin. Aurresaioak eta 1967tik 1975erakoak (2000, Goierriko Euskal Eskola)

Ikasliburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Materialen erresistentzia (1989, Elhuyar). Buruxkak liburutegi digitalean online eskuragarri, dohainik.[5]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Felix Ibargutxi Otermin: «Andoni Sarriegi Eskisabel», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. a b «Andoni Sarriegi Eskisabel»[Betiko hautsitako esteka], Euskal Idazleen Elkartearen webguneko orria.
  3. Andoni Sarriegi Eskisabel (2009): «Idazmakinetatik itzulpen memorietara», Senez, 37. zenbakia, 2009.
  4. «Azkue sariketak (1975-1990)», Euskaltzaindiaren webguneko orria.
  5. Andoni Sarriegi Eskisabel (1989): Materialen erresistentzia, Buruxkak liburutegi digitalean online eskuragarri, dohainik.
  6. Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]