Joaquín Rodrigo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquín Rodrigo
Joaquin Rodrigo en Rosario.JPG
Bizitza
JaiotzaSagunto1901eko azaroaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1999ko uztailaren 6a (97 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Victoria Kamhi (en) Itzuli  (1933ko urtarrilaren 19a -
Hezkuntza
HeziketaÉcole Normale de Musique de Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, koreografoa, piano-jotzailea, pedagogoa, musikologoa eta gitarra-jotzailea
Lan nabarmenakConcierto de Aranjuez
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Genero artistikoaopera
zarzuela
música popular brasileira (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
Perkusio instrumentua

joaquin-rodrigo.com
IMDB: nm0735006 Youtube: UCWHHhwlc4_Ok_1iRVCKnDYQ Spotify: 3eqv9LW7ZXlYWXVFjHS4Mr Musicbrainz: fde4460b-868a-493e-8c53-221e418c8959 Songkick: 487849 Discogs: 523642 Allmusic: mn0000254674 Find a Grave: 6654396 Edit the value on Wikidata

Joaquín Rodrigo Vidre (Sagunto, 1901eko azaroaren 22a - Madril, 1999ko uztailaren 6a) espainiar musikagilea izan zen. Hiru urte zituela itsu geratu zen. Gaztetandik hasi zen Valentzian musika ikasten Antichekin. 1927. urtean Parisa joan zen eta Paul Dukasekin osatu zituen ikasketak. Garai hartan Manuel de Fallaren laguntza izan zuen. 1925. urtean konposizioko sari nazionala irabazi zuen, eta 1942. urtean musikako sari nazionala. 1940. urtean mundu osoan ezaguna den gitarra eta orkestrarako Concierto de Aranjuez (1938-1939) estreinatu zuen, eta handik aurrera Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo espainiar musikagile nagusitzat hartua izan da. 1950. urtean San Fernandoko Arte Ederretako akademiako kide izendatu zuten. Rodrigoren musikak molde neoklasikoak erabiltzen ditu, harmonia eta orkestra laguntza soila, eta kolore folklorikoa. Aipatutakoaz gainera, lan aipagarriak ditu, besteak beste: Per la flor del lliri blau (1934) poema sinfonikoa; Concierto heróico (1942); Concierto de estío (1943); Concierto galante (1949), biolontxelo eta orkestrarako; Concierto serenata (1952), harpa eta orkestrarako; Fantasía para un gentilhombre (1954), gitarra eta orkestrarako; Concierto andaluz (1967); eta Con Antonio Machado (1972), kantu eta pianorako.

1983an Espainiako Musika Sari Nazionala eman zioten eta 1996an Asturiasko Printzea saria, musika espainiarrari bultzada berriak emanez mundu-mailan ezagutzera emateagatik, eta orokorrean musika espainiarrari egindako ekarpenagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquín Rodrigo Aldatu lotura Wikidatan